Zesta-punta
2025/06/07 - 19:18
Gernikan jokatutako Nazioen Ligak utzi dituen unerik onenen bilduma
Gernikan jokatutako Nazioen Liga txapelketa historikoak egun hauetan utzi dizkigun momentu onenak, bilduma honetan ikusgai.
2025/06/07 - 03:07
Txistuz hartu dute Espainiako ereserkia, Nazioen Ligako emakumezkoen sari banaketan
Zesta-puntako Nazioen Ligako emakumezkoen txapelketa Espainiako selekzioak irabazi du. Pilotariak podiumean zeudela, Jai Alai Gernikako frontoian bildutako publikoaren parte batek txistu egin dio Espainiako ereserkiari bozgorailuetatik entzun denean.
2025/06/07 - 03:00
Honela igo dira podiumera Nazioen Ligako txapeldunak!
Gizonezkoetan Euskadi izan da txapeldun, eta emakumezkoetan, Espainia. Gainera, euskal selekzioak selekzio onenaren saria jaso du.
2025/06/07 - 02:26
Jai Alaiko Nazioen Ligako Euskadi-Frantzia partidaren laburpena
Aritz Erkiagak eta Imanol Lopezek Nazioen Liga irabazi dute Euskadirekin final handian Laduche eta Basque (Frantzia) menderatuta bi setetan (15-9 eta 15-11).
2025/06/07 - 02:10
Erkiaga eta Lopez: ''Gure helburua lortu dugu, hemen denek nahi zutena''
Aritz Erkiaga eta Imanol Lopez nagusitu dira Nazioen Ligan Euskadirekin. Pozik azaldu dira garaipenarekin, eta "denek nahi zutena" lortu dutela adierazi dute.
2025/06/07 - 01:40
Euskadik Frantzia garaitu, baina Espainiaren aurka galdu du Nazioen Ligako finala
Emakumezkoen finalean, 15-4 eta 15-9 galdu du Espainiaren aurka. Gizonezkoetan, aldiz, 15-13 eta 15-11 irabazi dio Frantziari.
2025/06/07 - 01:23
Jai Alaiko Nazioen Ligako Espainia-Euskadi partidaren laburpena
Erika Mugartegik eta Arai Lejardik (Espainia) irabazi dute Nazioen Ligako emakumezkoen finala, Elaia Gogenola eta Maia Goikoetxea (Euskadi) bi setetan garaituta (15-4 eta 15-9).
2025/06/07 - 00:18
Erika eta Arai: ''Txapelketa ona egin dugu eta pozik gaude''
Erika Mugartegi eta Arai Lejardi nekatuta baina pozik azaldu dira Nazioen Liga irabazi ondoren. Aurkari onak izan arren, txapelketa ona egin dutela nabarmendu dute.
2025/06/06 - 12:12
Jai Alaiko Nazioen Ligako finalak, gaur gauean, EITB Median
21:00etatik aurrera jokatuko dute lehen neurketa (Euskadi-Espainia), eta bigarrena (Euskadi-Frantzia), berriz, 22:00etan hasiko da. Biak zuzenean izango dira ikusgai, ETB1en, eitb.eus-en eta EITBren YouTubeko kanalean.
2025/06/06 - 02:51
Erkiaga eta Lopez: ''Sentimenduak bizi-bizirik daude, baina kirolean zentratu behar gara''
Erkiaga eta Lopez Nazioen Ligako finalera sailkatu dira Euskadirekin, Espainia bi setetan garaituta (15-11 eta 15-9). Hala, Laduche eta Basque izango dituzte aurkari finalean, Frantzia ordezkatuz.
2025/06/06 - 02:47
Jai Alaiko Nazioen Ligako Euskadi-Espainia partidaren laburpena
Erkiaga eta Lopez Nazioen Ligako finalera sailkatu dira Euskadirekin, Espainia bi setetan garaituta (15-11 eta 15-9). Hala, Laduche eta Basque izango dituzte aurkari finalean, Frantzia ordezkatuz.
2025/06/06 - 02:20
Frantziak eta Euskadik jokatuko dute Nazioen Ligako gizonezkoen finala
Frantziak bi setetan irabazi dio AEBri (13-15 eta 13-15), eta Euskadik gauza bera egin du Espainiaren aurka (15-10 eta 15-9).
2025/06/06 - 01:48
Jai Alaiko Nazioen Ligako Frantzia-AEB partidaren laburpena
Frantziak bi setetan garaitu du AEB lehen finalerdian (13-15 eta 13-15), eta Laduche eta Basque Nazioen Ligako finalera sailkatu dira.
2025/06/06 - 01:15
Laduche eta Basque, finalistak: ''Guk irabazi dugu, baina laurok merezi genuen finalean egotea''
Laduche eta Basque Frantziarekin sailkatu dira Nazioen Ligako finala jokatzeko, Sorozabal anaiak (AEB) garaituz. Bi setetan menderatu dituzte (13-15 eta 13-15).
2025/06/05 - 13:40
Jai Alaiko Nazioen Ligako finalaurrekoak, gaur gauean, EITB Median
21:00etatik aurrera jokatuko dute lehen neurketa (Estatu Batuak-Frantzia), eta bigarrena (Euskadi-Espainia), berriz, 22:00etan hasiko da. Biak zuzenean izango dira ikusgai, ETB1en, eitb.eus-en eta EITBren YouTubeko kanalean.
2025/06/05 - 11:17
Urreisti eta Lekerika, pozik, garaipenarekin eta debutarekin
Euskal selekzioko gizonezkoen bikoteak erraz menderatu du Filipinetako taldea. Hasieratik haien jokoa egin dutela azpimarratu du Lekerikak.
2025/06/05 - 10:24
Elaia eta Maia, partida ostean: ''Gure lekua ezin topatu ibili gara''
Euskadiko emakumezkoen selekzioak galdu egin du Espainiakoaren aurka: 5-15 eta 7-15. Elaia Gogenola eta Maia Goikoetxeak neurketa aztertu dute.
2025/06/05 - 00:37
Jai Alaiko Nazioen Ligako Euskadi vs Filipinak partidaren laburpena
Euskadik bi jokotan menderatu ditu Filipinak, 15-5 eta 15-5, eta, horrenbestez, txapelketako finalerdia jokatuko du, ostegunean, Espainiaren aurka. Eñaut Urreistik eta Unai Lekerikak osatu dute euskal bikotea, eta argi gailendu dira.
2025/06/05 - 00:34
Jai Alaiko Nazioen Ligako Euskadi vs Espainia partidaren laburpena
Euskadiko emakumezkoen selekzioa galtzaile irten da, bi jokotan, 5-15 eta 7-15, Espainiakoaren aurka, asteazkenean, Elaia Gogenola eta Maia Goikoetxea aritu dira Euskadiko selekzioan, eta Erika Mugartegi eta Arai Lejardi, Espainiakoan. Bi taldeak finalean izango dira, ostiralean.
2025/06/04 - 23:45
Euskadik Filipinak menderatu ditu (15-5, 15-5) eta Espainiaren aurka galdu du (5-15, 7-15), Nazioen Ligan
Hala, ostegunean, gizonezkoen txapelketan, Euskadik Espainia izango du aurkari, finalaurrekoetan; emakumezkoetan, Euskadi eta Espainia final handian arituko dira nor baino nor gehiago, berriro, ostiralean.