Porrota jaso dute beltzezko gizonek Palaun (88-62)
Uxue Bilbao Basketek merezitako porrota jaso du Regal Bartzelonaren aurka (88-62), Palaun jokatutako final-laurdenetako aurreneko partidan.
Ondo hasi du partida Uxuek, baina Barça berehala nagusitu da barnealdean zein kanpoaldean. Ezinean ari ziren Katsikarisen gizonak, eta lehen laurdena 27-15eko markagailuarekin amaitu da.
Markagailuan hurbildu da Bilbao Basket Mumbruk eta Moermanek, ia jarraian, sartutako hirukoei esker, baina Xavi Pascualen taldea zen nagusi, argi eta garbi. Mavrokefalidisen jokoak min handia egin dio Uxueri. Atsedenaldian, hamalau puntuko aldea zuen etxeko taldeak (49-35).
Bigarren zatian, joko ona eskaini dute Hervellek eta Grimauk, baina hori ez da Barça gainditzeko nahikoa izan. Katalanek Uxueren susperraldi saiakera guztiak blokeatu dituzte, eta azken minutuetan lasaitu egin dira, garaipena poltsikoan zutela jakinda. Bigarren partida Bilbon jokatuko dute, igande honetan, 12:00etatik aurrera.
Fitxa teknikoa:
FC BARTZELONA REGAL: Huertas (10), Oleson (7), Rabaseda (6), Wallace (7), Tomic (13) --hasierako boskotea--; Sada (8), Navarro (4), Todorovic (5), Ingles (-), Mavrokefalidis (16), Lorbek (12).
UXUE BILBAO BASKET: Zisis (4), Grimau (14), Mumbru (9), Hervelle (17), Hamilton (9) --hasierako boskotea--; Moerman (7), Sanchez (-), Lopez (-), Samb (2).
PARTZIALAK: 27-15, 22-20, 19-11 eta 20-16.
Zure interesekoa izan daiteke
Paolo Galbiati, Baskoniak izandako harreraz: "Espero nuena baino handiagoa izan da, askoz ere handiagoa"
Entrenatzaile italiarrak, Kosner Baskoniak Gasteizen ospatu duen festaren azken minutuetan, EITBrekin hitz egin du: "Garaipen honek betiko lotuko gaitu", adierazi du Galbiatik.
Tadas Sedekerskisek "Ikusi mendizaleak" abestu du Kosner Baskoniaren zaleekin
Gora etorri da Lituaniako jokalaria, eta kanta ospetsua abestu du.
Gasteizek bere txapeldunei harrera beroa egin die zazpigarren Koparen ospakizunetan
Gasteizko Andre Maria Zuriaren plaza lepo bete da Paolo Galbiatiren jokalariei harrera egiteko, taldeak bere zazpigarren Errege Kopa irabazi ondoren. Baskoniako entrenatzaile italiarra zeremonia-maisu izan da, eta Sedekerskis kapitaina 'Ikusi mendizaleak' abestia kantatzera ausartu da.
Paolo Galbiati: “Ezin nuen plaza hau nire klubarentzat beteta ikustea baino hoberik espero”
Paolo Galbiati Baskoniako ikur bilakatu da. Gasteiztarren artean maitatua, eta giroa jartzen paregabea. Honakoak izan dira gasteiztarrei, baskonistei eta bere lan-taldeari eskaini dizkien hitzak.
Sedekerskis: “Zuek gabe Kopa hau ez litzateke posible izango; kolore hauek eta armarri hau defendatzen jarraituko dugu”
Baskoniak Errege Kopan lortutako garaipenaren ospakizuna egin dute gaur Gasteizen. Andre Maria Zuriaren plazako balkoian Tadas Sedekerskis kapitainak eskerrak eman dizkie zaleei, baita Markus Howardek ere: “Inor baino gehiago merezi duzue; garaipen hau gurea bezain zuena da”.
Aurreskua egin diote Kosner Baskonia txapeldunari
Kosner Baskoniak Errege Kopan lortutako garaipenaren ospakizunean, aurreskua dantzatu diete txapeldunei; Algara Dantza Taldea arduratu da horretaz, bere 25. urteurrenean.
ARGAZKI-GALERIA: Baskoniaren ospakizunek Gasteizen utzitako irudirik onenak
Baskoniak bere zaleekin batera ospatu du asteburuan Valentzian irabazitako Errege Kopa. Andre Maria Zuriaren plaza jendez lepo egon da Gasteizko taldeari harrera egin eta jokalariak omentzeko. Hemen ikus ditzakezue ekitaldiak utzitako une ikusgarrietako zenbait.
Ikusi zuzenean "Zorionak, Baskonia!" saioa, saskibaloiko Kopa txapeldunak omentzeko harrera ekitaldia
Gaur arratsaldean, 18:45etik aurrera, saskibaloiko Kopako txapeldunari Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan egingo zaion harrera zuzenean ikusteko aukera izango da kirolakeitb.eus atarian, ETB1en, ETB2n eta ETB On plataforman.
Errege Kopako hamar jokaldi onenak
Amaitu da saskibaloiko Errege Kopa, eta hemen bildu ditugu txapelketako hamar jokaldi onenak. Jokaldi onena Trent Forresten mate bat izan da.
Gasteiz irribarrea ahoan da, Baskoniak Kopa irabazita
Hiriak goizaldera arte ospatu du Paolo Galbiatiren taldearen garaipena; orduek aurrera egin ahala, gasteiztarrak egunerokoan murgildu dira, baina ohi baino alaiago, otsaileko edozein astelehenetan baino poz handiagoa izan dutela.