Endesa Liga

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kutxabank Araskik lehen laurdenean utzi du erabakita IDK Euskotrenen aurkako derbia (76-66)

28-8ko lehen partzialarekin, garaipena etxean geratzea ziurtatu du Arabako taldeak.

Kutxabank Araski

Araskiko jokalariak, garaipena ospatzen. Argazkia: @Araski

Kutxabank Araskik 76-66 irabazi du igande honetan IDK Euskotrenen aurka jokatutako derbia, Endesa Ligako 21. jardunaldian. 28-8ko lehen partzialarekin, Arabako taldeak garaipena etxean geratzea ziurtatu du.

Etxekoek ahalik eta ondoen hasi dute derbia, aldeko 12-0eko partzialarekin. Gipuzkoako taldea ez zebilen eroso kantxan, eta Araskik 9-0eko beste partzial bat atera du alde. Horrela, lehen laurdena 28-8 amaitu da, eta Dembele eta Lahtinenen jokoa nabarmentzekoa izan da.

Bigarren laurdenean IDK-k erreakzionatzen jakin du eta suspertu egin da. Orduan, saskiratze trukea izan da, eta jokoa bisitarien alde atera eta aldea zertxobait murriztea lortu dute (46-32).

Atsedenaldiaren ostean, jokoan berdintsu ibilidira, Gipuzkoako taldeak gehixeago asatu du, oso gutxigatik izan bada ere. Markagailuan hurbiltzen joan dira, baina etxekoek erritmoari eutsi diote garaipena 76-66 lortzeko eta jaitsierari iskin egiteko.

Zaragoza vs Lointek Gernika (85-63)

Zaragoza-Lointek Gernika

Bestalde, Lointek Gernika Bizkaiak laugarren porrota jarraian jaso du Zaragozan 85-63 galduta. Bizkaiko taldea ez da aurkari izan Zaragozarentzat, eta jaitsiera postuetara jaitsi da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X