Fitxaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ivana Raca, IDK Euskotreneko jokalari berria

Serbiako 22 urteko jokalaria ondo moldatzen da pibot postuan zein hegalekoan. Allianz Geas Sesto San Giovanni taldetik iritsi da Donostiara.
Ivana Raca
Ivana Raca, IDK Euskotren taldeko jokalaria. Argazkia: @ibaetabasket

IDK Euskotrenek Ivana Raca fitxatu du. Serbiako jokalariak 22 urte ditu, 1,88 metro neurtzen du, eta ondo moldatzen da pibot postuan zein hegalekoan. Italiako Allianz Geas Sesto San Giovanni taldetik iritsi da Donostiara.

Racak denboraldi ona egin du Italiako Legan, partidako 12,4 puntu eta 5,6 errebote erdietsita, eta 2 asistentzia emanda.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X