Gipuzkoa Basketek sentsazio onekin hartuko du gaur Betis
Gipuzkoa Basketek Real Betis izango du gaur (20:00) bisitari ACB ligako bigarren jardunaldian, eta sentsazio onekin dabil kanpoan jokatutako lehendabiziko partidaren ostean, nahiz eta galdu egin zuen.
Gipuzkoako hiriburuak 2015eko maiatzaren 22an ikusi zuen saskibaloiko gorengo mailako azken norgehiagoka, baita ACBn etxeko gisa lortutako azken garaipena, urte hartako itxieran GBCk Estudiantes garaitu baitzuen.
Dirudienez, donostiarrak sasoiko daude, ligaren estreinaldian arazo franko sortu baitzizkioten Herbalife talde boteretsuari haren etxean, eta nahiz eta azkenean etxekoak izan ziren garaileak, ez zuten garaipen hori azken txanpara arte erdietsi.
Kanaria Handian utzitako irudi on horrek, udaldiko lagunarteko lehietan Porfi Fisacek zuzentzen duen taldeak emandako itxura ona berretsi baino ez dute egiten. Partida gehienak irabazi baitzituzten eta arerio guztiekin pare aritu ziren.
Henk Norel lortzen ari den zenbaki onek ere baikortasunerako bide ematen dute; izan ere, pibotik baliotsuena izan lehen jardunaldian, 30 puntuko balorazio orokorra bereganatuta.
Horrenbestez, Norel herbeheretarra, Clark eta Swingekin batera, izan beharko litzateke andaluziarren kontrako partidan gipuzkoarren puntuak sartuko dituztenen artean bereizi beharko litzatekeena.
Bere aldetik, andaluziarrak ere Endesa Ligako lehen garaipenaren bila helduko dira, aurrekoan galdu egin baitzuten etxean, Valentziaren kontra (80-90).
Hartara, Porfi Fisac gipuzkoarren entrenatzaileak sinetsita dago asteazken honetan bere taldearen lehen garaipena ospatuko dutela. Norgehiagoka "erakargarria" aurreikusten du, oso erasokorra den Betisen aurka.
"Betis maila handiko taldea da, eta hainbat urte gauzak ondo egiten dabilen entrenatzaile bat dauka, beti saskibaloi erasokorra praktikatzen", adierazi du gaur Segoviako prestatzaileak Donostian.
leak Donostian.Zure interesekoa izan daiteke
Kosner Baskoniak sendo jarraitzen du Virtusi irabazita (72-82)
Gasteizko taldeak bigarren garaipena lortu du etxetik kanpo, minutu askotan nagusi izan den partidan.
Surne Bilbaoko jokalari eta zaleek elkarrekin ospatu dute Szombathelyren aurkako garaipena
Surne Bilbaok 95-88 irabazi dio Szombathelyri Miribillan. Garaipen honekin FIBA Europe Cupeko finala jokatuko dute bigarren urtez jarraian.
Surne Bilbaok bigarren finala jarraian jokatuko du, Miribillan ere Szombathelyri irabazi ondoren (95-88)
Ponsarnauren mutilek aise gainditu dute Hungariako taldea, partida serio batean. Giro hotz samarra izan da Miribillako harmailetan, Europarako finalerdia izan arren. Finalean Greziako PAOK Salonika izango da aurkaria berriro, UCAM Murtzia kanporatu baitu beste finalerdian.
Lointek Gernikak IDK Euskotren menderatu du Gascan, derbian, luzapenean (72-73)
Hala, Lucas Fernandezen taldeak Endesa Ligan jarraitzeko aurrerapauso ia erabakigarria eman du; Azu Muguruzaren taldea, ordea, ezin izan da play-offeko postuetara gerturatu. Gainera, Araskik balio handiko garaipena eskuratu du Perfumerias Avenidaren kantxan (68-72).
Kosner Baskoniak Makabiri irabazi dio, ateak itxita (101-98)
Baskoniarrek hirugarren laurden bikaina egin dute, eta partidan funtsezkoa izan den 40-19ko partziala sartu diote Israelgo taldeari.
Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”
Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen.
Baskoniak laugarren garaipena jarraian lortu du Ligan, Baxi Manresa menderatuta (83-88)
Kosner Baskoniak bolada onean jarraitzen du, laugarren garaipena jarraian lortu baitu Endesa Ligan. Gasteizko taldeak Baxi Manresa garaitu du Nou Congosten, 83-88. 2-11ko partzialak eta Timothe Luwawu-Cabarrotek (27 puntu) eta Trent Forrestek (20 puntu) egindako lanak Baskoniaren alde jarri dute partida. Arabako taldeak 18 partida irabazi eta 7 galdu ditu orain arte.
Surne Bilbaok 90-74 menderatu du Unicaja, play-offetara hurbiltzeko
Surne Bilbaok Endesa Ligako play-offetarako hautagaitza aurkeztu du, Unicajaren aurka garaipen garrantzitsua eskuratuta (90-74). Zortzigarren sailkatuarekin berdinduta kokatu da, 15 garaipenekin, nahiz eta Malagako taldeak baino partida bat gehiago izan jokatuta.
Lointek Gernikaren garaipena eta Kutxabank Araskiren eta IDK Euskotrenen porrotak 26. jardunaldian
Bizkaiko taldea izan da puntuak lortu dituen bakarra, eta Araskik jaitsiera postuetan jarraitzen du.
Baskoniak berriro irabazi dio Real Madrili (98-96)
Gasteizko taldeak bere izaera berreskuratu du eta zuriak kolpatu ditu, duela bi hilabete Errege Kopako finalean bezala.