ZESTA-PUNTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sorozabal anaiak, Biscayne Cupeko txapeldunak

Johan eta Gorka Sorozabalek irabazi dute Biscayne Cup, Erkiaga-Lopez bikotearen aurka lehen seta galdu (15-6), bigarrena irauli (8-15) eta hirugarrenean berdinketa hautsita (3-5).

Hermanos Sorozabal

Sorozabal anaiak, txapela jantzita. Argazkia: Jai Alai News

Biscayne Cupeko finalak bi belaunaldi jarri ditu aurrez aurre: Erkiaga eta Lopez beteranoak eta Sorozabal anai gazteak. Lehen seta erritmo biziarekin hasi da, Erkiagak eta Lopezek euren esperientzia inposatu dute eta lehen tantoetan ekimena eraman dute. Hala ere, bikote gazteak lasaitasunari eusten eta presioari aurre egiten jakin du. Erkiagaren errebote ikusgarri bati esker (10-5), beteranoek lehen setean nagusitzea lortu dute (15-6).

Bigarren setean, Johan eta Gorka Sorozabalek euren estrategia doitu dute. Johan txokoan dejadak eginez eta erasoan indartsu hasi da aurrean, eta Gorkak  Erkiagak errebotera bidalitako pilotak eramaten jakin du. Lopezek saskiarekin izandako arazoek (hasieran hautsi egin zaio, gero katigatu, eta azkenean, markagailuan 12-8koa zegoenean, erabat hautsi zaio) gazteek markagailua iraultzea erraztu dute, bigarren seta eskuratzeko (8-15).

Jai Alai
18:00 - 20:00

Berdinketa hausteko seta zirraragarria izan da: Johan eta Gorka hasieratik izan dira nagusi, beteranoen akats bakoitza eta euren aukerak aprobetxatuz. Sei tanto jokatu ondoren, 3-5ko emaitzarekin itxi dute hirugarren seta, zortzigarren koadrotik dejada ikusgarria eginez Erkiaga eta Lopez aukerarik gabe utzita.

Daniako frontoiak egun historikoa bizi izan du, AEBko zale eta pilotari ohi ugari bilduta, eta Jai Alairen mendeurrena omendu dute, ikuskizun paregabea eskainiz. Jose Miguel Arregui frontoiko intendente historikoak txapelak jartzeko ohorea izan du, bertako kasinoko ordezkariekin batera, AEBko zesta-puntarentzat egun ahaztezinari izan denari bukaera bikaina emateko.

Markagailua: 15-6, 8-15 eta 3-5.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X