Kosner Baskoniak Real Madril bisitatuko du, ostegunean, Euroligako seigarren garaipenaren bila
Partida 21:00etan hasiko da, Movistar Arenan. Gainera, Paolo Galbiatiren taldeak kanpoko lehen garaipena lortu nahi du etxetik kanpo, Europa mailako goreneko txapelketaren jardunaldi honetan.
Timothe Luwawu-Cabarrot (Baskonia), partida batean. ; IRUDIA: EUROPA PRESS
Kosner Baskoniak, 2025-2026 denboraldiko Euroligaren hamabosgarren jardunaldian, etxetik kanpoko lehen garaipena bilatuko du, Europa mailako goreneko txapelketan, Real Madrilen aurka. Partida 21:00etan hasiko da, eta Europako kantxa zailenetako batean jokatuko dute, Movistar Arenan. Izan ere, Real Madrilek partida bakarra galdu du bertan.
Endesa Ligan, urrian, Paolo Galbiatiren taldeak Sergio Scariolorena garaitu zuen, 105-100 emaitzarekin amaitu zuen partidan. Oraingoan, Baskonia igandean Valencia Basketen aurka izandako porrotaren ostean ailegatuko da partidara, baina konfiantzarekin aurre egiteko grinarekin baita ere.
Hala ere, euskal taldeak jokalari guztiak eskuragarri izan gabe jarraituko du; Tadas Sedekerskis kapitainari artroskopia bat eginen diote ostegun honetan, eta, beraz, 2026raino jokatu ezinik egonen da. Beste alde batetik, Trent Forrest pistara itzultzeko intentzioarekin bidaiatuko da, lesio baten ondorioz bi hilabetez kantxatik at egon ondoren. Gytis Radzeviciusek Gasteizko taldean bost egun baino ez daramatza, baina bera ere Madrilen izango da.
Zure interesekoa izan daiteke
Kenneth Fariedek Baskoniaren barneko jokoa indartuko du
Pibot estatubatuarrak Panathinaikosekin Euroliga jokatu ondoren egingo du bat taldearekin.
Kosner Baskonia berria abian da, jokalarien azterketa medikoekin hasita
Tadas Sedekerskis Baskoniako kapitainak azterketa medikoa egin aurretik adierazi duenez, "oso ohituta daude denboraldi handiak egin dituzten jokalariei agur esatera". "Erronka eta helburu berriak ditugu, eta aurpegi berriak", gaineratu du. Gainera, ohartarazi duenez, ACB liga "gero eta lehiakorragoa" bihurtzen ari da, eta "saskibaloia aldatzen ari da, gero eta fisikoagoa eta atletikoagoa" delako.
Kosner Baskoniak lagunartekoa jokatuko du Leonen Real Madrilen aurka
Irailaren 5ean izango da, Urbano González Escapa I. Memorialaren barruan. Bertan, Elosua Leongo jokalari ohia omenduko da.
Kosner Baskoniaren eta Joventuten arteko Superkopako partida irailaren 19an jokatuko da, 18:00etan
Bigarren finalerdia Valentzia Basketek eta Bartzelonak jokatuko dute, egun berdinean, 21:00etatik aurrera.
Kosner Baskoniak Damion Baugh joko antolatzailea fitxatu du, hurrengo bi denboraldietarako
Baugh, 26 urtekoa eta 1,91 metrokoa bera, Valley Suns taldetik taldetik iritsi da Baskoniara, alegia, G League txapelketatik; liga hori NBArekin lotuta dago.
Galbiati eta Sedekerskis, hunkituta, Gasteizko jaietako txupinazoa bota aurretik
Felix Fernandez Kosner Baskoniaren kirol zuzendaria, Paolo Galbiati entrenatzailea, Tadas Sedekersis kapitaina eta Myriam Pereda klubeko zaleen ordezkaria izan dira Andre Maria Zuriaren jaiei hasiera emateko txupinazoa jaurtitzeko arduradunak.
Xevi Pujolek Kosner Baskonia utziko du, eta Bartzelonaren kirol zuzendaria izango da
Bost denboraldiz Manresaren idazkari teknikoa izan ondoren, kataluniarra Gasteizko taldera iritsi zen joan den denboraldian. Pujolek, alde bakarrez, Baskoniarekin zuen harremana eten du. Litekeena da Gasteizko taldeak erabaki horren aurkako salaketa jartzea.
Kosner Baskoniak etxean eta txapeldunaren kontra ekingo dio Europako bideari
Irailaren 24an izango da neurketa. Horrela, txapelketa kontinentalaren hasiera, iazkoarekin alderatuta, egun batzuk aurreratuko da. Baskoniak lehen lau jardunaldietatik hiru jokatuko ditu Buesan. Real Madrilek urriaren 27an bisitatuko du Gasteiz, eta Bartzelonak, abenduaren 16an.
AJ Lawson eskolta kanadarrak Kosner Baskoniaren perimetroa indartuko du 2028ra arte
Lawsonek 1,98 metroko garaiera eta 26 urte ditu. NBAn 107 partida jokatu ditu Minnesota Timberwolves, Dallas Mavericks eta Toronto Raptors taldeekin. Azken denboraldian G-League eta NBA artean aritu da, kontratu dual batekin.
Baskoniak iragarri du Mamadi Diakitek ez duela klubean jarraituko
Hegal-pibota Dubai Basketball taldean arituko da datorren denboraldian, Gasteizko taldean 76 partida jokatu ondoren.