Esku-pilotako beste lehiaketa batzuk
2023/09/23 - 16:30
Zabalak eta Zabaletak San Mateo Torneoko finala jokatuko dute (22-13)
Altuna III.a eta Martija mendean hartu dituzte Adarraga pilotalekuan jokatutako partidan, Zabaletak erakustaldia emanda.
2023/09/22 - 16:40
Epaileek atxikia adierazi zioten Peña II.ari; 'bolea zikina'ren gaia, mahaigainean
Ezkurdia eta Rezusta San Mateoko finalera sailkatu ziren Peña II-Mariezkurrena II bikotea mendean hartuta 22-18ko emaitzarekin. Partidan, ordea, epaileek atxikia adierazi zioten Peña II.ari. Gero, beste tanto baten, Peñak Ezkurdiaren atxikia eskatu zuen, baina epaileek ez zuten ezer adierazi.
2023/09/21 - 17:06
Larrazabal eta Imazek mendean hartu dituzte Altuna eta Martija (22-18)
Larrazabalek eta Imezek 22-18 hartu dituzte mendean asteazken honetan, irailak 20, Altuna eta Martija San Mateo Torneoko partidan. Altunak eta Martijak, finalean egon nahi badute, 16 tanto edo gehiago egin beharko dituzte hurrengo partidan.
2023/09/20 - 18:15
Peñak eta Mariezkurrenak aise menderatu dituzte Jaka eta Albisu, San Mateo Torneoan (22-6)
Irabazleek, ostegunean, Ezkurdia eta Rezusta izango dute aurkari; jokoan, finalerako txartela. Jakak eta Albisuk, aldiz, ez dute aurrera egiteko aukerarik.
2023/09/17 - 23:02
Zabala eta Zabaletak Larrazabal eta Imaz menderatu dituzte San Mateo Torneoan (22-14)
Zabalak eta Zabaletak lehen puntua lortu dute San Mateo Torneoan. 22-14 irabazi diete Larrazabal eta Imazi, lehen zati parekatua izan duen partida batean.
2023/09/16 - 14:01
Ezkurdia eta Rezusta nagusitu dira Jaka eta Albisuren aurka (22-20), San Mateo torneoan
Erritmoa Aspeko bikotea jarri du eta markagailuan aurrea hartu. Aitor Elordiren ordezkoak, Joseba Ezkurdiak ez du aukera alferrik galdu nahi izan. 20. tantoan, berriz, bat egin dute bi bikoteek, baina azken biek garaipena Ezkurdia eta Rezustari eman diete, eta 22-20 emaitza estuarekin irabazi dute.
2023/09/12 - 17:41
Ezkurdiak eta Mariezkurrenak Caixabank Mastersean lortutako garaipena berretsi nahi dute aurten ere
Finalerdiak irailaren 29an jokatuko dituzte, 21:15ean hasita; finala, berriz, urriaren 1ean izango da, 17:00etatik aurrera.
2023/09/10 - 22:30
Altuna eta Imaz nagusitu dira Jaka eta Martijaren aurka (22-18), bi bikoteak finalerdietara sailkatu direlarik
Altuna eta Imazek 22-18 irabazi die Jakak eta Martijak osatutako bikoteari Galdakaon, hezetasunak baldintzatutako partida batean. Hala, osatuta geratu dira Caixabank Masterseko finalerdiak.
2023/09/09 - 22:19
Peña eta Rezusta Caixabank Masterseko finalerdietara sailkatu dira
Peña eta Rezusta CaixaBank Masterseko finalerdietan egongo dira. Play-offeko norgehiagokan 22-15 nagusitu dira Larrazabal eta Zabaletaren aurka.
2023/09/03 - 22:48
Ezkurdiak eta Mariezkurrenak finalerdietarako txartela lortu dute
Igande honetan, irailak 3, gorriz aritu den bikoteak erraz irabazi die Larrazabal eta Zabaletari Antzuolan jokatutako partidan, 22-11. Hala, Caixabank Masterseko finalerdietarako txartela lortu dute.
2023/09/02 - 23:01
Peña eta Rezusta, sailkapeneko liderrak Altuna eta Imaz menderatuta (22-20)
CaixaBank Mastersean, lehen faseko azken jardunaldiko partida jokatu da Lekeition. Altunak eta Imazek, Peña eta Rezustaren aurka jokatu dute. Urdinek irabazi dute 22 eta 20.
2023/09/02 - 14:30
Jakak eta Mariezkurrenak irabazi dute Donostia Hiria Torneoa (22-12)
Altuna II.ari eta Rezustari gailendu zaizkie Atano III.a pilotalekuan jokatutako partidan. Mariezkurrena jaun eta jabe izan atzeko koadroetan eta bigarrenez jarraian irabazi du torneoa. Aurrekoan Ezkurdiarekin gailendu zen.
2023/08/31 - 16:45
Jakak eta Mariezkurrenak lortu dute Donostia Hiria torneoko finala jokatzeko bigarren txartela
Altuna III.a eta Rezusta izango dituzte aurrean ostiral gauean Atano III.a frontoian jokatuko duten neurketan, Peña eta Imazi 22 eta 16 irabazita.
2023/08/30 - 16:45
Altuna III.ak eta Rezustak Donostia Hiria finala jokatuko dute
15-22 hartu zituzten mendean Elordi eta Zabaleta. Horrenbestez, ostiralean jokatuko den Donostia Hiria torneoko finalerako txartela lortu zuten.
2023/08/28 - 18:39
Javi Zabala, 2023ko San Mateo Feriako berritasun nagusia
Txapelketak irailaren 15etik 24ra iraungo du, eta hiru partida izango dira egunero, hilaren 16an eta18an izan ezik, egun horietan ez baita neurketarik egongo.
2023/08/27 - 22:43
Ezkurdia eta Zabaleta, Bilboko Aste Nagusiko Torneoko txapeldunak
Joseba Ezkurdiak eta Jose Javier Zabaletak Bilboko Aste Nagusiko Torneoa irabazi dute. Gorriak 22-17 nagusitu zaizkie Jon Ander Peñari eta Jon Mariezkurrenari.
2023/08/22 - 16:10
Bizkaia Torneoaren finala, gaur, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en
Salaberriak eta Peña IIak neurtuko dituzte indarrak 4 eta erdiko mailan; bikoteka, berriz, Altuna III eta Martija Artola eta Albisuren kontra lehiatuko dira. Azkenik, Elezkano IIak eta Alberdi IIak jokatuko dute.
2023/08/20 - 22:27
Altuna eta Imaz erraz nagusitu dira Elordi eta Albisuren aurka (22-8)
Hasierako tantoetatik partidaren jabe egin da urdinez jokatu duen bikotea eta ihes egin diete aurkariei markagailuan. Hala, Altuna eta Imaz sailkapeneko bigarren postura igo dira.
2023/08/19 - 13:12
Jaka-Martija bikoteak bigarren puntua batu du CaixaBank Mastersean, Ezkurdia eta Mariezkurrena mendean hartuta
Jakak eta Martijak 22-19 irabazi diote Ezkurdia-Mariezkurrena II bikoteari CaixaBank Masterseko 4. jardunaldiko partida. Ondorioz, Jaka-Martija bikoteak bigarren puntua poltsikoratu du.
2023/08/15 - 22:43
Ezkurdia eta Mariezkurrena lider dira, hirutik hiru irabazita (22-12)
Oraingoan Altuna eta Imaz menderatu dituzte Azkoitiako Gurea pilotalekuan jokatutako partidan. partida berdinduta joan da 10na egin duten arte, horren ostean, 10 eta 7ko partzialarekin partida hautsi egin dute Ezkurdiak eta Mariezkurrenak.