Albiste da
Osasuna eta Alaves, Errege Kopan |
Ourense-Athletic |
81-45
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Baskoniak erakustaldia eman du Joventuten aurka

Arabako taldeak 81-45 irabazi du Buesa Arenan eta playoffetan zerrendaburu izateko postuetan (hirugarren) mantentzen da.
baskonia_
18:00 - 20:00
Baskoniak 81-45 jipoitu du Joventut

Baskonia Endesa Ligako dinamikara itzuli da igande honetan eta garaipena lortu du Divina Joventut taldearen aurka (81-45) Buesa Arenan. Euroligatik at geratu ostean, denboraldia lehen lau sailkatuen artean amaitzea da Baskoniaren helburua playoffetan zerrendaburu izateko eta aurrerapausoa eman du. Sailkapeneko hirugarren postuan da Gasteizeko taldea.

Norgehiagokako lehen minutuak parekatuak izan dira, baina hasierako hamar minutuetako azken txanpan Arabako taldeak zazpi puntuko abantaila eskuratu du (17-10). Bigarren laurdenean jaun eta jabe izan da Baskonia eta partida atsedenaldira iritsi denerako zuloa zabaldu du markagailuan (43-25).

Atsedenalditik kantxara itzuli ostean, neurketaren gidoia ez da aldatu eta 'Sito' Alonsok zuzentzen duen taldeak aurretik lortutako abantaila handitzea lortu du, 28 punturainoko aldea lortuta (63-35). Azken laurdenerako dena erabakita egon da, eta Baskoniak erakustaldia biribildu du Joventuten ezintasunaren aurrean. Amaieran, Gasteizeko taldea garaile (81-45).

Fictxa teknikoa:

81 - Baskonia (17+26+20+18): Larkin (11), Hanga (11), Budinger (6), Tillie (2), Diop (10) -hasierako bostekoa-, Shengelia (8), Luz (4), Voigtmann (4), Beaubois (10), Blazic (10), Laprovittola (3) eta Sedekerskis (2).

45 - Divina Seguros Joventut (10+15+10+10): Sabat (3), Abalde (6), Vidal (5), Bogdanovic (4), Jerome Jordan (14) -hasierako bostekoa-, Dimitrijevic (1), Lapornik (-), Ventura (5), Smith (-), Nogues (-), Stutz (3) eta Gielo (2).

Epaileak: Juan Carlos Garcia Gonzalez, Francisco Jose Araña eta Martin Caballero.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X