Zesta-punta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urreisti-Gorka eta Urrutia-Basque bikoteek amaituko dute gaur Winter Serieseko finalaurrekoetako ligaxka

Nahiz eta ez duten ezer jokoan, bi bikoteek garaipena nahi dute txapelketa amaitzeko. Norgehiagoka ETB1en eta eitb.eus-en egongo da ikusgai, 22:15etik aurrera.
Eusko Label Winter Serieseko puntistak
Eusko Label Winter Serieseko puntistak

Eusko Label Winter Serieseko finalaurrekoetako ligaxka amaituko da astelehen honetan, Urreisti-Gorka eta Urrutia-Basque bikoteek Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian jokatuko duten partidarekin. Norgehiagoka ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai, 22:15etik aurrera.

Urrutia eta Basque bikote morea finalerako sailkatzetik gertu ibili zen, Laducheren eta Manciren kontrako partidako berdinketa azken tantoan galdu zutelako. Urreisti eta Gorka, bestetik, bikain aritu ziren aurreko fasean, baina finalaurrekoetako ligaxkako emaitzak ez ziren espero zituztenak izan. 

Gaurko hitzorduari presiorik gabe egingo diote aurre, baina garaipenaren bila kantxaratuko dira, txapelketa ondo bukatzeko.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X