Esku-pilotako beste lehiaketa batzuk
2024/07/09 - 17:01
Lasok eta Imazek lehen puntua lortu dute San Fermin Torneoan (22-20)
Unai Laso eta Ander Imaz Javi Zabalari eta Beñat Rezustari gailendu zitzaizkien atzo, San Ferminetako Torneoko bigarren jardunaldian. Neurketak 12 berdinketa izan zituen
2024/07/07 - 17:08
2024ko Sanferminetako Lau t'erdiko Txapelketaren egutegia eta emaitzak
Enpresa bakoitzak bere kanporaketak izango ditu, eta finala uztailaren 7an jokatuko da, San Fermin egunean, Navarra Arena pilotalekuan.
2024/07/07 - 16:51
Altunak laugarren txapela bereganatu du Lau t´erdiko San Fermin torneoan
Jokin Altunak Sanferminetako Lau t'erdiko finala irabazi du, Jon Ander Peña 22-21 mendean hartuta. Peñak aurretik egin du ia partida osoa, baina azkenean txapela Amezketara joan da.
2024/07/06 - 23:05
Zabala eta Rezusta garaile, Ezkurdia eta Tolosaren aurka (19-22)
Zabalak Aitor Elordiren lekua bete, eta neurketa bikaina jokatu du, Asperen adarreko kanporaketan. Irabazleek Laso eta Imaz izango dituzte aurkari astelehenean, B multzoko lehen partidan.
2024/07/06 - 13:26
Lasok eta Imazek mendean hartu dituzte Urrutikoetxea eta Aranguren (22-17) sanferminetako atariko kanporaketan
Unai Lasok eta Ander Imazek osatuko dute Baikoren hirugarren bikotea Binakako San Fermin Torneoan, Mikel Urrutikoetxea eta Aitor Aranguren 17-22 menderatu baitituzte Iruñean, Labrit pilotalekuan.
2024/07/04 - 22:56
Elordik ez du jokatuko larunbatean San Fermin Torneoan, eta Zabalak ordezkatuko du
Mallabiako pilotariak min hartu du, beraz, baja izango da asteburuan. Javier Zabalak hartuko du bere tokia, Rezustarekin batera Ezkurdia eta Tolosak osatutako bikoteari aurre egiteko.
2024/07/01 - 17:30
Ostiralean abiatuko da 2024ko sanferminetako binakako txapelketa
Txapelketa uztailaren 5etik 14ra bitartean jokatuko da Labriten, eta enpresa bakoitzeko zortzi pilotarik hartuko dute parte.
2024/07/01 - 15:42
2024ko Binakako San Fermin Torneoa aurkeztu dute
Txapelketa uztailaren 5etik 14ra bitartean jokatuko da Labriten eta enpresa bakoitzeko zortzi pilotarik hartuko dute parte.
2024/06/30 - 22:11
Jon Ander Peñak finala jokatuko du, Unai Lasori 22 eta 11 gailenduta
Tolosarrak erakustaldia eman du Elgetako pilotalekuan, 5 eta 2 galtzen hasi den arren. Finalean Jokin Altuna izango du aurkari, uztailaren 7an, Nafarroa Arenan.
2024/06/30 - 13:29
Jokin Altunak Ezkurdia mendean hartu du (22-5), eta finalean izango da
Jokin Altunak 22-5 irabazi dio Joseba Ezkurdiari Sanferminetako Lau t'erdiko Txapelketaren finalaurreko partidan. Altunak Peña II.a edo Laso izango du aurkari finalean, San Fermin egunean.
2024/06/29 - 12:58
Lasok mendean hartu du Jaka (22-12), eta finalaurrekoan izango da
Una Lasok 22-12 irabazi dio Erik Jakari San Ferminetako Lau t'erdiko Txapelketaren final-lardunetako partidan. Peña II.aren aurka neurtu beharko ditu indarrak finalaurrekoan.
2024/06/29 - 02:41
Jaka mendean hartuta, Lasok jokatuko du Peña II.aren aurka San Fermin Txapelketako finalaurrekoa
Unai Lasok 12-22 irabazi dio Erik Jakari ostiral gauean Sestaoko frontoian jokatu den San Ferminetako Lau t'erdiko Txapelketaren final-lardunetako partidan. Igandeko finalaurrekoan Peña II.a izango du aurkari.
2024/06/28 - 14:49
Altuna III.a eta Ezkurdia San Fermin Torneoko finalerdietan lehiatuko dira
Jokin Altunak eta Joseba Ezkurdiak txapelketako finalaurrekorako txartelak lortu dituzte. Ezkurdiak Etxeberriari irabazi dio (22-8) eta Altunak Salaberriari (22-20).
2024/06/25 - 17:09
Peña II.a Sanferminetako Lau t'erdikoaren finalerdietarako sailkatu da, Artolaren lesioarengatik
Jon Ander Peña eta Iñaki Artola ostiralean ziren nor baino nor gehiago aritzekoak, Alegian, baina Artolak lesioa du soleoan, eta ezingo du jokatu; jaialdia bertan behera utzi dute. Baikoren finalerdian, Erik Jaka edo Unai Laso izango du aurkari Peña II.ak, hilaren 30ean, igandean.
2024/06/23 - 22:49
Zabala kanporatu eta final-laurdenetarako txartela lortu du Joseba Ezkurdiak (22-11)
Arbizukoak jokoaz gozatu du, erritmo itogarria izan duen partidan. Zabalak lehen zatian ondo eutsi dio Ezkurdiari baina ondoren akats gehiegi egin ditu. Peio Etxeberria izango da nafarraren aurkaria final-laurdenetan.
2024/06/22 - 22:23
Lasok aise menderatu du Agirre, eta final-laurdenetan da (22-8)
Unai Lasok 22-8 garaitu du Asier Agirre, uste baino errazago, Haron jokatutako 4 t' erdiko San Fermin Torneoko partidan, eta finalerdietarako txartela lortu du.
2024/06/22 - 15:58
Peña II.ak 22-12 hartu du mendean Urrutikoetxea
Peña II.ak 22-12 gainditu du Urrutikoetxea Zaldibarren, eta 4 1/2ko San Fermin Torneoko final-laurdenetara sailkatu da.
2024/06/18 - 17:21
Iaz baino bi bikote gehiago, aurtengo Caixabank Masters txapelketan
Uztailaren 19an hasi eta urriaren 6an amaituko da Caixabank Masters eskuz binakako pilota txapelketa. Nobedadeen artean, iaz baino bi bikote gehigok jokatuko dute.
2024/06/18 - 14:52
CaixaBank Mastersa uztailaren 19an hasi eta urriaren 6ean amaituko da
Zortzi bikote ariko dira lehian: Altuna III.a-Iztueta, Ezkurdia-Albisu, Zabala-Imaz, P.Etxeberria-Mariezkurrena II.a, Laso-Tolosa, Artola-Rezusta, Peña II.a-Zabaleta eta Jaka-Martija. Txapelketako lehen partida Aretan (Laudio) jokatuko dute uztailaren 19an, eta finala urriaren 6ean Nafarroa Arenan.
2024/06/16 - 22:09
Oiz taldeak Solluberen kontra jokatuko du Bizkaia Torneoko finala
Ezkurdia, Altuna III.a, Rezusta eta De La Fuente pilotariek osatutako Oiz taldeak Bizkaia Torneoko finalerako txartela lortu du, finalerdian Gorbeia menderatuta (2-1). Finalean Peña II, Laso-Mariezkurrena II eta Bakaikoa pilotariek osatutako Sollube taldea izango dute aurkari.