Saskibaloiak ez du etenik
Abenduaren 30ean jokatu zen azken jardunaldia Endesa Ligan eta asteburu honetan 15.a izango da lehian.
Hiru euskal taldeek etxean jokatuko dute; Bilbao Basketek Bartzelona hartuko du, helburua Koparako sailkapena behin betikoa izatea. Caja Laboral Baskoniak miraria behar du aurten Kopan egoteko. Horretarako hurrengo hiru partidak irabazi behar ditu, lehenengoa, igandekoa, Estuaiantesen kontra.
Azkenik, Gipuzkoa Basketek Murtziaren kontra neurtuko ditu indarrak. Gipuzkoarrak sasoiko dira eta erronka azken postuetatik lehenbailehen ihes egitea.
15. JARDUNALDIA
Valentzia Basket Club - Iberostar Tenerife, larunbatean, 19:00etan
Gipuzkoa Basket - UCAM Murtzia CB ZUZENEAN, , igandean, 12:00etan
La Bruixa d'Or Manresa - CAI Zaragoza, , igandean, 12:15ean
FIATC Joventut - Montakit Fuenlabrada, igandean 12:30ean
Herbalife Kanaria Handia - Sevilla, igandean, 13:00etan
Bilbao Basket - FC Bartzelona, , igandean, 18:00etan
Unicaja - Rio Natura Monbus Obradoiro, igandean, 18:00etan
Laboral Kutxa Baskonia - Movistar Estudiantes, igandean, 19:00etan
MoraBanc Andorra - Real Madril, igandean, 20:00etan
SAILKAPENA
1. Unicaja 14 jokatuta 12 irabazita 2 galduta
2. FC Bartzelona 14 10 4
3. Real Madril 14 10 4
4. Bilbao Basket 14 10 4
5. FIATC Joventut 14 10 4
6. Valentzia Basket 14 8 6
7. CAI Zaragoza 14 8 6
8. Herbalife Kanaria Handia 14 7 7
9. Rio Natura Monbus Obradoiro 14 7 7
10. Universidad Catolica de Murtzia 14 7 7
11. Laboral Kutxa Baskonia 14 6 8
12. Iberostar Tenerife 14 6 8
13. MoraBanc Andorra 13 5 8
14. Gipuzkoa Basket 14 5 9
15. Movistar Estudiantes 13 4 9
16. La Bruixa d'Or Manresa 14 4 10
17. Montakit Fuenlabrada 14 3 11
18. Sevilla 14 3 11
Zure interesekoa izan daiteke
Araskik Julieta Mungo eta Mireia Sanz aurkeztu ditu
Araskik berebi fitxaketa berriak aurkeztu ditu: Julieta Mungo eta Mireia Sanz. Mungo Ardoitik heldu da Gasteizera eta denboraldi baterako sinatu du. Sanz, bere aldetik, 19 urteko eta etorkizun handiko jokalaria da eta 2028ra arte sinatu du. (Bideoa, gazteleraz)
Manex Ansorregi, bere aurkezpenean: “Nire helburua egunero lan egitea eta hobetzea da”
Gaur aurkeztu du Surne Bilbaok Manex Ansorregi. Azkoitiko jokalaria Gipuzkoa Basketetik iritsi da Surne Bilbaora, eta aurten debutatuko du Endesa Ligan.
Kutxabank Araskik Aleksandra Stanacev eta Kristina Racovic aurkeztu ditu
Kutxabank Araskik bi jokalari aurkeztu ditu: Aleksandra Stanacev joko-antolatzailea eta Kristina Racovic hegal-pibota. Endesa ligan jokatutakoak dira Serbiako eta Montenegroko jokalariak.
A.J. Lawson hegalekoa aurkeztu du Baskoniak
A.J. Lawson hegalekoaren aurkezpen ofiziala egin du Baskoniak. NBAn esperientzia du kanadarrak, eta talde arabarrari “erasoan zein defentsan laguntzeko” iritsi dela adierazi du ekitaldian.
Khalifa Diopek Kosner Baskonia utzi du, eta Cleveland Cavaliers taldean arituko da
Pibot senegaldarrak hiru denboraldi eman ditu euskal taldean, eta, guztira, 138 partidatan kantxaratu da, Endesa Liga eta Euroligako norgehiagokak kontuan izanik. Errege Kopa bat irabazi du, 2026koa.
EITBk Endesa Ligako partidak emango ditu hurrengo bi denboraldietan
Denboraldi bakoitzean, hamar neurketa emango ditu, eta Kosner Baskonia eta Surne Bilbao izango dira protagonista horietan. 2026-2027 denboraldian, gainera, bi euskal taldeek azaroaren 22an jokatuko duten partida ere ikusgai izango da. EITBk telebistako bere kateetan eta kirolakeitb.eus Kiroletako bere atarian emango ditu.
Azu Muguruza: “Identitatea sortzeko unea da, taldearen DNA”
Taldeko zazpi jokalari mantentzen dituzten arren, Mirai Euskotrenek ez du ondo hasi 2026-27 denboraldia. Azu Muguruza entrenatzaileak adierazi duenez, "nortasuna sortzeko unea da". (Bideoa gazteleraz)
Lara McSpadden pibot australiarrak Inversus Gernikan jokatuko du
27 urteko jokalaria 1,94 metro luze da, eta bere herrialdeko ligako Sydney Flames taldetik dator.
Bassala Bagayokok ez du Surne Bilbaon jarraituko
2028ra arte kontratua izan arren, bi aldeak ados jarri dira lotura hausteko. Maliko pibotak Texas Tech taldean jokatuko du, AEBetako unibertsitate ligan.
Ponsarnau: “Klubaren hazkundeari eusteko gogor egin beharko dugu lan”
Surne Bilbao Basketek denboraldiaurreko lehen entrenamendua buru du. Aurten, Europa mailan koska bat igo eta Txapeldunen Ligan jokatuko du (BCL). “Hazkunde horren parte” izan nahi dutela azaldu du Harald Frey jokalariak, baina horretarako, gogor egin beharko dute lan.