Manresaren aurka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gipuzkoa Basketek garaipena lortu eta sailkapenean gora egin nahi du

Will Hanleyk oraindik ez daki partida jokatuko duen edo ez. Luzerako baja izango zela ematen zuen arren, hasiera batean uste baino lehenago osatu da eta jokatzeko aukerak ditu.
Ponsarnau, GBCko entrenatzailea. Argazkia: EFE

Gipuzkoa Basketek Manresa hartuko du igande honetan Donostia Arenan, 18:00etatik aurrera. Sailkapen nagusiko azken bi postuetan dira katalanak eta gipuzkoarrak, eta biek denboraldiko bigarren garaipena lortzea dute helburu.

Will Hanleyk oraindik ez daki partida jokatuko duen edo ez. Luzerako baja izango zela ematen zuen arren, hasiera batean uste baino lehenago osatu da eta jokatzeko aukerak ditu.

Garaipena eskuratzeko, defentsako sendotasunari eutsi beharko dio Jaume Ponsarnauren taldeak, baina erasoan ere ondo aritu behar izango dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X