Zesta-punta
2025/08/10 - 16:59
Barandika-Gorka eta Erkiaga-Lekerika, Gernikako Grand Slameko finalean
Barandikak eta Gorkak Olharan eta Basque 15-8 eta 15-13 gaindituta lortu dute finalerako txartela. Erkiaga eta Lekerika, berriz, 14-15, 15-9 eta 5-1 nagusitu dira Laducheren eta Lopezen aurkako finalerdian. Final handia abuztuaren 16an jokatuko dute.
2025/08/06 - 16:52
Erkiaga eta Portet, Donibane Lohizuneko masterseko txapeldun
Erkiagak eta Portetek mendean hartu dituzte Olharan eta Manci, Donibane Lohizuneko hirugarren masterseko finalean. Bi setetan lortu dute hori, 15-10 eta 15-9 eginda. Garaipena erdietsita, Jai Alai Ligako lider geratu dira Erkiaga eta Portet.
2025/08/01 - 15:36
Ligako laugarren posturako borroka, oso estu
Zesta-puntan hilabete besterik ez da falta Jai Alaieko Liga erregularra amaitzeko eta gauzak estu daude sailkapenean laugarren postua eskuratzeko. Finala bi hilabete barru izango da, Donostian.
2025/07/31 - 23:24
Puntista talde batek zesta berreskuratu nahi du Manilan
Manilako frontoia Asiako lehen jai alai pilotalekua izan zen; 1917an hasi ziren bertan jokatzen, eta 1940an inaugratu zuten ofizialki. Egun, Filipinetan dagoen frontoi bakarra da. Zesta punta bertan ia-ia desagertzear badago ere, puntista batzuk berreskuratzen saiatzen ari dira.
2025/07/19 - 16:35
Eneritz Lizardi, belauneko lesioa gaindituta: ''Momentu gogor asko egon dira''
Mutrikuko puntistak ostiralean jokatu zuen bere lehen partida, belauneko lesioaren ondorioz urte eta erdi kantxetatik kanpo eman ostean.
2025/07/16 - 14:39
Hondarribiako zesta-punta Grand Slama uztailaren 18tik irailaren 19ra jokatu da
Asteazken eguerdien aurkeztu dute Hondarribiako zesta-punta Gran Slam txapelketaren 19. edizioa. Jostaldi frontoian jokatuko da, uztailaren 18an hasi eta irailaren 19ra arte.
2025/07/14 - 17:35
Gernikako Grand Slama larunbatean hasiko da, eta sei bikote arituko dira nor baino nor gehiago
A multzoan, Erkiaga-Lekerika, Urreisti-Manci eta Olharan-Basque izango dira; B multzoan, ordea, Barandika-Gorka, Johan-Del Rio eta Laduche Lopez. Finala abuztuaren 16an jokatuko dute.
2025/07/14 - 00:49
Goitia eta Lopez gailendu dira Markinako Grand Slamean
Alex Goitiak eta Imanol Lopezek bi setetean irabazi diete Thibault Basqueri eta Eñaut Urreistiri, Markinako Grand Slameko finalean.
2025/07/05 - 17:12
Urresti-Basque eta Goitia-Lopez, Markina-Xemeingo finalerako sailkatuta
Markinako Grand Slameko finala erabakita geratu da: Urreistik eta Basquek Goitia eta Lopez izango dituzte aurkari, bi finalerdi ikusgarri jokatu ostean. Hirugarren setean erabaki ziren biak.
2025/07/04 - 18:29
Erkiaga eta Lekerika nagusitu dira Donibane Lohizunen
Hasi da Iparraldeko zesta-punta denboraldia. Donibane Lohizunen, Erkiagak eta Lekerikak bi setetan hartu dituzte mendean Urreisti eta Lopez: 15-5 eta 15-11.
2025/06/28 - 17:08
Markinako Grand Slameko finalerdiak, erabakita
Goitiak eta Lopezek Erkiaga eta Ibarluzea izango dituzte aurkari, eta Urreistik eta Basquek, aldiz, Johan eta Zabala.
2025/06/21 - 16:56
Goitia-Lopez eta Urreisti-Basque garaile Markina-Xemeinen
Goitiak eta Lopezek Markina-Xemeingo Grand Slameko finalerdietarako txartela lortu dute, bi setetan garaituta Johan eta Zabala: 9-15 eta 7-15. Bigarren partidan, berriz, faboritoek, Erkiagak eta Ibarluzeak, bi setetan galdu zuten Urreisti eta Basqueren aurka: 8-15 eta 6-15.
2025/06/14 - 17:31
''Berritxu'' xistera aurkeztu dute
Eskutik kooperatibak egin du, zestari bultzada emateko. Tradizionalaren antzekoa da, baina ekonomikoagoa eta gogorragoa.
2025/06/14 - 17:04
Johan-Zabala eta Erkiaga-Ibarluzea garaile Markina-Xemeinen
Lehen partida gogorra eta lehiatua izan da, eta berdinketa hausteko jokoan erabaki da, azken tantoan, 5-4, Johan eta Zabalaren alde. Bigarrenean, berriz, erraz eta eroso aritu dira Erkiaga eta Ibarluzea.
2025/06/10 - 16:51
Markina-Xemeingo Grand Slama ekainaren 13tik uztailaren 16ra artean jokatuko da
Johan-Zabala, Goixerri-Manci, Erkiaga-Ibarluzea, Laduche-Lekerika, Urreisti-Basque eta Goitia-Lopez bikoteak lehiatuko dira gizonezkoetan. Emakumezkoetan, Erika-Oaia, Helena-Arai, Lur-Maia eta Maite-Alize bikoteak kiniela formatuan lehiatuko dira.
2025/06/10 - 16:36
Markina-Xemeingo Grand Slama ekainaren 13tik utzilaren 16ra artean jokatuko da
Johan-Zabala, Goixerri-Manci, Erkiaga-Ibarluzea, Laduche-Lekerika, Urreisti-Basque eta Goitia-Lopez bikoteak lehiatuko dira gizonezkoetan. Emakumezkoetan, Erika-Oaia, Helena-Arai, Lur-Maia eta Maite-Alize bikoteak kiniela formatuan lehiatuko dira.
2025/06/09 - 17:16
Mitxelenaren ustez, Nazioen Liga ona eta positiboa izan da
Joxe Mari Mitxelena Euskadiko Pilota Federazioaren presidenteak Nazioen Ligari buruzko balorazioa egin du elkarrizketa honetan.
2025/06/08 - 18:58
Erika Mugartegi eta Arai Lejardi: ''Jendeak ulertu du zergatik jokatu dugun Espainiarekin, eta lasai gaude''
Erika Mugartegik eta Arai Lejardik urrezko domina irabazi zuten Gernikan, Nazioen Ligan, Espainiaren izenean, finalean Euskal Selekzioa garaituta. Bi puntistek azaldu dute zergatik hautatu zuten Espainiako selekzioarekin lehiatzea, eta aitortu dute podiumeko unea ez zela goxoegia izan.
2025/06/07 - 23:11
''Erantzukizun handia izan da Euskadirekin lehen aldiz ofizialki lehiatzea, baina baita sari handia ere''
Aritz Erkiaga eta Imanol Lopez pozarren eta hunkituta topatu ditugu, aste honetan momentu historiko baten protagonista izan baitira. Euskal selekzioak ofizialki hartu du parte lehen aldiz zesta-puntako Nazioen Ligan, Gernikan, eta Erkiagak eta Lopezek urrea irabazi dute.
2025/06/07 - 19:31
Euskal Selekzioaren parte-hartze historikoa Nazioen Ligan
Euskal Selekzioak lehen aldiz eta ofizialki hartu du parte zesta-puntako Nazioen Ligan. 2025eko edizioa historikoa izan da horregatik. Txapelketa Gernikako Jai Alai frontoian jokatu da, eta Euskal Selekzioa izan da onena, urrea lortu baitu gizonezkoen mailan, eta zilarra, emakumezkoetan.