Hiru urteko kontratua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tornike Shengelia, aurreneko fitxaketa

22 urte ditu, 2.03 metroko altuera eta hegaleko-pibota da. NBAn, Brooklyn Nets eta Chicago Bulls taldeetan jokatu du.
Tornike Shengelia. Argazkia: Baskonia

Georgiako Tornike Shengelia hegaleko-pibotak Laboral Kutxan jokatuko du hurrengo hiru denboraldietan, klubak berak jakitera eman duenez. Baskoniaren aurreneko fitxaketa da hurrengo denboraldiari begira. Astelehenean helduko da Gasteizera.

22 urte ditu, 2.03 metroko altuera eta Tbilisin jaio zen. 2012. urtean NBAko Draftean aukeratu zuten, eta munduko ligarik onenean jokatu aurretik Belgikako Belgacom Spiroun aritu zen. NBAn, Brooklyn Nets eta Chicago Bulls taldeetan jokatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X