Kosner Baskoniak Armani Milanen kantxan jokatuko du, asteartean, Euroligan
Partida 20:30ean hasiko da. Armani Milanek hamabi garaipen dauzka sailkapenean, Kosner Baskoniak baino hiru gehiago.
Kosner Baskoniak Armani Milanen kantxan jokatuko du, asteartean, 2025-2026 denboraldiko Euroligako hogeita seigarren jardunaldian, 20:30ean hasita. Euskal taldeak, horrela, hamabi garaipen dituen talde baten aurka jokatuko du, Paolo Galbatiren taldeak lortutakoak baino hiru gehiago.
Peppe Poetaren Armani Milan taldeko entrenatzaile postura heldu zenetik, Italiako taldeak ezin izan du ildo erregularrari eutsi.
Galbiatik Trent Forrest jokatzeko moduan izango du atzera ere, baina beste jokalari batzuk hainbat arazo fisiko dituztela dabiltza; Tadas Sedekerskis eta Markquis Nowell ez dira hamaikakoetan izanen, esaterako.
Armani Milan taldean, entrenatzaileak ez ditu Leandro Bolmaro, Ousmane Diop, Nate Setina eta Stefano Tonut eskuragarri izango; Nico Mannion, berriz, zalantzan dago, azkeneko bi partidak jokatzea eragotzi dizkion bizkarreko arazoen ondorioz.
Armani Milanen indarretako bat zonaz kanpoko jaurtiketa da, Armoni Brooks, Zach Leday, Quinn Ellis Shavon Shields jokalariei esker. Talentu handiko jokalariak dituen taldea da, baina etxean krisialdi txiki bat zeharkatzen ari da; izan ere, jokatutako azekeneko bost partidetatik bakarra irabazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Kenneth Faried pibota Kosner Baskoniako lesionatuen zerrendan sartu da
Ez da sarrerarik salduko Baskonia eta Hapoel Tel Aviven arteko partidarako
Azken laurdenean hondoratu, eta Partizanen aurka galdu du Baskoniak
Kosner Baskoniak Kenan Kamenjas bosniarra ekarri du barneko jokoa indartzeko
Rolands Smitsek Kosner Baskoniaren barneko jokoa sendotuko du 2026-2027 denboraldiko amaierara arte
Perasovicek espero du laster “pibot on bat" ekartzea
Kosner Baskoniak garaipena lortu du Barris Norden azken txanpan (93-98)