RETAbet.es GBCren partida ona Real Madrilen aurka, baina porrota
RETAbet.es GBC taldeak 94-88 galdu du Real Madrilen aurka, partida oso ona jokatu ostean. Talde gipuzkoarrak lanak eman dizkio Endesa Ligako talde onenetako bati, Real Madrilek asko sufritu behar izan baitu partida irabazteko.
Lehen laurdena erritmo bizikoa izan da, eta joan-etorrikoa. Aurkariaren saskia bilatzeko garaian, Real Madril izan da nagusi, gehiago asmatu baitu Pablo Lasok zuzentzen duen taldeak. Hirukoen marratik lortu du abantaila Madrilgo taldeak, eta 34-23ko emaitzarekin bukatu dira lehen hamar minutuak. Bigarren laurdenean etorri da Gipuzkoa Basketen erreakzioa. Fisacek zuzentzen duen taldeak Real Madrilen jaurtiketak oztopatzen jakin du, eta aldeak murrizten hasi da. Bost puntuko desabantailarekin soilik iritsi da GBC atsedenaldira (53-48).
Hirugarren laurdenaren hasieran, RETAbet.es GBCk aurrea hartu du markagailuan (56-57) eta partida parekatuta egon da. Laurden horretako azken lau minutuetan, ordea, Real Madrilek 18-0eko partziala lortu du, eta 16 puntuko aldearekin ekin dio azken laurdenari (85-69). Desabantaila handia izan arren, GBCk ez du amore eman, eta aldeak murriztea lortu du Real Madril erlaxatu denean. Dena den, hirugarren laurdenaren amaierako desabantaila zama astunegia izan da gipuzkoarrentzat, eta garaipenak ez dio ihes egin Pablo Lasok zuzentzen duen taldeari (94-88).
Fitxa teknikoa:
94 - Real Madril (34+19+32+9): Ayón (10), Carroll (18) Lima (8), Llull (27) eta Taylor (7) -hasierako bostekoa-, Maciulis (5), Rodriguez (2), Hernangomez (2), Doncic (3), Rivers (10) eta Ndour (2).
88 - RETAbet.es GBC (23+25+21+19): Rico (6), Urtasun (9), Grimau (8), Wear (12) eta Landry (15) -hasierako bostekoa-, Llompart (1), Agbelese (4), Lawrence (8), Doblas (8), Vrkic (8), Motos (3) eta Olaizola (6).
Epaileak: Antonio Conde, Jorge Martinez eta Raul Zamorano.
Raul Zamorano.Zure interesekoa izan daiteke
Samantha Galanopoulos joko-antolatzaile greziarra Gernika KESB taldera batu da
Grezian Esperides Kallitheas eta Panathinaikos taldeetan lehiatu ondoren, Galanopoulos Malostera iritsiko da Emakumezkoen Endesa Ligan etapa berri bati aurre egiteko.
Surne Bilbaok ALBA Berlin, Slavia Praga eta Igokea izango ditu aurkari 2026-2027ko Txapeldunen Ligako multzo fasean
Txapelketa urriaren 6an hasiko da. Surne Bilbao Txapeldunen Ligara bueltatuko da; azken hiru denboraldietan, FIBA Europa Kopan aritu da, eta 2025ean eta 2026an irabazi du hori.
Gernika KESBk Elena Bosgana hegaleko greziarra fitxatu du, 2026-2027 denboraldirako
Bosgana, 22 urtekoa eta 1,90ekoa bera, Leganesetik iritsi da euskal taldera. Greziako selekzioarekin internazionala izan da, eta Gernika KESBk espero du “fisikoa, moldakortasuna eta hainbat posiziotatik eragiteko gaitasuna” emateari taldeari.
Kosner Baskoniak iragarri du Rafa Villarrek ez duela taldean jarraituko
Eskoltak denboraldi bat eman du euskal klubean. 2028ra arteko kontratua zuen, baina ez du jarraituko 2026-2027 denboraldian.
Montse Brotonsek Kutxabank Araskirekin berritu du
Alacanteko pibotak beste denboraldi batez jokatuko du Araskin, hirugarren denboraldia beteko du elastiko berdea defendatzen.
Surne Bilbaok Ondřej Husták fitxatu du 2028ra arte
22 urte eta 2,12 metroko pibot txekiarrak “intentsitatea eta energia” ekarriko dituela adierazi du talde bilbotarrak.
Baskonia-Alaves Taldeak Buesa Arena erosi nahi dio Arabako Foru Aldundiari
Operazioaren epeak eta zenbatekoak ez dituzte jakinarazi, baina Josean Querejeta taldeko presidenteak eta Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak salerosketa gauzatzeko borondate argia azaldu dute.
Lopez-Arosteguik Valentzia Basket utzi eta La Laguna Tenerifen jokatuko du
Getxoztarrak 253 partida ofizial jokatuta esango dio agur talde valentziarrari, eta Laguna Tenerifen jarraituko du bere ibilbidea.
Naia Zubiagak ez du Gernika KESBen jarraituko datorren denboraldian
Harrobiko jokalariak 2024-2025 denboraldian egin zuen debuta lehen taldearekin, eta bigarren denboraldian ere etxean jokatu ostean, harremana etengo du klubarekin.
Manex Asorregik Surne Bilbaorekin sinatu du 2028ra arte
Jokalari azkoitiarra Askatuak Gipuzkoatik iritsi da talde bilbotarrera, talde gipuzkoarrean azken hiru denboraldiak emanda.