Urrutiak eta Basquek Erkiaga eta Ibarluzea menderatu dituzte, hiru jokotan, ikusgarria izan den partidan
Thomas Urrutiak eta Thibault Basquek Aritz Erkiaga eta Ion Ibarluzea menderatu dituzte, hiru jokotan, 15-13, 12-15 eta 5-2, eta Johan Sorozabalek eta Unai Lekerikak Jean Olharan eta Jon Zabala mendean hartu dituzte, hiru jokotan ere, 15-6, 12-15 eta 5-3, 2024-25eko Eusko Label Winter Serieseko hamargarren jardunaldian, B multzoan, astelehenean, Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan. Hala, Urrutiak eta Basquek B multzoko lehen postua eskuratu dute, txapelketako aurreneko fasean, jokatutako hiru partidak irabazita, eta Johanek eta Lekerikak, Winter Seriesen izan duten azken norgehiagokan, lehenengo garaipena erdietsi dute.
Hala, ikusgarria izan den partidan, Urrutiak eta Basquek Erkiaga eta Ibarluzea garaitu dituzte. Bi bikoteak nor baino nor gehiago arituko dira astebete barru, urtarrilaren 6an, finalerdietako ligaxkako lehen jardunaldian, eta Donibane Garaziko aurrelariak eta Bidarteko atzelariak konfiantza handiagoaz helduko diote horri, garaipen hau eskuratuta. Jai Alaiko zaleek biziki gozatu dute partidaz, tanto bikainak izan baititu, eta emozio eta parekotasun handia izan baitira. Hirugarren jokoan, azkenik, Urrutiak eta Basquek garaipena erdietsi dute.
Astelehenean jokatutako beste partidan, Johanek eta Lekerikak garaipena lortu dute, eta amaiera ona eman ahal izan die txapelketari; izan ere, Olharan eta Zabala menderatu dituzte, hiru jokotan. Aurreneko jokoan, irabazleak argi nagusitu dira, 15-6, baina bigarrenean, ordea, Olharan eta Zabala suspertu egin dira, eta berdinketa jarri dute, 15-12 gailenduta; zortzi tantoko aldea ere izan dute, 12-4koan. Johanek eta Lekerikak, hori bai, indartsu bukatu dute jokoa, hori galdu arren, eta hirugarren jokoan gehiago asmatu dute, 5-3 irabazita.
Zure interesekoa izan daiteke
2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 7. jardunaldiko hiru tanto onenak
Alex Goitiak, Jon Zabalak eta Ludovic Laduchek egin dituzte 2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 7. jardunaldiko tantorik onenak.
Goitia eta Lekerika: ''Pozik, finalerdietan gaude''
Alex Goitiak eta Unai Lekerikak, astelehenean, Eusko Label Winter Seriesen, garaipena eskuratu dute, Ludovic Laduche eta Jon Zabala aurkari, eta, horrenbestez, txapelketako finalerdietako ligaxkarako sailkatu dira.
Goitia eta Lekerika eta Johan eta Gorka, Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkara
Alex Goitiak eta Unai Lekerikak Laduche eta Zabala menderatu dituzte, bi jokotan, 15-12 eta 15-14, eta emaitza horrek sailkatzeko aukerarik gabe utzi ditu Erkiaga eta Ibarluzea eta asteleheneko partidan galtzaile atera den bikotea.
2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 6. jardunaldiko hiru tanto onenak
Jean Olharanek eta Aritz Erkiagak egin dituzte 2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 6. jardunaldiko tantorik onenak.
Olharanek eta Gorkak bigarren garaipena lortu dute eta Erkiaga eta Ibarluzea ia aukerarik gabe utzi dituzte
Aurrelari bearnotarra eta atzelari lapurtarra nagusi izan dira lehen jokoan (11-15), baina bigarren partzialean bizkaitarrek buelta eman diote egoerari (15-8). Partida hirugarren jokoan erabaki da, non azken hiru tantoak aurrenekoek egin dituzten (4-5).
Gorka Sorozabal: "Oso partida zaila izan da eta zorte pixka bat izan dugu"
Min hartuta dagoen Johan Sorozabal berriro ordezkatu duen Jean Olharanek eta Gorka Sorozabalek osatutako bikoteak hiru jokotan (11-15, 15-8 eta 4-5) irabazi diete Aritz Erkiaga eta Ion Ibarluzeari, azken bi edizioetako txapeldunei, Gernikako Jai Alai pilotalekuan jokatutako Eusko Label Winter Serieseko seigarren jardunaldian.
Erkiaga-Ibarluzea vs Olharan-Gorka Eusko Label Winter Serieseko partidaren azken tantoa
Jean Olharanek eta Gorka Sorozabalek 3 setetan menderatu dituzte Aritz Erkiaga eta Ion Ibarluzea (11-15, 15-8 eta 4-5). Hemen partidako azken tantoa.
Johan Sorozabalek ez du astelehenean Erkiaga eta Ibarluzearen aurkako partida jokatuko
Aurrelari lapurtarrak orkatilako lesiotik osatu gabe jarraitzen du eta Olharanek ordezkatuko du abenduaren 1ean.
2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 5. jardunaldiko hiru tanto onenak
Xabi Barandikak eta Ekaitz Mendizabalek, 'Goixerrik' egin dituzte 2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 5. jardunaldiko tantorik onenak.
Eusko Label Winter Series Barandika-Basque vs Goixerri-Manci partidako estatistikak
Txapelketako bosgarren jardunaldian, Xabi Barandikak eta Thibault Basquek Ekaitz Mendizabal "Goixerri" eta Mikel Manci menderatu dituzte, bi jokotan, 15-10 eta 15-6. EITBk partidako estatistikak jaso ditu.