Buruz Burukoa
2024/04/07 - 22:52
Zabaletak Jaka gainditu du (22-15), eta Artolak, Peña II.a (22-16)
Jose Javier Zabaletak eta Iñaki Artolak osatuko dute Buruz Buruko final-laurdenetako ligaxka. Binakako txapeldunak Erik Jaka utzi du bidean, eta Artolak, Jon Ander Peña.
2024/04/06 - 18:33
Javi Zabalak mendean hartu du Mikel Urrutikoetxea (14-22)
Javi Zabalak ahal ikaragarria duela jakina da, eta ikusmina zegoen lehen mailan bere estreinakoa ikusteko. Ofizio handiko pilotaria egokitu zitzaion lehen kanporaketan: Mikel Urrutikoetxea. 10 eta 2ko partzialari esker, garaipen erosoa lortu zuen Zabalak azkenean, 22 eta 14.
2024/04/03 - 17:09
Buruz Buruko Txapelketa aurkeztu dute Urdaibain
Ostiral honetan, apirilaren 5ean, jarriko da martxan 2024ko Buruz Buruko Txapelketa, Urrutikoetxearen eta Zabalaren arteko neurketarekin. Asteazken honetan egin dute aurkezpena Urdaibaiko Ekoetxean.
2024/04/03 - 16:24
2024ko Buruz Burukoa ostiral honetan abiatuko da, Urrutikoetxea-Zabala partidarekin
Aspek Peio Etxeberria, Binakako txapelduna eta Lau t'erdiko txapeldunordea, txapelketatik kanpo uztea erabaki du; Jose Javier Zabaletak, berriz, parte hartuko du Buruz Burukoan.
2024/04/03 - 15:43
Zabaleta, ''minduta'' Peio Etxeberria Buruz Buruko txapelketan ez izateagatik
Jose Javier Zabaleta "minduta" agertu da komunikabideen aurrean, Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean, Peio Etxeberriak, Binakako Txapelketako bere kideak, bertan parte hartuko ez duelako.
2024/04/02 - 15:01
Jose Javier Zabaletak Buruz Burukoa jokatuko du
Aspek astearte honetan jakinarazitakoaren arabera, Etxarrengo atzelariak Banakako final zortzirenetan hartuko du parte, Zumaian.
2024/04/01 - 18:57
Peio Etxeberriak eta Zabaletak txapela jantzi zuten igandean, final gogor eta estu batean
Binakako txapeldun berriak dira Peio Etxeberria eta Jose Javier Zabaleta, Altuna eta Martijari finalean irabazi ostean, 20-22.
2024/04/01 - 17:05
Mariezkurrenak ez du Buruz Burukoa jokatuko, eta Urrutikoetxea arituko da haren ordez
Pilotari nafarrak minduta du eskuin eskuan, eta Buruz Burukotik kanpo geratu da. Txapelketa ostiral honetan abiatuko da, Donostiako Atano III.a frontoian.
2024/03/30 - 21:55
Joanes Bakaikoak Buruz Burukoa jokatuko du, Mikel Urrutikoetxea kanporatuta (22-17)
Nafarrak hirugarrenez jokatuko du Buruz Buruko Txapelketa. Lekeition, Urrutikoetxearen aurka jokatutako atarikoan, Bakaikoa galtzen hasi da, baina lehenengo atsedenaldirako 8 eta 12 jarri da aurretik.
2024/03/29 - 21:57
Peña II.ak Buruz Buruko Txapelketarako txartela eskuratu du
Jon Ander Peñak 22 eta 9 irabazi dio Iker Larrazabali Buruz Burukorako Baiko enpresaren atariko kanporaketa; beraz, Peña II.a Banakako Txapelketan egongo da, onenekin batera.
2023/06/06 - 01:00
Aitor Elordi: ''Txapel bat lortzeak ematen duen dena poztasuna da''
Mallabiko herritarrak berak beste gozatzen ikusten ari da Aitor Elordi Buruz Burukoaren txapelduna, final handiaren biharamunean. EITB txapeldunarekin izan da.
2023/06/05 - 11:19
Aitor Mendiluzek eta Jagoba Arrasatek Aitor Elordi Buruz Buruko txapeldunari eskainitako bertsoak
Aitor Elordi da 2023ko Buruz Buruko txapelduna, eta txapela irabazi berritan bertso bana eskaini zioten Aitor Mendiluze bertsolariak eta Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak Mallabiko pilotariari.
2023/06/05 - 00:41
Harrera beroa egin diote Aitor Elordi txapeldunari Mallabian
Herrikideek txalo eta kantu artean hartu dute Aitor Elordi Buruz Buruko txapeldun berria. Elordik Jokin Altuna faboritoa mendean hartu du, ezustean, txapelketako final handian.
2023/06/04 - 23:18
Giro bikaina eta emozioa nagusi Bizkaia frontoian, Buruz Buruko finalean
Aitor Elordik eta Jokin Altunak Bizkaia frontoian jokatutako finala maila handikoa izan da, baita harmailetan bizitako giroa ere. Elordik jantzi du txapela, baina bi pilotariek zein zaleek ikuskizun bikaina eskaini dute.
2023/06/04 - 22:44
Jokin Altuna: ''Elordik askoz gehiago jokatu du. 22-18 amaitu da, baina jokoan alde handiagoa izan da''
Amezketako aurrelaria "triste" azaldu da, prentsaurrekoan, Buruz Burukoaren finala amaituta. Haren iritziz, aurkariak, Aitor Elordik, hobeto jokatu du, berak baino, eta merezita irabazi du txapela.
2023/06/04 - 22:30
Aitor Elordi, Buruz Buruko errege
Bizkaitarra Jokin Altuna faborito nagusiari gailendu zaio Bizkaia pilotalekuan jokatutako finalean 18-22.
2023/06/04 - 22:29
Aitor Elordi: ''Txapelketa olatu-aparretan hasi eta amaitu dut''
Aitor Elordi 2023ko Buruz Buruko Txapeldunak finalaren eta azken hilabeteetan egindakoen errepasa egin du Jokin Altunari final handian gailendu ostean.
2023/06/04 - 22:00
Honela jaso du Aitor Elordik 2023ko Buruz Burukoaren txapela
Aurrelari mallabiarrak, Binakako Txapelketa irabazi eta bi hilabetera, bigarren txapel handia irabazi du. Buruz Burukoaren finalean, 22-18 menderatu du Jokin Altuna.
2023/06/04 - 21:51
Aitor Elordi, malkoei eutsi ezinda, finala irabazi osteko elkarrizketan
Bizkaitarra hunkitu egin da finalera iritsi aurreko hilabeteetan bizitakoa gogora ekarri duenean.
2023/06/04 - 21:42
Aitor Elordiri Buruz Buruko txapela eman dion tantoa eta senitartekoekin eta zaleekin egindako ospakizuna
Aitor Elordik ezustekoa eman du 2023ko Buruz Buruko finala Jokin Altunari 18 eta 22 irabazita.