LESIO LARRIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Yurena Diazek hautsita dauka aurreko eskuineko lotailu gurutzatua

Hala baieztatu dute IDK Euskotreneko antolatzaileari egindako probek, joan den asteko entrenamendu batean min hartu ondoren.
Yurena Diaz
Yurena Diaz. Argazkia: @ibaetabasket

Yurena Diaz IDK Euskotreneko joko-antolatzaile titularrak haustura du eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatuan, Donostiako taldeak Twitterren jakinarazi duenez.

Kanariarra urtarrilaren 11n lesionatu zen entrenamendu batean eta Azu Muguruzak baztertu egin zuen Bembibreren aurkako partidarako. Mediku-azterketek albisterik txarrena baieztatu dute eta urtarrilaren 25ean ebakuntza egingo diote jokalariari.

Donostiako klubak 70-66 irabazi zuen Bembibreren aurkako partida eta sailkapeneko hamargarren postuan dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X