Lehen aldiz jokatuko da emakumezkoen Jai Alai Liga
2025 honetan emakumezko puntistek ere Jai Alai League txapelketa jokatzeko aukera izango dute lehen aldiz, arduradunek asteazken honetan iragarri dutenez. Ligaren lehen edizioan 10 txapelketa lehiatuko dira Euskal Herri osoan zehar, haien artean martxoaren 7an hasiko den Euskotren Winter Seriesaren hirugarren edizioa, Durangoko Ezkurdi frontoian. Txapelketa hori eitb.eus-en eta ETB1en jarraitu emango da, astelehenetan.
Denboraldia hasia da dagoeneko, abenduaren 27tik urtarrilaren 10era jokatu zen Berriatua Master Seriesarekin. Bertan, Ihart-Arai bikotea atera zen garaile.
Emakumeen Euskotren Winter Seriesa Durangoko Ezkurdi frontoian lehiatuko da beste urte batez. Aurten ere lau bikote arituko dira aurrez aurre: Maite-Maialen, Helena-Arai, Ihart-Frida eta Elaia-Oaia. Partidak martxoaren 10, 17 eta 24an jokatuko dira, arratsaldeko 19:30tan hasita, eta EITB Mediak emango ditu.
Hauek dira denboraldian zehar jokatuko diren txapelketak:
1. BERRIATUA MASTER SERIES (Abenduak 27-Urtarrilak 10): IHART-ARAI
2. ARABA EUSKARAZ MASTER SERIES (Martxoak 7-21)
3. EUSKOTREN WINTER SERIES (Martxoak 10-24)
4. LEKEITIO MASTER SERIES (Apirilak 5-17)
5. ZUMAIA MASTER SERIES (Apirilak 7-21)
6. BILBAO IRON CUP (Maiatzak 16-30)
7. MUTRIKU MASTER SERIES (Uztailak 11-25)
8. DONIBANE LOHIZUNE (Data gabe)
9. BIARRITZ (Data gabe)
10. FINAL FOUR
Euskotren Winter Seriesen, honako hau izango da egutegia:
Martxoaren 10ean, lehenengo finalerdia: Maite-Maialen vs Helena-Arai.
Martxoaren 17an, bigarren finalerdia: Ihart-Frida vs Elaia-Oaia.
Martxoaren 24an, finala.
Banakako Seriesen, sei puntista
Horrez gain, Banakako Series txapelketa ere aurkeztu dute, hau da, gizonezkoen banakako txapelketa. Ezkurdin jokatuko dute hori ere, eta hau da egutegia:
Martxoaren 3an, final laurdenak: Olharan vs Laduche eta Barandika vs Urreisti.
Martxoaren 10ean, lehen finalerdia: Erkiaga vs Barandika edo Urreisti.
Martxoaren 17an, bigarren finalerdia: Johan, vs Olharan edo Laduche.
Martxoaren 24an, finala.
Zure interesekoa izan daiteke
Erika Mugartegi: “Sinetsi ezinda gaude oraindik; ea txapelketa gehiago egiten diren eta nesken zesta gehiago ikusten den”
Erika Mugartegi eta Frida Watkinsekin bildu gara Euskotren Winter Series txapelketa irabazi berritan. Oraindik sinetsi ezinda dauden arren, oso pozik daude lortutakoarekin. Aurtengo txapelketak emakumeen zestak aurreapausoak emateko balio izatea espero dute, hori baita beraien helburu eta nahia.
Arai Lejardik eta Erika Mugartegik egin zituzten finaleko tantorik onenak
Arai Lejardi atzelariaren eta Erika Mugartegiren tanto hauek izan ziren Euskotren Winter Series finaleko tantorik ikusgarrienak. Araik, bi paretaz egin zuen, Erikak, berriz, errebotean bi.
Erika-Frida bikotea, txapeldun, Helena eta Arai finalean hiru jokotan mendean hartuta
Markinarrak eta zumaiarrak iazko txapeldunei 15-8, 4-15 eta 5-2 irabazi diete. Lau Winterretik hiru jokatu ditu Erikak, eta hiru-hirurak irabazi. Fridak, ordea, txapelketako lehen garaipena du.
Erika Mugartegi: “Hirugarren jokora bigarrena galduta iritsi gara; nahiko gaizki, egia esan, baina zerotik hasi gara"
Erika Mugartegik eta Frida Watkinsek hiru jokotan (15-8, 4-15 eta 5-2) mendean hartu dituzte iazko txapeldunak, Helena Barrenetxea eta Arai Lejardi, Euskotren Winter Serieseko finalean, Durangoko Ezkurdi pilotalekuan.
Erikak bere hirugarren txapela lortu du; Fridak, aurrenekoa
Erika Mugartegik eta Frida Watkinsek hiru jokotan (15-8, 4-15 eta 5-2) mendean hartu dituzte iazko txapeldunak, Helena Barrenetxea eta Arai Lejardi, Euskotren Winter Serieseko finalean, Durangoko Ezkurdi pilotalekuan. Gainera, Erikak jokalari onenaren saria jaso du EITBren eskutik.
Helena eta Arai txapeldunak finalean izango dira berriro, Ihart-Maia bikotea bi jokotan garaitu ondoren
Lehen joko parekatuan azken txanpan aurrea hartzea eta nagusitzea lortu dute iazko txapeldunek (13-15). Bigarrenean, aldiz, Araik eskuinaz agindu du, eta aise irabazi dute jokoa (6-15).
Arai Lejardi: “Aldeaz hasi gara eta horrek konfiantza ematen dizu”
Helena Barrenetxea eta Arai Lejardi Euskotren Winter Serieseko finalean sartu dira Ihar Arakistain eta Maia Goikoetxea bi jokotan garaituta (13-15 eta 6-15). Hortaz, Helena-Arai vs Erika-Frida izango da 2026ko Euskotren Ligako finaleko norgehiagoka.
Elaia-Eneritz vs Erika-Frida finalerdiko hiru tanto onenak
Elaia-Eneritz vs Erika-Frida partida jokatu zen atzo Durangon, Euskotren Winter Serieseko finalerdietako lehen partida. Erika Mugartegik eta Elaia Gogenolak egin zituzten norgehiagokako tanto onenak, gozatu!
Elaia-Eneritz vs Erika-Frida finalerdiaren azken tantoa eta irabazleen adierazpenak
Erikak eta Fridak hiru jokotan (15-6, 8-15 eta 3-5) hartu dituzte mendean Elaia eta Eneritz Euskotren Winter Series txapelketako finalerdietan. Horrenbestez, Erikak eta Fridak finalerako txartela lortu dute.
Erikak eta Fridak finalerako txartela lortu dute, Elaiari eta Eneritzi hiru jokotan irabazita
Bikote garailea 15-6, 8-15 eta 3-5 nagusitu da txapelketako finalerdietan, Durangoko Ezkurdi pilotalekuan jokatutako neurketan. Halaber, Ezkurdi Master Seriesen, Erkiagak eta Atainek lortu dute finalerako sailkatzea.