'Jai Alai: Azken hegaldia' dokumentala, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en
Astelehenero ETB1 zestaren txoko bilakatu du Jai Alai Winter Series txapelketak. Ziklo honekin bukatzeko, Jai Alai: Azken hegaldia dokumentala osorik eskainiko da ETB1en eta eitb.eus-en.
Daniako pilotalekuan aritu diren hainbat pilotari hurbiletik ezagutu ahal izango ditugu dokumentalean. Daniako frontoiaren itxiera AEBn inflexio-puntua izan da euskal pilotaren historian; 120 urtez munduan barrena bidaiatzen ibili ostean, zesta-punta sorterrira dator azkenik. Jai Alai: Azken hegaldia dokumental sortak Daniako pilotariak ditu protagonista. Pilotariak etxera itzuli izanak zesta-puntaren aro berri bat abiatu du. Lehengo atalak Daniako frontoiaren itxiera jaso eta Magic City-ko kristalezko frontoi esanguratsuaren gorabeherak bildu ditu.
Hainbat hamarkadatan Euskal Herriko gazte zestalariek profesionalak izatearekin eta Ameriketara joatearekin egiten zuten amets. Floridako kantxa jendetsuetan onenen aurka egunero jokatu zuten, baina ametsa amaitu da eta galdera berriei aurre egiteko garaia da. Zer gertatzen da orain zestalari horiekin, eta, batez ere, zer gertatuko da zestarekin? Zein erronka eta amets berri eraiki gure kirola salbatzeko?
Pilotariek zestaren Euskal Herrirako itzulera eta aro berriaren hasiera nola bizi duten aztertuko dute bigarren atalean. Hiru protagonistaren jarraipena egingo da, horien ziurgabetasuna eta hemengo bizitza berrira nola egokitzen saiatzen diren erakutsiz.
Jai Alai Winter Series neguko txapelketa berriaren sorrera deskubrituko dute, gure protagonistek bilatzen zuten aukera bikaina izan daitekeena. Zale gehiago sortu eta publiko berri bati heldu nahi dion txapelketa.
Bitartean, Eneritz Lizardi gazteak kontatu du nola hamazazpi urterekin Euskal Herriko zirkuituko jokalaririk zaharrena den. Gaztea izan arren, dagoeneko badaki berak eta bere lagunek egiten duten bideak belaunaldi berri bati irekiko dizkiola ateak.
Floridatik itzuli diren hiru pilotarik eta etorkizun handiko nerabe batek zestaren egungo errealitatea eta gure lurraldean berriro erreferente izateko ahalegina erakusten digute. Zalantzarik gabe, aro berri baten hasiera da.
Azken atalean, Jai Alai Winter Series txapelketak Euskal Herriko zesta-puntara ekarri duen itxaropen olatuaren isla izango da dokumentala. Astelehen gauero Gernikako frontoia, aurreikuspen guztien kontra, beteta ikusi dugu. Zesta-puntaren bizkunde hau txapelketan zehar ikusi duten protagonista eta eragileen iritziak bilduko ditu saioak: zestalari eta zestalari ohi, antolatzaile, babesle, EITBko arduradun eta hedabideetako adituena, besteak beste.
Jai Alai: Azken hegaldia-ren azken atala 22:30ean eskainiko da, ETB1en eta eitb.eus-en.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Label Winter Series finaleko jokaldi onenak
Johan Sorozabalen eta Thibault Basqueren garaipenarekin eman zion amaiera Eusko Lanbel Winter Series 2025-2026 txapelketak, otsailaren 15ean, Gernikan. Alex Goitia eta Unai Lekerika garaitu zituzten iparraldekoek final estu baten ondoren.
Giro bikaina Eusko Label Winter Series txapelketako finalean
Zale mordoa bildu da Gernikako Jai Alai pilotalekuan Eusko Label Winter Series txapelketako finalaz gozatzeko.
Johani eta Basqueri Winter Serieseko txapelak eman dizkien azken tantoa
Johanek eta Basquek irabazi dute 2025-2026ko Winter Series txapelketa. Final lehiatua izan da, eta Goitiaren azken tantoko akatsak Iparraldekoei eman dizkie txapelak.
Basque: "Mundu guztiak nahi du irabazi Winter Seriesa, eta oso harro nago"
Johan eta Basque oso pozik agertu dira garaipena eskuratu ostean, eta euren gertukoei eskaini dizkiete txapelak, Barandikari aipamen berezia eginez.
Johan eta Basque, 2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko txapeldunak
Igandean jokatutako finalean, Johan Sorozabalek eta Thibault Basquek Alex Goitia eta Unai Lekerika menderatu dituzte, hiru jokotan: 15-10, 14-15 eta 5-1. Garaipena eskuratu duten puntistek aurreneko aldiz jantzi dute Winter Serieseko txapela.
Zuzenean, 2025-2026ko Winter Series txapelketaren finala: Johan-Basque vs Goitia-Lekerika
Ikusi zuzenean 2025-2026 edizioko Eusko Label Winter Series txapelketaren finala, igande honetan, otsailaren 15ean, 11:30etik aurrera, Gernikako Jai Alaitik.
Barandika: "Final potentea ikusiko dugu"
Xabier Barandikak Winter Serieseko final handirako txartela lortu zuen, baina, finalerdietan min hartuta, ezingo du partidarik garrantzitsuena lehiatu. Nola ikusten du gernikarrak finala?
Alex Goitia: “Txapela lortzeko borrokatu behar dugu, eta etxera txapelarekin joan behar dugu”
Alex Goitiak eta Unai Lekerikabeaskoak Eusko Label Winter Series 2025-2026 txapelketako finala jokatuko dute igandean, otsailaren 15ean, Thibault Basqueren eta Johan Sorozabalen aurka. Partidaren atarian, Goitia eta Lekerekin egon gara eta bertan egotea “egindako lanaren fruitu” dela azaldu digute. Biak ala biak txapela etxera eramateko gogoz daude.
Imanol Lopezek Gernikako Jai Alai frontoian egindako azken tantoak
Imanolek agur esan zion Jai Alai frontoiari, Gernikan bildu ziren zale eta jarraitzaileek omenaldi beroa egin zioten, eta atzelari zumaiarrak horren neurrian jardun zuen. Garaipenik ez, baina horrelako tanto ikusgarriak oparitu zizkigun.
Gernikako Jai Alai pilotalekuak agur esan dio Imanol Lopez atzelari handiari
Zumaiako atzelariak esan duenez, "uste baino lasaiago" egon da. Hala ere, "eguna arraro samarra" izan dela onartu du. "Oso eskertuta nago, Gernikan hasi nintzen, eta hemen bukatu dut, oso polita da", azpimarratu du. "Pozik nihoa", erantsi du.