Euskotren Women Winter Series txapelketaren bigarren edizioa, gaurtik aurrera
Euskotren Women Winter Series emakumezkoen zesta-punta txapelketaren bigarren edizioa martxan jarriko da, otsailaren 26tik martxoaren 11ra, Durangoko Ezkurdi frontoian.
Elaia Gogenola da aurtengo nobedade nagusia. Aurrelari bizkaitarrak (Berriatua, 2007) Eneritz Lizardi ordezkatuko du. Izan ere, nahiz eta Mutrikuko puntista erreferenteetako bat den emakumezkoen zestan, ezingo du aurtengo ekitaldian parte hartu lesio larri baten ondorioz. Gipuzkoarrak hautsita du eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua; hartara, martxoaren 14an egingo diote ebakuntza, eta bajan egongo da sei hilabetez. Hasieran batean, Ihart Arakistain zen Gogenolarekin jokatzekoa, baina Naroa Merino tolosarrak hartuko du haren lekua.
Egungo irabazleak, Erika Mugartegi eta Arai Lejardi markinarrak, ez dute bikote gisa jokatuko bigarren edizio honetan. Mugartegik Maialen Aldazabalekin (Berriatua) jokatuko du; Lejardik, berriz, Helena Barrenetxea durangarrarekin. Txapelketako laugarren bikotea Maite Ortiz de Mendibilek (Gasteiz) eta Frida Watkingsek (Zumaia) osatuko dute.
Gizonezkoen banakakoa
"Banakako Series" txapelketari dagokionez, Johan Sorozabalek, Ludovic Laduchek, Aritz Erkiagak Unai Lekerikak jokatuko dute. Lehendabiziko biak otsailaren 26an izango dira aurrez aurre; astebete geroago puntista bizkaitarren txanda helduko da. Azken bi horiek amaitu berri den Eusko Label Winter Series txapelketako finala jokatu berri dute elkarren aurka.
Honako hau da neurketen egutegia:
-Otsailak 26, finalaurrekoak (19:00etan)
Helena-Arai vs Maite-Frida (Euskotren WS)
Johan vs Laduche (Banakako Series)
-Martxoak 4, finalaurrekoak (19:00etan)
Erika-Maialen vs Elaia-Naroa (Euskotren WS)
Erkiaga vs Lekerika (Banakako Series)
-Martxoak 11, finalak (19:00etan)
Norgehiagokak ETB1en eta eitb.eus-en ikusteko aukera egongo da, 22:15etik aurrera.
Bonoak eta sarrerak
Txapelketareko bonoak eta sarrerak eskugarri daude Eraman! webgunean.
Zure interesekoa izan daiteke
Helena eta Arai Euskotren Winter Serieseko txapeldunen biharamun polita
Helena Barrenetxea eta Arai Lejardi dira 2025eko Euskotren Winter Serieseko txapeldunak. Finala nola bizi izan zuten eta biharamunean nola sentitzen diren kontatu digute.
Helenak eta Araik jantzi dituzte 2025eko Euskotren Winter Serieseko txapelak
Finalean, Ezkurdin, Elaia eta Oaia menderatu zituzten, astelehen gauean, bi jokotan, 15-8 eta 15-4. Banakako Seriesen, Aritz Erkiaga da txapelduna; finalean, Johani gailendu zitzaion, hiru joko izan zituen partidan.
Helena eta Arai, 2025eko Euskotren Winter Serieseko txapeldunak
Durangoko aurrelariak eta Markina-Xemeingo atzelariak Elaia Gogenola eta Oaia Otaño mendean hartu dituzte, finalean, bi jokotan, 15-8 eta 15-4, eta, ondorioz, txapelak janztea lortu dute. Banakako Seriesen, Aritz Erkiagak erdietsi du titulua, Johan Sorozabal menderatuta.
Helena Barrenetxearen tanto ederra!
Durangarrak Euskotren Women Winter Serieseko finala irabazi du Arai Lejardirekin batera, partida biribila eginda. Bi setetan gailendu zaizkie Elaia Gogenola eta Oaia Otañori.
Helena eta Arai: ''Aurkariak urduri egon dira eta nahiko erraz irabazi ditugu bi setak''
Helena Barrenetxea eta Arai Lejardi dira Euskotren Women Winter Series txapelketako irabazleak, finalean Elaia Gogenola eta Oaia Otaño mendean hartuta.
Finaleko azken tantoa eta sari banaketa
Helena Barrenetxeak eta Arai Lejardik irabazi dute Euskotren Women Winter Series txapelketa. Finalean Elaia Gogenola eta Oaia Otaño menderatu dituzte, erraz, bi setetan.
Helena-Arai vs Elaia-Oaia, Euskotren Winter Serieseko final handia, gaur eitb.eus-en eta ETB1en
Era berean, Johan Sorozabalek eta Aritz Erkiagak Banakako Seriesen finala jokatuko dute, Bi neurketak ETB1en eta eitb.eus-en izango dira ikusgai, 22:15ean.
2025eko Euskotren Winter Serieseko bigarren finalaurrekoko hiru tanto onenak
2025eko Euskotren Winter Serieseko lehen finalerdiko hiru tantorik onenak Frida Watkinsek, Ihart Arakistainek eta Elaia Gogenolak egin dituzte.
Elaia eta Oaia, Euskotren Winter Serieseko finalera, Ihart eta Frida mendean hartuta
Irabazleak hiru jokotan nagusitu ziren, txapelketako bigarren finalerdian. Halaber, Banakako Seriesen, Johan Sorozabal sailkatu da finalera, Jean Olharani gailenduta.
Elaiak eta Oaiak Ihart eta Frida menderatu dituzte, eta Euskotren Winter Serieseko finalerako sailkatu dira
Berriatuako aurrelariak eta Mutrikuko atzelariak 12-15 irabazi dute lehen jokoa, 15-4 galdu dute bigarrena, eta, hirugarrenean, 3-5 nagusitu dira. Gainera, Banakako Seriesen, Johanek Olharan kanporatu du, eta finala jokatuko du; Erkiaga izango du aurkari, Barandika lesionatuta baitago.