GURPIL AULKIKO SASKIBALOIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bidaideakek galdu egin du Thuringiaren aurka, eta Lauko Finalerako aukerarik gabe geratu da (69-76)

Bilbotarrak nagusi izan dira 35 minutuz, baina alemaniarrek garaipena lortu dute azken txanpan.
Asier Garcia aurkariaren saskira jaurtitzeko saiakera egiten
Asier Garcia aurkariaren saskira jaurtitzeko saiakera egiten. Argazkia: @BilbaoBSR

Bidaideak Bilbao BSR taldeak ezin izan dio RSB Thuringia Bullsi irabazi Txapeldunen Kopako bigarren faseko bigarren jardunaldian (69-76), eta Lauko Finalerako sailkatzeko aukerarik gabe geratu da.

Horrenbestez, bi partida jokatu eta biak galdu ostean (gaurkoan, anfitrioien aurka, eta, ostiralean, Ilunionen kontrako lehian), bizkaitarrek A multzoko hirugarren tokia lortzen saiatuko dira igandean (10:00etan) Italiako GSD Porto Torresen aurka, Euroligako 1 txapelketako Zortziko Finalean izateko eskubidea bereganatzeko asmoz.

Bestalde, Ilunion eta Thuringia elkarren aurka arituko dira Alemaniako Elxleben hirian jokatzen ari diren multzoko beste partidan, maiatzaren 5etik 7ra Rotterdamen (Herbehereak) jokatuko den Euroligako Lauko Finalerako txartela eskuan dutela jakinda.

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X