Euroliga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kosner Baskoniak Makabiri irabazi dio, ateak itxita berriro (101-98)

Gasteiztarrek hirugarren laurden bikaina egin dute, eta partidan funtsezkoa izan 40-19ko partziala sartu diote Israelgo taldeari.

VITORUA, 07/04/2026.- Partido de la Euroliga de baloncesto que Baskonia y Maccabi Tel Aviv disputan este martes a puerta cerrada en el Fernando Buesa Arena, en Vitoria. EFE/Adrián Ruiz Hierro

Euroligako partidaren une bat, Buesa Arenako harmailak hutsik daudela. Argazkia: EFE

Kosner Baskoniak ateak itxita jokatutako partida irabazi du oraingoan ere Makabi Tel Aviven aurka, 101-98, Hapoelen aurka egin zuen bezala, hirugarren laurden bikaina egin ondoren.

Arabarrek garaipenen bolada positiboarekin jarraitzen dute, eta israeldarren goranzko joera eten dute, Makabik play-inean postu bat lortzeko aukera asko galdu baititu.

Tim Luwawu-Cabarrot izan da Baskoniaren jokalaririk onena 26 balorazioarekin, baina Markquis Nowellek partida aldatu du Markus Howarden itzuleran. Howardek oso ondo aukeratu ditu bere jaurtiketak gaurkoan.

Looney Walkerrek, Jimmy Clarkek eta Roman Sorkinek osatutako hirukoteak neurketa oso ona jokatu du, baina ez da nahikoa izan azken txanpa uste baino estuagoan.

Hirukoek saskiratze askoko partida baten hasiera markatu dute, erasoan emankorrenak diren bi taldeen arteko lehiak agintzen zuen bezala. Trent Forrestek sartutako bi hirukoei Looney Walkerrek erantzun die beste hirurekin eta israeldarren aldeko lehen zuloa ireki du markagailuan, 14 punturekin ia jarraian bost minututan.

Saskiratzaileen uholdea gelditu egin da bigarren laurdenean, eta Baskoniak aprobetxatu egin du aldea txikitzeko, nahiz eta bi taldeek baloi galerak eta akatsak izan. Markus Howarden hiruko batek dena zabalik utzi du bigarren zatirako, 44-53.

Baskoniak 8-0eko partziala sartu du bigarren zatiko lehen minutuetan, baina Roman Sorkinek eta Looney Walkerrek Makabiri arnasa eman diote.

Paolo Galbiatiren taldeak nabarmen egin du hobera defentsan eta hirugarren laurdena bikain itxi du, 14-2ko partzialarekin. Markquis Nowell nabarmendu da kantxaren bi aldeetan. Arabarrak aurretik jarri dira (84-72), hirugarren laurdenean 40-19ko partziala sartu ostean.

Azken laurdenaren hasieran 0-5eko batekin erantzun du talde horiak. Baskoniak erreakzionatu egin du, baina 91 puntutan trabatu egin da eta aukera eman dio Jimmy Clarkek gidatutako Makabiri.

Makabik lau puntura hurbildu da amaierarako bi minutu baino gutxiagoren faltan, baina Markquis Nowellek urrunetik sartutako hirukoak Israelgo taldearen asmoak zapuztu ditu. Clarken beste bi saiakerek gasteiztarrei lanak eman dizkiete, baina Tim Luwawu-Cabarroten bi jaurtiketa libreek lehia itxi dute, 101-98.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X