FIBA Europa Kopa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbao Basketek FIBA Europa Kopako finalerako txartela bideratu nahi du Dijonen

Norgehiagoka zuzenean ikusteko aukera emango du EITBk, 20:00etatik aurrera, eitb.eus-en eta ETB4n.
Bilbao Basket
Bilbao Basket

Surne Bilbao Basketek Frantziako JDA Bourgogne Dijonen kontra jokatuko du gaur arratsaldean, Palais des Sport Jean-Michel Geoffroy kantxan, 20:00etatik aurrera, FIBA Europa Kopako finalerako txartelaren bila. Itzulikoa datorren astean izango da, Miribillan. EITBk zuzenean emango du norgehiagoka, eitb.eus-en eta ETB4n.

Finalera iritsiko balitz, klubaren historian bigarren aldia izango litzateke; izan ere, 2013an, Eurokopako finala jokatu zuen Errusiako Lokomotiv Kubanen aurka, Belgikan, Charleroiko Spirodomen. Orduan, galdu egin zuten beltzezko gizonek.

Jaume Ponsarnauren taldea indartsu iritsi da gaurko hitzordura, Endesa Ligako azken neurketan Coviran Granada mendean hartu baitzuen, Bilbao Arenan. Garaipen estua izan zen arren (91-88), ligan duen egoera hobetzen lagundu dio Bilbao Basketi.

Dijon bederatzigarren dago Frantziako ligan, 10 garaipen eta 12 porrotekin. Joan den larunbatean, Le Mans menderatu zuen Le Mansen: 76-74.

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X