IDK Euskotrenek beste garaipen bat batuta amaitu du Eurokopako lehen fasea, Proteas Voulas aurkari (85-43)
IDK Euskotrenek garaipena lortu du, Proteas Voulas aurkari, 85-43ko emaitza eskuratuta, 2024-25 denboraldiko Eurokopako fase erregularreko seigarren eta azken jardunaldian, C multzoan, Gascan, Donostian, asteazken gauean. Hala, Donostiako taldeak txapelketako fase honetan jokatu dituen partida guztiak irabazi ditu, eta hurrengo txandan, play-offeko 1. txandan hain zuzen ere, itzuliko neurketa Gascan jokatuko dute; play-off horretako joaneko partida abenduaren 12an izango da, eta itzulikoa, hilaren 19an.
Testuinguru horretan, Proteas Voulasek partidako aurreneko saskiratzea sartu du, eta solik une horretan izan da Greziako taldea aurretik markagailuan. IDK Euskotrenek 11-0eko partziala erdietsi du, eta segituan erakutsi du aurkaria baino gehiago zela. Lehen laurdenean 20-8ko emaitza izan da, eta horrek jarraipena izan du bigarrenean; izan ere, IDK Euskotrenek, nahiz eta Proteas Voulas gehiegi ere estutu ez duen, hemeretzi puntuko aldea zuen atsedenaldian, 37-18. Ordura arteko alderik handiena zen; hori bai, pixka bat lehenago ere izan dute Azu Muguruzaren jokalariek abantaila hori bera, 34-15ean. Nastja Claessensek 15 puntu sartu ditu, eta Lola Pendandek bost errebote jaso; nolanahi ere, Gipuzkoako taldeko jokalari guztiak zebiltzan ondo baino hobeto.
Emaitza guztiz erabakita zegoela, bigarren zatian IDK Euskotrenek zenbait jokaldi ikusgarri egin ditu, eta Gascan bildutako zaleek gozatu ahal izan dute. Hamar minutu gelditzen zirela, IDK Euskotrenek 34 puntuko aldea zuen, 60-26, eta norgehiagoka bukatuta markagailuan 85-43ko emaitza esanguratsua zegoen islatuta. Gipuzkoako taldeak, beraz, oso sendo jarraitzen du Eurokopan.
Fitxa teknikoa
85 - IDK Euskotren: Buch (10), Alba Prieto (14), Halvarsson (6), Claessens (19), Becky (10) —hasierako bostekoa— Pendande (11), Lara Gonzalez (5), Mbulito, Becker (10), Rubio.
43 - Proteas Voulas: Anastasopoulo (9), Sakellariou (5), Chatzigiakoumi(6), George (6), Everett (6) —hasierako bostekoa— Stoligka (2), Gasparatou (6), Diamanto, Polymeni (3), Tsimprimani.
Epaileak: Jules Gaduel, Joseph Hodgson eta Christian Hansen.
Gertakizunak: giro ona Gascan, Donostian.
Zure interesekoa izan daiteke
IDK Euskotreneko Lara Gonzalezek Onintza Adurizen partida-kopurua berdinduko du: “Harro nago”
Jokalari gipuzkoarrak igandean lortuko du marka hori, IDK Euskotrenekin 282 partida jokatuta, Kutxabank Araskiren eta Donostiako taldearen arteko derbian; harekin izan gara, eta gogora ekarri du nola hasi zen klubean eta nola Onintza bera, besteak beste, erreferente izan zuen.
IDK Euskotrenek Kristine Vitola fitxatu du 2025-2026 denboraldiaren amaierara arte
Letoniar jokalaria Panathinaikosetik ailegatu da Donostiako taldera. Vitolak, 34 urtekoa bera, eskarmentua dauka Endesa Ligan; izan ere, Stadium Casablanca, Perfumerias Avenida eta Valentzia Basket taldeetan aritu da.
IDK Euskotrenek Casademont Zaragoza izango du aurkari Erregina Kopako final laurdenetan
Azu Muguruzaren jokalariek Endesa Ligako lehen itzulian aurreneko postuan amaitu duen taldearen aurka jokatuko dute. Finalerdietan, Donostiako taldearen aurkaria Valentzia Basket edo Duran M. Ensino izango litzateke.
Azu Muguruza: "Une arraro batean harrapatu gaitu, emaitzen dinamika ez baita ona"
Zazpi porrot jarraian jaso dituen arren, IDK Euskotren taldeak saskibaloiko Erreginaren Kopara sailkatzea lortu du. Entrenatzailearen esanetan, beharrezkoa da alderdi mentala lantzea taldearen aurpegi ona berreskuratzeko .
IDK Euskotren Erreginaren Koparako sailkatu da
Emakumezkoen saskibaloiko Ligako hamabosgarren jardunaldia jokatuta, Donostiako taldeak eta Innova-TSN Leganesek lortu dute txartela.
Azu Muguruza: "Ez dut ulertzen saskibaloian edo errugbian ari garen; denak ari dira kolpeka"
IDK Euskotreneko entrenatzailea oso kritiko agertu da Kutxabank Araskiren aurkako derbiko azken minutuetan ikusitako jokoagatik.
Helmi Tulonen, IDK Euskotrenen fitxaketa berria
Jokalari finlandiarra taldeari laguntzera dator, Veronika Remenárová belaunean egingo dioten ebakuntzatik errekuperatzen den artean.
Veronika Remenarovari ebakuntza egingo diote eskuineko belaunean
IDK Euskotrenek, asteazken honetan, jokalari eslovakiarrari artroskopia bat egingo zaiola jakinarazi du, gorputz libreak erauzteko.
IDK taldea prest dago denboraldiko erronkei aurre egiteko
Irene Murua eta Veronica Remenarova IDKko jokalariek prentsaurrekoa eman dute astearte honetan, taldeak aurretik dituen helburuei buruz hitz egiteko, besteak beste.
IDK Euskotrenek taldearen aurkezpen ofiziala egin du
Azu Muguruzuak zuzenduko du aurten ere talde donostiarra. Zazpi fitxaketa egin dituzte denboraldi honetarako eta iazko mailari eustea dute helburu.