Esku-pilotako beste lehiaketa batzuk
2023/06/03 - 23:33
Zubizarretak Agirre gainditu du partida gogor batean (22-21)
Labriten jokatutako Sanferminetako Lau t 'erdiko Txapelketako kanporaketan, Iraitz Zubizarretak 22-21 irabazi dio Asier Agirreri. Partida oso lehiatua izan da, baina azkenean Ataungoaren alde atera da.
2023/06/03 - 16:51
Urrutikoetxea garaile, Larrazabalen aurka (22-17)
Bizkaitarra nagusi izan zen Sanferminetako Lau t'erdiko lehen kanporaketan. Sakearekin asmatu zuen eta 19 eta 11 aurreratu zen markagailuan. Larrazabal 17ra hurbildu zen baina garaipena Urrutikoetxeak eraman zuen.
2023/05/30 - 17:29
X. Bizkaia Torneoa ekainaren 16an abiatuko da
Mallabian hasiko da txapelketa, eta finala Bizkaia Frontoian izango da abuztuaren 22an, Bilboko Aste Nagusian.
2023/04/11 - 22:10
Euskadiko Federazioa kidetzat hartzea eztabaidatuko du Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioak
Nazioarteko erakundearen zuzendaritza batzordeak ezohiko batzarra egingo du, bere estatutuen aldaketa aztertzeko.
2023/04/09 - 17:18
Sagarmendi-Lertxundi eta Quesada-Maixi, txapeldun pala egokituan
Adimen urritasuneko partiduan, Lertxundik eta Sagarmendik osatu duten bikotea nagusitu da. 25 eta 11 hartu dituzte mendean Gomez eta Huegun. Urritasun fisikoko partidua askoz parekatuagoa izan da. Yann-Lizaso eta Quesada-Maixi bikoteek 24 tantoan berdindu dute. 25.a urdinek egin dute.
2023/04/04 - 19:12
Pilota egokituko finalak, igandean ETB1en eta eitb.eusen
Alde batetik, adimen urritasuna duten bi bikotek neurtuko dituzte indarrak: Gomez-Huegunek eta Lertxundi-Sagarmendik. Bestetik, urritasun fisikoa duten pilotarien finalean Yann-Lizaso eta Quisada-Maixi arituko dira elkarren kontra. Finalak zuzenean emango ditugu ETB1 eta eitb.eusen.
2023/03/29 - 23:58
Euskal Selekzioak urrezko hiru domina lortu ditu Nazioarteko Pilota Konfederazioaren Munduko Txapelketan
Euskal Herriko emakumeek urrea lortu dute bi modalitate hauexetan: nazioartekoan eta valentziar erako pilotan. Gizonezkoek ere urrezko domina zintzilikatu dute valentziar erako pilota modalitatean.
2023/03/27 - 18:30
Euskal Selekzioa, Esku Pilotako Konfederazioaren Munduko Txapelketara
Bihar hasi eta apirilaren 1a bitartean, Esku Pilotako Nazioarteko Konfederazioaren Munduko Txapelketa jokatuko da, Alziran, Valentzian. 19 herrialdetako selekzio arituko dira, tartean Euskal Selekzioa dela. 16 pilotarik jardungo dute: zortzi emakumezko eta zortzi gizonezko.
2023/03/07 - 17:18
Luis Sanchez, trinketeko txapeldun berria: ''Neurri batean Munduko txapelketako arantza kendu dut''
Pasa den igandean trinketeko txapelketa gorena irabazi zuen Luis Sanchezek. Nafarra izaki, txapela jantzi duen Hegoaldeko lehen pilotaria izan zen Battitta Ducassou mendean hartuta.
2023/02/28 - 18:03
Barandikak jokatuko du buruz buruko finala Ezkurdin
Gizonezkoen buruz buruko Final Fourreko lehen finalerdia jokatu zen atzo. Xabi Barandikak Johan Sorozabal hartu zuen mendean eta martxoaren 13an finala jokatuko du Erkiagaren edo Lopezen aurka.
2023/02/11 - 12:11
Arrizabalaga eta Oses, Bizkaia Txapelketako irabazleak
Arrzabalagak eta Osesek jantzi dute Bizkaia Txapelketako txapela, finalean Aldai-Mendizabal bikotea mendean hartuta 21-22ko emaitzarekin. Bideo honetan dituzu ikusgai azken tantoa eta irabazleen adierazpenak.
2023/02/11 - 00:34
Arrizabalagak eta Osesek Bizkaia Torneoa irabazi dute Aldai eta Mendizabal garaituta
Arrizabalagak eta Osesek pronostikoak hautsi dituzte aurreko ligaxkan partidarik galdu ez zuten Aldai-Mendizabal bikotea menderatuz.
2023/02/08 - 21:56
Arrizabalaga-Oses eta Aldai-Mendizabal bikoteak, prest Bizkaia Txapelketako finalerako
Finala jokatuko duten bi bikoteek materiala hautatu dute Bizkaia pilotalekuan. Norgehiagoka eitb.eus-ek eta ETB4k eskainiko dute otsailaren 11n, 12:30ean.
2023/01/02 - 22:08
Bizkaia txapelketa, urtarrilaren 13tik otsailaren 10era
Lau bikote lehiatuko dira: Olatz Arrizabalaga-Uxue Oses, Amaia Aldai-Nora Mendizabal, Maddalen Etxegarai-Enara Gaminde eta Leire Garai-Andrea Capellan. Finalerdirik gabeko lehiaketa izango da. Ligaxkako lehenak eta bigarrenak, zuzenean jokatuko dute finala.
2022/12/23 - 16:21
Pilotako Euskal Selekzioak Mendeurreneko Txapelketa jokatuko du
Abenduaren 27tik 30era artean jokatuko da txapelketa, trinketeko, ezker paretako eta zesta-puntako modalitateetan. Iparraldeko Pilota Batzordeak antolatuta dago. Euskadiko Euskal Pilota Federazioak, Nafarroakoak eta Frantziakoak hartuko dute parte.
2022/12/18 - 17:48
Esnal - Sagarmendi eta Fernandez - Lizaso, pilota egokituko txapeldunak
Labriten jokatu dira Espainiako pilota egokituko bigarren edizioko finalak. Esnal eta Sagarmendi Vega eta Altunaren aurrean gailendu dira. Fernandezek eta Lizasok, berriz, Lasa eta de Anta hartu dituzte mendean.
2022/12/14 - 18:34
Ados Pilotaren Binakako Txapelketa, abenduaren 17tik martxoaren 5era artean
Zortzi bikotek parte hartuko dute Lehen Mailako txapelketan, eta lauk Bigarren Mailakoan. Finala martxoaren 5ean jokatuko da, Zumarragako Beloki pilotalekuan.
2022/10/28 - 23:37
Larralde eta Ducassou nagusitu dira trinketeko eskuz binakako finalean
Baptiste Ducassouren kasuan, gainera, garaipen bikoitza izan da, lehenago trinketeko eskuz banakako munduko txapeldun izendatu baita Luis Sanchez mendean hartuta (15-14 eta 15-2).
2022/10/28 - 16:55
Luis Sanchezek min hartuta eta negar malko artean utzi du trinketeko eskuz banakako finala
Nafarroako pilotariak ezin izan du amaitu Baptiste Ducassouren aurka jokatu duen finala, lehen seta galdu (15-14) eta bigarrenaren hasieran min hartu baitu sorbaldan. Bigarren seta Ducassouri eman diote irabazitzat (15-2) eta Iparraldekoak zintzilikatu du urrezko domina.
2022/10/28 - 16:08
Ducassou, trinketeko eskuz banakako munduko txapeldun
Iparraldeko pilotariak mendean hartu du Luis Sanchez finalean. Sanchezek min hartuta utzi behar izan du partida bigarren setean.