Ofiziala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Txus Vidorreta, Valentzia Basketen entrenatzaile berria

Pedro Martinezek ez du Endesa Ligako txapelduna entrenatzen jarraituko eta teknikari bizkaitarrak zuzenduko du talde valentziarra.
Txus Vidorreta. Argazkia: EFE
Txus Vidorreta, Valentzia Basketen entrenatzaile berria. Argazkia: EFE

Valentzia Basket bilakatu zen Endesa Ligako txapeldun berria, Real Madrilen aurkako finaleko laugarren partidan beste erakustaldi bat eman ondoren (87-76).

Pedro Martinezen taldeak bigarren laurden ikusgarria egin, eta 24 eta 3ko partzialarekin aukerarik gabe utzi zuen talde madrildarra. Ondoren bere lehen titulua eskuratu zuen talde laranjak, halere, klubak Martinezek ez duela jarraituko iragarri du.

Txus Vidorreta da Valentziaren entrenatzaile berria. Teknikari bizkaitarrak zuzenduko du Endesa Ligako txapelduna datorren denboraldian.

n denboraldian.

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X