Erika eta Arai, Winter Serieseko txapeldunak final zirraragarri batean (12-15, 14-15)
Erika eta Arai markinarrek irabazi dute Durangoko Winter Seriesa Maite eta Maialen mendean hartuta. Partida parekatua eta gogorra izan da. Lan asko egin behar izan dute, batez ere atzelariek eta bigarren setaren amaiera benetan zirraragarria izan da: 9-9 berdindu dutenetik beste 5 aldiz izan dira parean zuriek 14-15 irabazi duten arte.
Erika eta Arai nagusitasunez gailendu ziren Helenaren eta Eneritzen aurrean finalerdietan (15-8, 15-4). Maitek eta Maialenek, berriz, lan gehiago egin behar izan zuten Arakistain eta Frida mendean hartzeko (15-12-15-13). Hala eta guztiz ere, final estua izan da.
Gernikako Winter Seriesaren bidetik, Durangoko Ezkurdi pilotalekuan bigarrenez agortu dira sarrerak eta hurbildu diren pilotazaleek maila handiko finalaz gozatu ahal izan dute.
Lehen seta berdindua joan da. Zuriak aurreratu dira markagailuan baina gertutik jarraitu dituzte laranjek eta azkenean, 5-5 eta 7-7 berdindu eta gero, partidan lehen aldiz aurretik jarrita, 8-7 irabazten joan dira Maite eta Maialen atsedenaldira.
Itzuleran lehen tantoa zuriek egin dute eta 8-8 berdindu da norgehiagoka, lehengo lepotik burua, 11-11 eta 12-12 berdindu dute, azkenean, baina, zuriek 3 tanto jarraian egin eta lehen seta bereganatu dute Erika eta Arai markinarrek.
Bigarren seta ere benetan parekatua izan da eta bereziki gogorra. Erremate gutxiko partida izan da eta atzelariek lan handia egin dute eta pilota zail asko sartu. Atsedenaldiaren aurretik hiru aldiz berdindu dute eta 8-5ekoarekin aurretik joan dira aldageletara laranjak.
Aldageletatik itzuli direnean borroka benetan gogorra izan da. Maite eta Maialen hirugarren seta behartzeko helburuarekin eta Erika eta Arai partida irabazteko grinarekin. Gauzak horrela, 9-9, 10-10, 11-11, 12-12, 13-13 eta 14-14 berdindu dute. Amaiera zirraragarria izan du bigarren setak eta azken unera arte emozioz beterik egon da.
Azkenean, Maialenek ez du ezker paretara itsatsitako pilota bereganatzea lortu eta Erikak eta Araik eskuratu dute Durangoko Winter Serieseko txapela.
Aritz Erkiaga, buruz burukoan txapeldun
Buruz buruko finala, berriz, Aritz Erkiagak eskuratu du. Ispasterko aurrelariak bi setetan azpiratu du Barandika gernikarra (13-15, 12-15). Banakako finala ere gogorra izan da eta tanto segida handiak eskuratu dituzte bi pilotariek.
Lehen setaren hasieran nabarmen nagusitu da Erkiaga: 1-8 joan da aurretik atsedenaldira. Aldageletatik bueltan ere lehen tantoa berak egin du baina 11.a lortu duenerako, Ezkurdiko markagailuak 9-11koa erakusten zuen. Setaren bukaeran Barandika suspertu egin da eta ez dio lan erraza jarri Erkiagari. Hasieran espero zena baino emaitza estuagoa lortu du Ispasterkoak: 13-15.
Barandikak lehen setaren amaierari jarraipena eman dio eta bikain hasi du bigarrena: 6-2 aurreratu da eta 8-4 joan dira atsedenaldira. Hala ere, hutsartetik bueltan Erkiagak 4 tanto jarraian egin eta 8-8 berdindu du. Hortik aurrera 10-10 eta 11-11 berdindu dute baina Barandikak ezin izan du Erkiaga gelditu eta Ispasterkoak jantzi du buruz buruko txapela.
Zure interesekoa izan daiteke
Elaia-Eneritz vs Erika-Frida finalerdiko hiru tanto onenak
Elaia-Eneritz vs Erika-Frida partida jokatu zen atzo Durangon, Euskotren Winter Serieseko finalerdietako lehen partida. Erika Mugartegik eta Elaia Gogenolak egin zituzten norgehiagokako tanto onenak, gozatu!
Elaia-Eneritz vs Erika-Frida finalerdiaren azken tantoa eta irabazleen adierazpenak
Erikak eta Fridak hiru jokotan (15-6, 8-15 eta 3-5) hartu dituzte mendean Elaia eta Eneritz Euskotren Winter Series txapelketako finalerdietan. Horrenbestez, Erikak eta Fridak finalerako txartela lortu dute.
Erikak eta Fridak finalerako txartela lortu dute, Elaiari eta Eneritzi hiru jokotan irabazita
Bikote garailea 15-6, 8-15 eta 3-5 nagusitu da txapelketako finalerdietan, Durangoko Ezkurdi pilotalekuan jokatutako neurketan. Halaber, Ezkurdi Master Seriesen, Erkiagak eta Atainek lortu dute finalerako sailkatzea.
Ihart-Maia eta Erika-Frida bikoteek finalerdietarako txartela lortu dute
Lehenengoek hiru jokotan hartu dituzte mendean Maite eta Oaia, eta Helena-Arai bikotea izango dute aurkari finalerdietan, martxoaren 16an. Bigarren partidan, Erikak eta Fridak Lur-Maialen bikotea kanporatu dute bi jokotan irabazita. Elaia eta Eneritz izango dituzte aurkari datorren astelehenean.
Sei bikote arituko dira 2026ko Euskotren Women Winter Seriesen, martxoaren 2tik 23ra bitartean
Maite-Oaia, Ihart-Maia, Erika-Frida, Lur-Maialen, Elaia-Eneritz eta Helena-Arai izango dira txapelketako laugarren ekitaldian, Durangon. Halaber, Ezkurdi Jai Alai Master Seriesen, Erkiaga-Atain, Laduche-Manci, Olharan-Zabala eta Urreisti-Lekerika arituko dira txapelen bila.
Euskotren Winter Seriesen laugarren edizioan final-laurdenetako kanporaketa izango da
Gainera, aurten sei bikote izango dira lehian, aurreko edizioetan lau izan direnean. Txapelketa lau astelehenetan jarraian jokatuko da, martxoaren 2an hasi eta 23an bukatu.
Helena eta Arai Euskotren Winter Serieseko txapeldunen biharamun polita
Helena Barrenetxea eta Arai Lejardi dira 2025eko Euskotren Winter Serieseko txapeldunak. Finala nola bizi izan zuten eta biharamunean nola sentitzen diren kontatu digute.
Helenak eta Araik jantzi dituzte 2025eko Euskotren Winter Serieseko txapelak
Finalean, Ezkurdin, Elaia eta Oaia menderatu zituzten, astelehen gauean, bi jokotan, 15-8 eta 15-4. Banakako Seriesen, Aritz Erkiaga da txapelduna; finalean, Johani gailendu zitzaion, hiru joko izan zituen partidan.
Helena eta Arai, 2025eko Euskotren Winter Serieseko txapeldunak
Durangoko aurrelariak eta Markina-Xemeingo atzelariak Elaia Gogenola eta Oaia Otaño mendean hartu dituzte, finalean, bi jokotan, 15-8 eta 15-4, eta, ondorioz, txapelak janztea lortu dute. Banakako Seriesen, Aritz Erkiagak erdietsi du titulua, Johan Sorozabal menderatuta.
Helena Barrenetxearen tanto ederra!
Durangarrak Euskotren Women Winter Serieseko finala irabazi du Arai Lejardirekin batera, partida biribila eginda. Bi setetan gailendu zaizkie Elaia Gogenola eta Oaia Otañori.