'Grupo DIA', Emakumeen Ligako babeslea
'Grupo Dia' banaketa-enpresak eta Espainiako Saskibaloiko Federazioak akordioa sinatu dute datorren bi denboraldietarako.
Ondorioz, emakumeen saskibaloiko ligak 'Dia Liga' izena hartuko du hemendik aurrera. Gainera, Teledeporten eskainiko da lehiaketa, bertan 14 hiri ezberdinetako 14 taldek hartuko dute parte, tartean, Saski Araski, IDK Gipuzkoa eta Gernika.
Zure interesekoa izan daiteke
Surne Bilbaok Breogan garaitu du azken laurden bikain batean (100-90)
Surne Bilbaok Rio Breogani irabazi dio Miribillako markagailuak erakutsi duen 100-90ekoa baino partida orekatuagoan. Jaume Ponsarnauk zuzentzen duen taldearen azken laurden bikain batekin erabaki da partida.
Kosner Baskonia berandu esnatu da Sarajevon Dubairi egindako bisitan (100-94)
Galbiatiren taldeak zazpigarren porrota jaso du Europako txapelketan, jokalari gutxirekin iritsi baita neurketara, nahiz eta azken lau minutuetan 20 puntuko desabantaila iraultzetik gertu egon den.
30 urte bete dira Baskoniak 1996ko Errekopa irabazi zuenetik
Europa mailako lehen titulua izan zen talde gasteiztarrandako, eta bere etxean lortu zuen hain zuzen ere, PAOK Salonikaren aurka. Manel Comasek entrenatzen zuen Baskonia, taldeak Marcelo Nicola, Velmir Perasovic, Ramon Rivas, Jorge Garbajosa edo Kenny Green bezalako jokalariak zituen
Surne Bilbaok FIBA Europa Kopako finalerdietara gerturatzeko balio dion garaipena lortu du Turkian
Jaume Ponsarnauren taldeak zortzi puntuko aldea lortu du Petkimspor taldearen aurka, final-laurdenetako joaneko partidan.
Kosner Baskoniak Dubai taldearen aurka jokatuko du ostegunean Euroligan, Sarajevon
Paolo Galbiatiren taldearen aurkariak Bosniako hiriburuan jokatzen ditu etxeko partidak, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz. Dubaik lau garaipen lortu ditu jarraian Euroligan, eta txapelketan segitzeko aukerei eustea bilatuko du.
Surne Bilbaok FIBA Europa Kopako finalerdietarako sailkatzea bideratzea bilatuko du Petkim Sporren kantxan, asteazken honetan
Txapelketako final-laurdenetako joaneko partida asteazkenean jokatuko da, 18:15etik aurrera, eta zuzenean emanen da kirolakeitb.eus-en eta ETB4ren bidez.
Trent Forrest, Endesa Ligako 21. jardunaldiko jokalari onena
Estatubatuarrak 18 puntu lortu, lau asistentzia eman eta bost errebote harrapatu zituen Buesa Arenan jokatutako azken partidan, Força Lleidaren aurka.
Kosner Baskonia garaiz esnatu da Lleidaren nagusitasunari buelta emateko (93-90)
Kosner Baskonia, Eugene Omoruyiren gidaritzapean, garaiz suspertu da Buesa Arenan, nagusi izaten ari zen Hiopos Lleidari aurre egiteko. Partidaren zati handi batean oso nabaria izan da aldea, baina azkenean 93-90 gailendu da Baskonia.
Surne Bilbaok alferrik galdu du 14 puntuko errenta Burgosen (96-88)
San Pablo Burgosek mendean hartu du Surne Bilbao Basket larunbat honetan, Endesa Ligako 21. jardunaldian. Bilboko taldeak 14 puntuko errenta izan du hirugarren laurdena bukatzean (61-75), baina ez du aprobetxatzen jakin.
Kosner Baskoniak argi galdu du Parisen aurka (81-97), eta bolada txarrean jarraitzen du Euroligan
Euskal taldeak bost partida daramatza garaipenik lortu ezinik nazioarteko txapelketan. Paris Basketballen kontrakoan, Galbiatiren gizonak lehen laurdenetik izan dira atzetik markagailuan, eta Frantziako taldeak bigarren laurdenean hautsi du neurketa.