Endesa Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Retabet.es GBC, burua altxa ezinda

Ponsarnauren mutilek beste jipoi bat jaso dute, laugarrena, Bartzelonarekin 97-61 galduta.
Kataluniarrak jaun eta jabe izan dira, bigarren zatian batez ere. Efe.

Hirugarren laurdenaren hasiera bikainak garaipena eman dio Bartzelonari Retabet.es GBCren aurka Palau Blaugranan jokatutako partidan. 97-61 gailendu dira kataluniarrak. Defentsan ederto aritu dira, kanpoko jaurtiketetan ere ondo (hirukoetan, 29tik 15 sartu dituzte).

Justin Doellmanel partida borobila egin du (19 puntu, eta 25eko balorazioa) eta kanpoko jokalariak ere fin aritu dira. Bigarren zatian donostiarrak jipoitu dituzte (57-25). Jordi Grimau (14 puntu) eta Wear (13) izan dira Bartzelonakoen aurrean aurpegia eman duten bakarrak.

Hala ere, gipuzkoarrek lehen zati txukuna egin eta Bartzelonari eustea lortu dute. Atsedenaldian, lau puntu atzetik izan dira (40-36).

Baina bigarren zatian Bartzelona jaun eta jabe izan da, eta Ponsarnaurenak ez dira aurkariaren jokoari aurre egiteko gai izan. Azkenean, 97-61, laugarren jipoia jarraian hartu du Retabet.es GBCk.

Fitxa teknikoa:

97 - Bartzelona Lassa (16+24+32+25): Satoransky (11), Oleson (8), Perperoglou (2), Doellman (19), Lawal (8) –hasierako boskotea-, Diagne (8), Abrines (10), Navarro (3), Ribas (6), Vezenkov (6), Samuels (8), Eriksson (8).

61 - Retabet.es GBC (17+19+16+9): Llompart (-), Grimau (14), Urtasun (7), Wear (13), Milbourne (8) –hasierako boskotea-, Lawrence (4), Vrkic (8), Doblas (5), Motos (-), Olaizola (2).

, Olaizola (2).

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X