Endesa Ligako 19. jardunaldiko partidak apirilaren 12a eta 14a artean jokatuko dira
Endesa Ligak 19. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak publikatu ditu. Hasieran, urtarrilaren 22 eta 23rako aurreikusita zeuden norgehiagokak apirilaren 12a eta 14a artean jokatuko dira, atzeratutako neurketen eraginez egutegia berregituratu egin zelako.
Ondorioz, Surne Bilbao Basketen eta Real Madrilen arteko partida apirilaren 12an (asteartea) jokatuko da, 21:00etan, Bilbao Arenan. Apirilaren 13an (asteazkena), 19:00etan, Bitci Baskoniak UCAM Murtzia izango du aurkari Buesa Arenan.
Endesa Ligako 19. jardunaldiko partiden datak eta odutegiak:
Apirilak 12, asteartea
19:00etan: Coosur Real Betis - Valentzia Basket
21:00etan: Surne Bilbao Basket - Real Madril
Apirilak 13, asteazkenea
19:00etan: Bitci Baskonia - UCAM Murtzia
21:30ean: Casademont Zaragoza - Monbus Obradoiro
21:30ean: Kanaria Handia - MoraBanc Andorra
Apirilak 14, osteguna
19:00etan: Hereda San Pablo Burgos - Joventut Badalona
19:00etan: Rio Breogan - BAXI Manresa
21:00etan: Bartzelona - Unicaja
21:30ean: Lenovo Tenerife - Urbas Fuenlabrada
Zure interesekoa izan daiteke
Ikusi zuzenean "Zorionak, Baskonia!" saioa, saskibaloiko Kopa txapeldunak omentzeko harrera ekitaldia
Gaur arratsaldean, 18:45etik aurrera, saskibaloiko Kopako txapeldunari Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan egingo zaion harrera zuzenean ikusteko aukera izango da kirolakeitb.eus atarian, ETB1en, ETB2n eta ETB On plataforman.
Errege Kopako hamar jokaldi onenak
Amaitu da saskibaloiko Errege Kopa, eta hemen bildu ditugu txapelketako hamar jokaldi onenak. Jokaldi onena Trent Forresten mate bat izan da.
Gasteiz irribarrea ahoan da, Baskoniak Kopa irabazita
Hiriak goizaldera arte ospatu du Paolo Galbiatiren taldearen garaipena; orduek aurrera egin ahala, gasteiztarrak egunerokoan murgildu dira, baina ohi baino alaiago, otsaileko edozein astelehenetan baino poz handiagoa izan dutela.
Baskoniaren zazpigarren Kopak utzitako hainbat bitxikeria: hamar jokalarik egin dute debuta, eta horietako bat, Forrest, MVP
Baskoniak 2009tik ez zuen Kopako finalik jokatzen, eta orduan ere gailendu zen; 73 urtean, soilik Unicajak eta Gasteizko taldeak menderatu dituzte Bartzelona eta Real Madril Kopa batean. Trent Forrestek bereganatu du MVP saria; duela 17 urte lortu zuen hori azkenekoz Baskoniako jokalari batek, Teletovicek, hain zuzen.
Baskoniako jokalarien eta teknikarien ospakizunen irudi galeria, 2026ko Errege Kopa bereganatu ostean
Kosner Baskoniak 89-100 irabazi dio igande honetan Real Madrili eta 2026ko Errege Kopa bereganatu da. Ikusi galeria honetan nola ospatu duten baskoniarrek Valentziako Roig Arena kantxan.
Galbiati: "Zintzoki, oso pozik nago nire jokalariengatik eta nire taldeagatik"
Paolo Galbiati Baskoniako entrenatzailearen adierazpenak, Errege Kopa Real Marid taldearen aurka 89-100 irabazi ondoren.
Poza eta festa Gasteizen, Baskoniako jarraitzaileen artean
Gasteizko kaleak lehertu dira, Baskoniak garaipena erdietsi baitu. Poza eta festa nagusitu dira zaleen artean, eta bertan izan gara.
Real Madrilen eta Baskoniaren arteko Errege Kopako finalaren laburpena
Kosner Baskoniak 89-100 irabazi dio igande honetan Real Madrili eta 2026ko Errege Kopako txapeldun izendatu da Valentziako Roig Arenan.
Euforia nagusitu da Valentzian Baskoniako zaleen artean
Real Madrilen eta Kosner Baskoniaren arteko finala amaitu bezain laster, euforia nagusitu da baskoniako jarraitzaileen artean. Roig Arenako kanpoaldean egon gara horietako batzuekin.
Howard: "Elkarrekin egon gara une zailetan"
Markus Howarden Baskoniako jokalariaren adierazpenak, Errege Kopako finalean Real Madrilen aurka (89-100) irabazi ostean. (Adierazpenak ingelesez)