Surne Bilbao Basket Europarako txartelik gabe geratu da, Unicaja Malagarekin galduta (71-103)
Bilbao Basketek 71-103 galdu du Unicaja Malagaren aurka Miribillan jokatutako partida, eta, ondorioz, Bizkaiko taldeak datorren denboraldian ez du Europan jokatzeko aukerarik izango.
Unicaja jaun eta jabe izan da, eta garaipen zabala lortu du, aitzakiarik gabekoa, batez ere bigarren zatian egindako lanari esker. Ibon Navarroren taldea Bilbokoa baino gehiago da fisikoki, jokalari talde zabalagoa du, eta, gainera, boladan dago, azken 11 partidetatik 10 irabazi baitituzte.
Surnek baja ugari izan ditu neurketa honetarako, eta horrek eragin zuzena izan du bilbotarren jokoan. Atsedenaldira arte nahiko ondo eutsi diete andaluziarrei, batez ere Adam Smithek egindako lanari esker, baina hori indarra galtzen hasi denean, taldearen errendimenduak behera egin du. Smith (15 puntu, 6 asistentzia eta 18 puntuko balorazioa) izan da aurkariaren saskian min egin duen bakarrenetarikoa. Partida galduta izan dutenean, Alex Reyes izan da aipatzeko moduko lana egin duen beste jokalari bat (19).
Partida argi eta garbi galdu arren, Miribillako zaleek txalo zaparrada eman diote taldeari espero baino denboraldi txukunagoa egiteagatik.
Bilbotarrak aurretik jarri dira markagailuan partida hasieran, 4-0, Radicevicek eta Witheyk egindako saskiratzeekin. Unicajak hiruko hiru saskiratze egin ditu Ejimen bitartez (6-9, 12-12), eta Smith agertu da ondoren; 8 puntu egin, eta 14-12 aurreratu ditu bilbotarrak. Surnek partidan izan duen azken abantaila izan da.
Smith aulkian jesarrita, Unicajak 0-9ko partziala egin du, eta 16-21eko emaitza jarri du markagailuan.
Bigarren laurdenean, Ponsarnauren taldeak 26-26ko berdinketa lortu du, baina bultzada horrek ez du jarraipenik izan. Unicajak aginte makila hartu du berriro, eta 41-49ko emaitzarekin joan dira atsedenaldira.
Hirugarren laurdenean, Malagako taldeak aldea handitu du, eta 52-71 jarri dira azken laurdenaren atarian. Partida erabakita zegoen, eta Europari agur esaten hasi dira bilbotarrak.
Azkenean, Unicajak eraman du garaipena, Endesa Ligako azken jardunaldian: 71-103.
Fitxa teknikoa
71 - Surne Bilbao Basket (16+25+11+19): Radicevic (7), Smith (15), Andrsson, Sulejmanovic (3) eta Withey (11) –hasierako bokotea–; Llorente (2), Alex Reyes (19), Rabaseda, Kyser (4), Tsalmpouris (8), Rosa (2) eta Barandalla.
103 - Unicaja (21+28+22+32): Perry (10), Brizuela (5), Ejim (9), Thomas (2) et Kravish (10) –hasierako boskotea–, Carter (21), Kalinoski (12), Djedovic (14), Osetkowski (13), Sima (2) eta Saint-Supery (5).
Partzialak: 16-21, 41-49 (atsedenaldia); 52-71 eta 71-103 (amaiera).
Zure interesekoa izan daiteke
Petrasekek 2028ra arte berritu du kontratua Surne Bilbaorekin
New Yorken jaio arren herritartasun poloniarra duen jokalariak denboraldi bakarra darama Bilbon, "baina bere tokia aurkitu du taldearen errotazioan eta jokalari garrantzitsua bihurtu da", talde bizkaitarrak nabarmendu duenez.
Ponsarnau, Valverderi buruz: “Erreferentea da niretzat, eta beti izango da"
Surne Bilbao taldeko entrenatzaileak hitz batzuk esan nahi izan ditu Valverderi buruz, Athleticeko entrenatzaileak talde zuri-gorria zuzentzeari utzi dionean.
Surne Bilbaok mendean hartu du Girona (86-80), eta play-offeko postua defendatuko du Tenerifen
Surne Bilbaok 86-80 menderatu du Girona Bilbao Arenan, eta play-offerako sailkapena jokatuko du azken jardunaldian Tenerifen. Gironak amaierara arte eutsi badio ere, Melwin Pantzarren partida bikainak eta azken laurdenean Darrun Hilliardek sartutako hiruko erabakigarriek etxekoen garaipena ziurtatu dute.
Normantasek, Krampeljek, Petrasekek eta Hilliardek 2028ra arte berritu dute Surne Bilbaorekin
Freyk, Hlinasonek, Fontek, Syllak eta Bagayokok ere indarrean dute kontratua. Pantzarren baja besterik ez dute baieztatu orain arte.
FIBA Europa Kopa irabazita, Surne Bilbao omendu dute Gernikan
FIBA Europako Kopa irabazi ondoren, Bilbao Basketi omenaldia egin diote Gernikako Batzarretxean. Aurreskua dantzatu diete Gernikako arbolaren aurrean, eta barrura sartu dira horren ostean.
Surne Bilbaok Valentziaren aurka galdu du (88-83)
Valentzia Basketek aurre egin dio Justin Jaworski Surne Bilbao taldeko eskolta estatubatuarraren erakustaldiari igande honetan, 31 puntu eta 8 hiruko lortuta eta garaipenak ihes egin dio Bilboko taldeari.
Surne Bilbaok Real Madril mendean hartu du Miribillan, eta playoff postuetan sartu da (88-82)
Surne Bilbao Basket lehen aldiz sartu da Endesa Ligako playoff postuetan Real Madrili 88-82 irabazita. Azken laurden bikain bat egin ondoren, merezitako garaipena lortu dute beltzezko gizonek. Hemen partidaren laburpena.
Bilbao Basketen ereserki berria egin du Shinova taldeak: “Sua gara"
Bilbao Basket taldeak ereserki berria aurkeztu du astearte honetan. Shinova taldeak egindako piezak "Sua gara" du izena.
Azken laurdenean egindako hutsek garaipenik gabe utzi dute Surne Bilbao Lleida aldean (90-81)
Surne Bilbao Basketek 90-81 galdu du Hiopos Lleidaren etxean, Endesa Ligako 30. jardunaldiko partidan. Emaiotza honekin, Kataluniarrek maila gorenean jarraitzeko urrats handi aeman dute. Lleidak azken laurdenean, eta hiru minututan, lortudako 10-1eko partzialak partida euren alde jarri du. James Batemon eskolta, 20 punturekin, izan da partidako saskiratzailerik onena.
Surne Bilbaok aste zoragarria itxi eta Granada hondoratu du (88-83)
Surne Bilbaok garaipen estua lortu du Coviran Granadaren aurka Miribillan (88-83), eta aste bikaina biribildu du, FIBA Europa Kopa irabazi ondoren play-offerako lehian sartuta. Granada azken unera arte borrokatu bada ere, porrot honek gehiago hurbiltzen du beheko postuetara.