Ofiziala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Patricio Garinok Baskonia utzi eta Zalgiris taldean jokatuko du

Argentinako jokalariak Lituaniako ligan jokatuko du hurrengo denboraldian, azken hirurak Baskonian eman ostean.
Patricio Garino. Argazkia: Baskonia
Patricio Garino. Argazkia: Baskonia

Patricio Garino argentinarrak ez du TD Systems Baskonia taldean jarraituko eta Lituaniako Zalgiris taldean jokatuko du. Argentinarrak azken hiru denboraldiak eman ditu Baskoniako taldean.

Garinok 115 partida jokatu ditu Baskoniarekin, Endesa Ligako eta Euroligako partidak gehituta. Argentinarrak ligako txapelketa irabazita utziko du taldea, nahiz eta orkatileko lesioak finalean jokatzea eragotzi zion.

Aurtengo denboraldiko ligan, batez besteko 10.3 puntu eta 2.6 errebote lortu ditu. Euroligan, aldiz, 6.7 puntu eta 3.5 errebote.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X