Esku-pilotako beste lehiaketa batzuk
2024/08/31 - 23:14
Urduñako jaialdia bertan behera utzi dute, euriteen ondorioz
Caixabank Masterseko partida jokatzekoak ziren Ezkurdia eta Albisu, eta Peña eta Zabaleta, baina lehen partida 10-4 zela, eten egin behar izan dute, itoginak zeudelako.
2024/08/31 - 15:59
Altuna III.a eta Rezusta, aseezin
Amezketarrak eta bergararrak Donostia Hiria Torneoko finalA irabazi dute, Unai Laso eta Andoni Imaz 22 eta 15 mendean hartuta. Altuna geldiezin eta aseezin dabil; udan jokatutako sei finaletatik lau irabazi ditu.
2024/08/28 - 16:37
Laso eta Imaz, Donostia Hiria Torneoko Finalera
Artola eta Mariezkurrena 22-20 hartu zituzten mendean asteartean jokatutako finalaurrekoan. 18an eta 19an berdinduta egon ziren arren, urdinak izan ziren nagusi. Altuna III.a eta Rezustaren aurka jokatu beharko dute ostiralean.
2024/08/27 - 20:59
Altuna III.ak eta Rezustak Donostia Hiria Torneoko finala jokatuko dute
Aurreneko finalerdian, astelehen gauean, Peio Etxeberria eta Jose Javier Zabaleta menderatu dituzte, 22-15, partida bikaina eginda. Finala ostiralean izango da.
2024/08/25 - 22:45
Laso eta Imaz dira Bilboko Aste Nagusiko Torneoko irabazleak
Unai Lasok eta Ander Imazek 22-20 menderatu dituzte Jokin Altuna eta Julen Martija Bilboko Bizkaia frontoian jokatutako finalean.
2024/08/24 - 13:25
Lasok eta Imazek jokatuko dute Bilboko Aste Nagusia Torneoko finala Altuna III-Martija bikotearen aurka
Lasok eta Imazek Bilboko Aste Nagusia Torneoko finalerako txartela lortu dute, finalerdietan Urrutikoetxea eta Mariezkurrena II.a 13-22 garaituta. Altuna III.a eta Martija izango dituzte aurkari finalean.
2024/08/23 - 22:55
Lasok eta Imazek jokatuko dute Aste Nagusiko torneoko finala (13-22)
Urrutikoetxea eta Mariezkurrena 13-22 menderatu ondoren, igandean Altuna eta Martijaren kontra jokatuko dute finala.
2024/08/22 - 23:09
Altuna eta Martija, Aste Nagusiko torneoko finalera Elordi eta Zabaleta mendean hartuta (22-8)
Hasieratik hobeto ibili dira gorriak, batez ere amezketarra. 6-0eko partzialarekin, 18-7 iritsi dira bigarren atsedenaldira. Tantu bakarra gehiago egiteko gai izan dira urdinak. Bihar Baikoko adarreko finalerdiak jokatuko dira, eta orduan jakingo dugu nortzuk izango dituzten aurkari.
2024/08/20 - 23:23
Sollube taldeak bereganatu du 2024ko Bizkaia Torneoa, Oiz hiru setetan azpiratuta
Lau t'erdikoan Peña II.a Ezkurdiari gailendu zaio 4-6, 6-1, 4-6 eta 1-6. Jarraian, binakako lehian, Laso eta Mariezkurrenak hiru setetan irabazi diete Altuna eta Rezustari (1-6, 5-6 eta 2-6). Hartara, Agirreren eta Bakaikoaren buruz buruko lehia ez da erabakigarria izan (3-6, 2-6 eta 1-6).
2024/08/20 - 15:29
Bizkaia Torneoaren finala, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en
18:30etik aurrera, honako neurketa hauek jokatuko dituzte Bizkaia Torneoaren Finalean: Ezkurdia vs Peña II, Altuna III-Rezusta vs Laso-Mariezkurrena II eta Egiguren V vs Bakaikoa.
2024/08/18 - 23:02
Altunak eta Iztuetak 22-19 menderatu dituzte Laso eta Tolosa
Partidu gogorra jokatu dute, bereziki atzelariek. Izan ere, 100 pilotakadara iritsi diren hainbat tanto izan dira. Hala, gorriek Caixabank Masterseko laugarren garaipena lortu dute.
2024/08/17 - 13:25
Bosgarren garaipena jarraian Etxeberria-Mariezkurrena II bikotearentzat CaixaBank Mastersean
Etxeberriak eta Mariezkurrena II.ak mendean hartu dute Artola-Rezusta bikotea 14-22ko emaitzarekin CaixaBank Masterseko bosgarren jardunaldian. Horrela, bost neurketa jokatu eta bostak irabazita, liderrak dira sailkapen nagusian; Artolak eta Rezustak, berriz, bi garaipen dituzte.
2024/08/15 - 22:57
Peñak eta Arangurenek mendean hartu dituzte Zabala eta Imaz (22-13)
Peñak eta Arangurenek Caixabank Masterseko lehen garaipena lortu dute, Zabala eta Imazi 22-13 irabazita. Partidan erakutsi duten maila ona mantenduta, tolosarrak eta aginagarrak ez dute arazorik izan 22ra iristeko.
2024/08/11 - 22:43
Zabalak eta Imazek nagusitasun handiz menderatu dituzte Laso eta Tolosa (10-22)
Zabalak eta Imazek hirugarren puntua eskuratu dute Caixabank Mastersean, Laso eta Tolosari 10-22 irabazita. Seriotasun handiz jokatuta, urdinak, nagusi izan dira hasieratik amierara.
2024/08/10 - 14:32
Artola eta Rezusta CaixaBank Mastersa eskuratzeko lehian sartu dira, Ezkurdia eta Albisu menderatuta (16-22)
Iñaki Artola eta Beñat Rezusta CaixaBank Mastersa eskuratzeko lehian sartu dira, bart Joseba Ezkurdiari eta Jon Ander Albisuri 16-22 irabazita. Azken bikote horrek ez du garaipenik lortu orain arte jokatu diren lau jardunaldietan, eta, ondorioz, ia aukerarik gabe geratu da txapelketa honetan.
2024/08/08 - 23:27
Jokin Altunak eta Beñat Rezustak irabazi dute 2024ko Andre Maria Zuriaren Torneoa
Ostegunean jokatutako finalean, Altuna III.ak eta Rezustak Iñaki Artola eta Ander Imaz hartu dituzte mendean, 22-13. Gorriak gehiago izan dira, eta garaipen argia eskuratu dute.
2024/08/07 - 00:14
Jokin Altuna eta Beñat Rezusta Andre Maria Zuriaren Torneoko finalerako sailkatu dira
Altuna III.ak eta Rezustak, asteartean, txapelketako bigarren finalerdian, Javier Zabala eta Julen Martija menderatu dituzte, 22-15. Partidako lehen zatia parekatua izan bada ere, bigarrenean Altuna eta Rezusta argi nagusitu dira. Finala ostegunean jokatuko dute, eta EITBk zuzenean emango du.
2024/08/05 - 23:01
Artola eta Imaz, Andre Maria Zuriaren Txapelketako finalera
Artola eta Imazek 22 eta 11 irabazi diete Laso eta Albisuri 2024ko Andre Maria Zuriaren txapelketako lehen finalerdian.
2024/08/05 - 14:50
Ander Imaz Jon Mariezkurrenaren ordez arituko da Andre Maria Zuriaren Torneoan
Atzelari nafarrak eskuineko eskua du minduta, eta, horrenbestez, gipuzkoarrak ordezkatuko du, astelehenean Gasteizen eta, halaber, asteartean Lizarran. Beraz, Andre Maria Zuriaren lehenengo finalerdian Artola-Imaz eta Laso-Albisu arituko dira nor baino nor gehiago.
2024/08/04 - 22:54
Etxeberriak eta Mariezkurrenak mendean hartu dituzte Altuna eta Iztueta, emozio handiko partidan (21-22)
Emozio handiko amaiera izan du gaur arratsaldean Beran jokatutako Caixabank Txapelketako partidak. Peio Etxeberria eta Mariezkurrena II.a 21-16 galtzen joan dira, baina partidaren azken txanpan markagailua irauli dute eta Altuna III.a eta Iztueta mendean hartu dituzte.