Erkiagak eta Ibarluzeak, lau puntu gehiago, Olharan eta Zabala aurkari, Eusko Label Winter Seriesen
Aritz Erkiagak eta Ion Ibarluzeak Jean Olharan eta Jon Zabala menderatu dituzte, bi jokotan, 15-9 eta 15-13, 2024-25eko Eusko Label Winter Serieseko laugarren jardunaldian, B multzoan, Jai Alai pilotalekuan, Gernika-Lumon, astelehenean. Hala, Erkiagak eta Ibarluzeak lau puntu eskuratu dituzte, eta zortzi dauzkate dagoeneko; Ispasterkoa eta Markina-Xemeinekoa B multzoko liderrak dira, eta ia-ia bermatuta dute finalerdietako ligaxkarako sailkatzea. Olharanek eta Zabalak, aldiz, bi partida jokatuta punturik gabe daudela, oso zail dute hurrengo faserako txartela lortzea.
Lehen jokoa ikusgarria izan da, eta Jai Alain bildutako zaleek gogoan izateko hainbat tanto ikusi ahal izan dituzte. Beste behin, Aritz Erkiaga nabarmendu da errematean. Ispasterko aurrelariak dozena erdi erremate bikain gauzatu ditu, milimetrikoak, ezin hobeak. Erkiagak ondo lagundu du Erkiaga, eta Olharanek eta Zabalak ez dute aukerarik izan; hori bai, Pauekoak ere egin du tanto ederrik. Erkiaga eta Ibarluzea, joko horretan, 15-9 gailendu dira.
Tanto luzeagoak jokatu dituzte bigarren jokoan, pilotakada gehiago izan da, baita eta parekotasun handiagoa ere. Jean Olharan eta Jon Zabala indartsu hasi dira, eta 4-1 ere izan dira aurretik, baina Erkiagak eta Ibarluzeak lau tanto jarraian egin dituzte, 5-4koa jarrita. Irabazleak 10-6 aurreratu dira handik minutu batzuetara, eta 12-8 gerora; ematen zuen ia dena erabakita zegoela, baina Olharanek eta Zabalak erreakzioa polita izan dute, eta hamabinako berdinketa egin. Aritz Erkiaga eta Ion Ibarluzea hobeto moldatu dira jokoaren azken tartean, eta 15-13 eskuratu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Label Winter Series finaleko jokaldi onenak
Johan Sorozabalen eta Thibault Basqueren garaipenarekin eman zion amaiera Eusko Lanbel Winter Series 2025-2026 txapelketak, otsailaren 15ean, Gernikan. Alex Goitia eta Unai Lekerika garaitu zituzten iparraldekoek final estu baten ondoren.
2025-2026ko Eusko Label Winter Series txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Txapelketak 18 jardunaldi izango ditu, eta urriaren 27an hasiko da. Partida guztiak astelehenez jokatuko dira, finala izan ezik (otsailaren 15ean, igandez). Topaketak ETB1en eta eitb.eus izango dira ikusgai.
Giro bikaina Eusko Label Winter Series txapelketako finalean
Zale mordoa bildu da Gernikako Jai Alai pilotalekuan Eusko Label Winter Series txapelketako finalaz gozatzeko.
Johani eta Basqueri Winter Serieseko txapelak eman dizkien azken tantoa
Johanek eta Basquek irabazi dute 2025-2026ko Winter Series txapelketa. Final lehiatua izan da, eta Goitiaren azken tantoko akatsak Iparraldekoei eman dizkie txapelak.
Basque: "Mundu guztiak nahi du irabazi Winter Seriesa, eta oso harro nago"
Johan eta Basque oso pozik agertu dira garaipena eskuratu ostean, eta euren gertukoei eskaini dizkiete txapelak, Barandikari aipamen berezia eginez.
Johan eta Basque, 2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko txapeldunak
Igandean jokatutako finalean, Johan Sorozabalek eta Thibault Basquek Alex Goitia eta Unai Lekerika menderatu dituzte, hiru jokotan: 15-10, 14-15 eta 5-1. Garaipena eskuratu duten puntistek aurreneko aldiz jantzi dute Winter Serieseko txapela.
Zuzenean, 2025-2026ko Winter Series txapelketaren finala: Johan-Basque vs Goitia-Lekerika
Ikusi zuzenean 2025-2026 edizioko Eusko Label Winter Series txapelketaren finala, igande honetan, otsailaren 15ean, 11:30etik aurrera, Gernikako Jai Alaitik.
Barandika: "Final potentea ikusiko dugu"
Xabier Barandikak Winter Serieseko final handirako txartela lortu zuen, baina, finalerdietan min hartuta, ezingo du partidarik garrantzitsuena lehiatu. Nola ikusten du gernikarrak finala?
Alex Goitia: “Txapela lortzeko borrokatu behar dugu, eta etxera txapelarekin joan behar dugu”
Alex Goitiak eta Unai Lekerikabeaskoak Eusko Label Winter Series 2025-2026 txapelketako finala jokatuko dute igandean, otsailaren 15ean, Thibault Basqueren eta Johan Sorozabalen aurka. Partidaren atarian, Goitia eta Lekerekin egon gara eta bertan egotea “egindako lanaren fruitu” dela azaldu digute. Biak ala biak txapela etxera eramateko gogoz daude.
Imanol Lopezek Gernikako Jai Alai frontoian egindako azken tantoak
Imanolek agur esan zion Jai Alai frontoiari, Gernikan bildu ziren zale eta jarraitzaileek omenaldi beroa egin zioten, eta atzelari zumaiarrak horren neurrian jardun zuen. Garaipenik ez, baina horrelako tanto ikusgarriak oparitu zizkigun.