Euskotren Winter Series
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erikak eta Fridak finalerako txartela lortu dute, Elaiari eta Eneritzi hiru jokotan irabazita

Bikote garailea 15-6, 8-15 eta 3-5 nagusitu da txapelketako finalerdietan, Durangoko Ezkurdi pilotalekuan jokatutako neurketan.
Erika-Frida-Winter-Series-finalerdia
Erika eta Frida, garaipena lortu ondotik. Irudia: EITB

Erikak eta Fridak hiru jokotan (15-6, 8-15 eta 3-5) hartu dituzte mendean Elaia eta Eneritz Euskotren Winter Series txapelketako finalerdietan, Durangoko Ezkurdi pilotalekuan jokatutako neurketan. Honenbestez, Erikak eta Fridak finalerako txartela lortu dute.

Elaia-Eneritz-vs-Erika-Frida-Winter-Series-finalerdia
18:00 - 20:00

Elaia eta Eneritz erabat nagusi izan dira lehen jokoan, eta 15-6 irabazi dute. Erikak eta Fridak, ostera, partida hasiera oso eskasa egin dute eta garesti ordaindu dute. Kolore bakarreko jokoa izan da.

Bigarren jokoan neurketa asko aldatu da. Erikak eta Fridak pilota aldatu dute, eta norgehiagokan sartu dira. Tanto on baino huts gehiago izan dira. Elaiak hanka-sartze ugari egin ditu bigarren jokoan, eta aurkariek abantailatxoa lortu dute. Azkenean, partidaren joera aldatu eta jokoa eraman dute Erikak eta Fridak (8-15).

Azken joko erabakigarrian, Elaia eta Eneritz 2-0 aurretik jarri dira, ondoren tantoa egin dute aurkariek, baina segituan hirugarren poltsikoratu dute (3-1). Erikak eta Fridak ez dute etsi, 3-2koa markagailuan jarriz. Jarraian, tanto borrokatuan Elaiak oparia egin die aurkariei, pilota kontrakantxara alde egin baitio. Ondoren, Eneritz ez du pilota saskiratzen asmatu, eta azken tantoan ere pilota kanpora joan zaie. Ondorioz, Erikak eta Fridak lortu dute garaipena eta finalerako txartela (3-5).

Elaia Gogenola Jai Alai Leagueko egungo txapelduna da, eta beraz, denboraldi osoan Urrezko Gerrikoaren jabea. Iaz Winterreko finala jokatu zuen eta Eneritz Lizardi izan du aurtengo honetan lagun. Mutrikuko atzelariak ezin izan du azken bi edizioetan parte hartu lesio larri batengatik, baina arratsalde honetan Ezkurdin izan da eta lehen aldiz, Ligako denboraldia oso-osorik lehiatzeko baldintzetan dago gainera.

Datorren astelehenean Helena-Arai (Winterreko egungo txapeldunak) eta Ihart-Maia neurtuko dira bigarren finalerdian.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X