Urreisti-Ibarluzea eta Erkiaga-Lopez, Daniako Biscayne Cupeko finalerdietara
Eñaut Urreisti-Ion Ibarluzea eta Aritz Erkiaga-Imanol Lopez bikoteek finalerdietarako txartela lortu dute euren ligaxkako partidetan garaipena lortuta.
Zesta-punta profesionaleko Biscayne Cup txapelketako hirugarren jardunaldian, Eñaut Urreisti eta Ion Ibarluzea eta Aritz Erkiaga eta Imanol Lopez finalerdietara sailkatu dira, euren ligaxkako partidan garaipena lortuta.
Jardunaldiko lehen norgehiagokan, Urreistik eta Ibarluzeak Sorozabal anaiek (Johan eta Gorka) osatutako bikoteari irabazi diote. Partida oso parekatuta hasi da, baina bien arteko konpenetrazioari eta Johanen zartako izugarriei esker, bi anaiak abantaila txiki batekin (8-7) heldu dira lehen atsedenaldira. Atsedenaldi laburraren ondoren, markinarraren hiru tantok aurretik jarri dituzte moreak (9-10), eta laster berdindu dute markagailua, Gorka Sorozabalen eskuinkada batekin (10-10). Hala ere, Eñautek eta Ionek 13-13koa jarri dute, baina Sorozabal anaiak aurretik jarri dira, gazteenak bi tanto jarraian eginda (15-13).
Emaitza horrekin, partida anaien alde bideratzeko zorian zegoela, Urreistik eta Ibarluzeak ez dute amore eman. 4-4koaren ostean, abantaila hartu dute (4-7), eta Johanek aldea murriztu du (5-7). Bikote moreak sendo jarraitu du (6-8, 7-9), eta behin betiko kolpea eman du seta eskuratzeko (8-14, 10-15).
Bigarren norgehiagokan, Erkiaga-Lopez bikoteak maila bikaina eman du Zulaika eta Ubilla mendean hartzeko. Erkiagak eta Lopezek eroso irabazi dute lehen seta (15-6), baina ia-ia galdu egin dute partida, indarrak gehiegi gorde nahi izateagatik.
Bigarren jokoan, Erkiagak ez du sakean asmatu, eta Zulaikak, piloteoan ezer gutxi egin behar zutela jakinda, errestoa bi paretetara eraman du. Azkenean, 14-15 irabazi dute seta, eta partida irabazteko tanto bakarrera egon dira (4-5).
Zure interesekoa izan daiteke
Donibane Lohizuneko All Starraren bosgarren edizioa aurkeztu dute
Donibane Lohizuneko All Starraren bosgarren edizioaren aurkezpena egin dute asteazken honetan. Gizonezkoena apirilaren 9an hasiko da eta emakumezkoena, berriz, 21ean. Finalak 28an izango dira eta Euskal Telebistan jarraitu ahal izango dira.
Olharan-Lekerika eta Ihart-Maialen, Zumaiako Master Serieseko finalera
Harmailetan giro ederra zela jokatu ziren atzo Zumaiako Master Seriesko finalerdiak, eta Ihart-Maialen eta Olharan-Lekerika bikoteak atera dira garaile bi jokotan. Olharanek eta Lekerikak 13-15 eta 11-15 hartu zituzten mendean Urreisti eta Uranga. Ihart eta Maialen 15-13 eta 15-5 nagusitu zitzaizkien Sorozabali eta Eneritzi.
12 puntista, 2026ko Banakako Laboral Kutxa zesta-punta txapelketan
Apirilaren 3tik 12ra lehiatuko dira, Berriatuko Mendibarren frontoian.
Imanol Lopezek, azken mende laurdeneko atzelari onenak, erretiroa hartuko du, jaioterrian
Zumaian erretiratuko da, apirilaren 6an, eta finalerdia irabazten badu, astebetera, San Telmo egunean. Zumaiako Master Seriesean, momentuko aurrelaririk onena izango du Lopezek lagun: Aritz Erkiaga.
Erkiagak eta Atainek irabazi dute Ezkurdi Jai Alai Master Series txapelketa
Astelehenean jokatutako finalean, Urreisti eta Lekerika menderatu dituzte, hiru jokotan, 15-11, 12-15 eta 5-1.
Lur-Oaia eta Johan-Lopez, Araba Master Serieseko txapeldunak
Gaur jokatu dira Araba Master Serieseko finalak: emakumezkoetan, Lurrek eta Oaiak bi setetan mendean hartu dituzte Maite eta Frida (15-3, 15-10); gizonezkoetan, berriz, Johan eta Lopez gailendu dira Erkiagaren eta Zabalaren aurka (13-15, 13-15).
Ikusi "Miami Biscayne Cup" dokumentala
Astelehenean, martxoaren 2an, 22:15etik aurrera, ETB1en. Gozatu Danian (Miami) jokatutako zesta-punta txapelketaren bigarren edizioari buruzko dokumentalaz, protagonista nagusien eskutik.
Gorka Sorozabal: "Anai bezala funtzionatzen dugu, talde bat bezala"
Johan Sorozabalen, Gorka Sorozabalen, Aritz Erkiagaren eta Imanol Lopezen adierazpenak Biscayne Cupeko finalaren ostean.
Sorozabal anaien eta Erkiaga-Lopezen arteko Biscayne Cupeko finalaren laburpena
Johan eta Gorka Sorozabalek irabazi dute Biscayne Cup, Erkiaga-Lopez bikotearen aurka lehen seta galdu (15-6), bigarrena irauli (8-15) eta hirugarrenean berdinketa hautsita (3-5).
Sorozabal anaiak, Biscayne Cupeko txapeldunak
Johan eta Gorka Sorozabalek irabazi dute Biscayne Cup, Erkiaga-Lopez bikotearen aurka lehen seta galdu (15-6), bigarrena irauli (8-15) eta hirugarrenean berdinketa hautsita (3-5).