Jardunaldi beltza Lointek Gernika Bizkaia, IDK Euskotren eta Kutxabank Araskirentzat
Bizkaiko taldeak galdu egin du Leganesen aurka (74-66), Gipuzkoakoak Perfumerias Avenidaren aurka (74-66) eta Arabakoak Valentzia Basketen etxean (90-61).
Leganes vs Lointek Gernika. Argazkia: @GKesb
Lointek Gernikak 74 eta 66 galdu du Leganesen kantxan. Lehen laurdena 23 eta 10 galtzen joan bada ere, Bizkaiko taldea suspertu egin da, eta bikain lehiatu da hurrengo hiru laurdenetan.
Neurketa 66-66ko berdinketarekin amaitu da, Lucas Fernandezen jokalariek luzapenera iristea lortu dute, baina luzapeneko denboran ez dira saskiratzerik egiteko gai izan, eta etxeko taldeak eskuratu du garaipena, 8 eta 0ko partziala eginda.
IDK Euskotrenek bide beretik jarraitu du. 61 eta 80 galdu du etxean Perfumerias Avenidaren aurka. Gernikako taldea ez bezala, Donostiakoa ondo lehiatu da lehen zatian, eta atsedenaldira aurretik joan da (38 eta 36).
Aldageletatik bueltan, ordea, hirugarren laurden txarra jokatu ostean, 10 puntuko desabantailarekin ekin diote laugarrenari, eta hor bisitariek bikain kudeatu dute markagailua etxekoei aukerarik eman gabe.
Kutxabank Araskik, bestalde, jipoia jaso du Valentzian. Erronka oso zaila zeukan, eta ez du inondik inora ere gainditu. Made Urietaren taldea 90 eta 61 erori da Ligako hirugarren sailkatuaren etxean.
Araskik ondo ekin dio neurketari, baina bigarren eta hirugarren laurdenetan Valentziak Gasteizko taldeak lortutako puntu kopurua bikoiztu du.
18 jardunaldi jokatuta, Araskik 5 garaipen baino ez ditu, eta azken-hirugarrena da sailkapenean.
Zure interesekoa izan daiteke
Kutxabank Araskik eta IDK Euskotrenek irabazi egin dute Endesa Ligan, eta Lointek Gernikak galdu du
Kutxabank Araskik garaipena eskuratu du etxean Joventuten aurka (83-68), IDK Euskotrenek ere irabazi egin du Kanaria Handien aurka (63-76), eta Lointek Gernikak galdu egin du Valentziaren aurka (67-68).
Arratsalde beltza euskal taldeentzat, Emakumezkoen Endesa Ligan
IDK Euskotrenek, Lointek Gernikak eta Kutxabank Araskik porrot egin dute 23. jardunaldian.
Lointek Gernikak nagusitasunez garaitu du Kutxabank Araski euskal derbian
Lucas Fernandezen taldeak 93-61 mendean hartu du Kutxabank Araski Malosteko kiroldegian jokatu den hogeita bigarren jardunaldiko euskal derbian. IDK Euskotrenek, berriz, garaipen sendoa eskuratu du Cadi La Seuren aurka (42-77).
Kutxabank Araskik lehen laurdenean utzi du erabakita IDK Euskotrenen aurkako derbia (76-66)
28-8ko lehen partzialarekin, garaipena etxean geratzea ziurtatu du Arabako taldeak.
Kutxabank Araskik irabazi egin du; IDK Euskotrenek eta Lointek Gernikak, galdu
IDK Euskotrenek porrota jaso du etxean Hozono Global Jairisen aurka (53-72), Lointek Gernika Bizkaiak galdu egin du Baxi Ferrolen kontra (77-86) eta Kutxabank Araskik garaipen garrantzitsua eskuratu du Spar Kanaria Handiaren aurka (73-77).
Beste jardunaldi beltz bat Kutxabank Araski, IDK Euskotren eta Lointek Gernika Bizkaiarentzat
Arabako taldeak galdu egin du Ensinoren aurka (55-71), Gipuzkoakoak Estudiantesen aurka (92-67) eta Bizkaikoak Joventuten etxean (76-63).
Lointek Gernikak irabazi, eta IDK Euskotrenek eta Kutxabank Araskik galdu
Lointek Gernika Bizkaiak garaipen baliotsua lortu du Duran Maquinaria Ensinoren aurka (84-69). Bestalde, IDK Euskotrenek ezin izan du garaipena lortu Palau Olímpic Badalonan (75-57), eta Kutxabank Araskik porrota jaso du Spar Gironaren aurka (65-78).
IDK Euskotrenek irabazi egin du; Lointek Gernikak eta Kutxabank Araskik, galdu
IDK Euskotrenek 79-74 menderatu du Ensino, sailkapenean gora egiteko funtsezko garaipena lortzeko. Bestalde, Lointek Gernika Bizkaiak ezin izan du Jairis garaitu (91-73), eta Kutxabank Araskik porrota jaso du Cadi La Seuren aurka (71-66).
IDK Euskotren, Kutxabank Araski eta Lointek Gernika taldeek galdu egin dute Endesa Ligan
Hiru euskal taldeek asteburu zaila izan dute, eta porrotek are gehiago estutu dute Kopako postuetarako borroka.