Gipuzkoa Basketek jipoia jaso du Malagan (81-55)
Unicaja Malaga taldea aise nagusitu zaio Gipuzkoa Basketi (81-55). Donostiarrak makal aritu dira eta ezer gutxi egin ahal izan dute andaluziarren maila onaren aurrean.
Sito Alonsoren gizonek, hala ere, ondo hasi dute partida eta aurretik jarri dira lehen minutuetan. Baina bolada onak lehen laurdenean bakarrik iraun die. Ondoren, huts asko egin dituzte eta partida Unicajaren mende geratu da.
Neurketaren azken txanpan Charles Ramasdellek eta Cortaberriak sartutako bi hirukoek markagailuko aldea zertxobait murriztea lortu dute.
Fitxa teknikoa:
81 - Unicaja (20+23+25+13): Calloway (10), Toolson (12), Suárez (5), Sabonis (8), Fran Vázquez (15) -hasierako boskotea-, Kuzminskas (4), Todorovic (-), Granger (4), Nguirane (-), Dragic (12), Caner-Medley (9) y Stimac (2).
55 - Gipuzkoa Basket (17+14+9+15): Salgado (5), Mikel Motos (3), Robinson (18), Ramsdell (12), Doblas (6) -hasierako boskotea-, Assalit (-), Hanley (4), Huskic (2), Olaizola (2), Cortaberría (3) y Winchester (-).
Zure interesekoa izan daiteke
Surne Bilbaok Unicajari irabazi dio, play-offetara hurbilduz (90-74)
Surne Bilbaok Endesa Ligako play-offetarako hautagaitza aurkeztu du, Unicajaren aurka garaipen garrantzitsua eskuratuta (90-74). Zortzigarren sailkatuarekin berdinduta kokatu da 15 garaipenekin, nahiz eta Malagako taldeak baino partida bat gehiago izan jokatuta.
Lointek Gernikaren garaipena eta Kutxabank Araskiren eta IDK Euskotrenen porrotak 26. jardunaldian
Talde bizkaitarra izan da puntuak lortzeko gai izan den bakarra, Araskik jaitsiera postuetan jarraitzen duen bitartean.
Baskoniak berriro irabazi dio Real Madrili (98-96)
Gasteizko taldeak bere izaera berreskuratu du eta zuriak kolpatu ditu, duela bi hilabete Errege Kopako finalean bezala.
Kosner Baskoniak Casademont Zaragoza jipoitu eta sailkapeneko hirugarren postua eskuratu du (115-88)
Neurketa arabarren alde jarri da lehen minutuetatik, eta 38 puntuko errenta ere izan dute. Talde gasteiztarrak UCAM Murtzia 17 garaipenekin berdindu du sailkapenean. Aragoiko taldeak, aldiz, garaipen bakarreko aldea du jaitsiera postuekiko.
Surne Bilbaok finalerako sailkapena bideratu du, Hungarian Szombathely 81-98 mendean hartuta
Norgehgiagoka hasiera nahiko eskas baten ostean, beltzezko gizonek norabidea zuzendu dute, eta azken hiru laurdenetan nagusi izan dira. Ponsarnauren mutilek 17 puntuko errenta lortu dute Miribillako itzulerako neurketari begira.
Surne Bilbaok FIBA Europe Cupeko finalerako sailkatu nahi du, asteazkenean, Hungrian, Szombathelyren aurka
Partida 18:00etan hasiko da, eta kirolakeitb.eus eta ETB1ON bitartez emanen da, zuzenean.
Valentzia Basketek Hozono Global Jairis garaitu du finalean (70-65), eta bigarrenez irabazi du Erreginaren Kopa
Igandean, Tarragonan, Kopako azkeneko bi edizioetako txapeldunak nor baino nor gehiago lehiatu ziren finalean, 2024an lortutako garaipena errepikatzea lortu du Valentzia Basketek.
Endesa Ligako 24. jardunaldiaren hamar jokaldi onenak
Endesa Ligako 24. jardunaldia jokatu da jada, eta hamar jokaldi onenak bildu ditugu hemen. Jokaldi bat Margiris Normantas eta Martin Krampeljena da, Surne Bilbaoko jokalariena.
Ponsarnau, Surne Bilbaorekin 2029ra arte berritu ondoren: “Bilbo nire etxea da, zalantzarik gabe"
"Esaten didate Bilbok mesede egiten didala, ez dakit txuletoiengatik izango ote den", adierazi du Kataluniako prestatzaileak, txantxetan. Ponsarnauk adierazi duenez, proiektuaren jarraipena "aurrerapauso bat ematera" bideratuta dago.
Kosner Baskoniak Andorrari irabazi dio, Forrest eta Luwawu-Cabarroten joko bikainarekin (79-88)
Kosner Baskoniak 79-88 garaitu egin du MoraBanc Andorra, Endesa Ligako 24. jardunaldian, Trent Forrestek (21 puntu) eta Luwawu-Cabarrotek (20 puntu) partida bikaina egin dutelarik. Hala, bolada onean jarraitzen du Ligan, eta laugarren postuari sendo heltzen ari zaio.