Emakumezkoen Endesa Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

RPK Araski Kopan sartu da Mann-Filterri irabazita

IDK Gipuzkoak Valentziaren aurka galdu (57-58) eta Gernika Bizkaiak ezin izan zuen Perfumerias Avenida talde indartsuaren aurka (63-59).
RPK Araskiren ospakizuna
RPK Araskiren ospakizuna

Asteburu honetan Emakumezkoen Endesa Ligako 12. jardunaldia jokatu da.

RPK Araskik Mann-Filter gainditu zuen 65-60, seigarren da sailkapenean eta ondorioz Erreginaren Kopa jokatuko du, hirugarren aldiz talde gasteiztarraren historian.

IDK Gipuzkoak Valentziaren aurka galdu zuen puntu bakar batengatik (57-58) eta Gernika Bizkaiak ezin izan zuen Perfumerias Avenida talde indartsuaren aurka (63-59).

12. JARDUNALDIA

IDK Gipuzkoa 57-58 Valencia

Q. El Pastor 60-76 Cadi La Seu

Girona 62-48 Bembibre

Ensino 64-52 Adelantados

RPK Araski 65-60 Mann-Filter

C. Promete 49-51 Al-Qazeres

Per. Avenida 63-59 Gernika

13. JARDUNALDIA

Abenduak 21

18:00 Clarinos Tenerife - RPK Araski

19:00 Al-Qázeres - Perfumerias Avenida

19:00 Bembibre - Ensino

19:00 Cadi La Seu - Uni Girona

19:00 Gernika Bizkaia - IDK Gipuzkoa

19:00 Mann-Filter - Campus Promete

19:00 Valencia Basket - Quesos El Pastor

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X