Hurrengo denboraldirako
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aurreakordioa lortu du Baskoniak Doron Perkinsekin

Estatubatuarrak beteranotasuna eta sendotasuna emango dio Laboral Kutxaren jokoari.
Doron Perkinsen artxiboko irudia. Argazkia: EITB

Laboral Kutxak aurreakordioa lortu du Doron Perkins jokalariarekin hurrengo denboraldirako. Estatubatuarrak beteranotasuna eta sendotasuna emango dio Baskoniaren jokoari.

Joko-antolatzaileak 31 urte ditu, eta 1,91 metroko altuera. Esperientzia handiko jokalaria da Euroligan, eta iaz Eurokopa jokatu zuen Turkiako Besiktasekin.

Bere ibilbidea Santa Clarako Unibertsitatean hasi zuen, eta ondoren Europara egin zuen salto. Maccabi Tel Aviven eta Olinpiakosen aritutakoa da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X