23. jardunaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arratsalde beltza euskal taldeentzat, Emakumezkoen Endesa Ligan

IDK Euskotrenek, Lointek Gernikak eta Kutxabank Araskik porrot egin dute 23. jardunaldian.
Lointek Gernika
Lointek Gernikaren partidako irudia. Argazkia: Lointek Gernika

Emakumezkoen Endesa Ligako 23. jardunaldiak ez du berri onik utzi euskal taldeen partidei dagokienez, hirurek porrot egin baitute.

IDK Euskotren izan da jokatzen lehena, Zaragoza liderraren aurka. Gipuzkoako taldeak ondo hasi du partida, aurpegia emanez, eta atsedenaldira aurretik joatea ere lortu du (36-32). Baina hirugarren laurdena erabakigarria izan da, bisitariak hobeto aritu dira eta IDK-ri ihes egin dio partidak (73-83).

Lointek Gernika Bizkaiak, aldiz, une baten ere ez du garaipena lortzeko itxaropenik izan Gironaren aurka. Alde guztietan izan da nagusi aurkaria, euskal taldeari inongo aukerarik eman gabe, eta porrot handia jasan dute (102-70).

Azkenik, Kutxabank Araskik ere partida txarra burutu du Leganesen aurka. Bigarren eta laugarren laurdenetan ez dira 10 puntu saskiratzera ere iritsi, eta guztira 40 puntu baino ez dituzte lortu (40-87). 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X