Buruz Burukoa
2024/04/30 - 21:31
Artola eta Zabalak materiala hautatuta asteburuko partidarako
Artola eta Zabalak larunbatean Labriten jokatuko duten partidarako materiala aukeratu dute astearte goizean zazpi minututan. Artola, jada, final erdietan sailkatuta dago. Zabalak Artola irabaziko balu final erdietan sailkatuko litzateke.
2024/04/29 - 19:11
Altuna eta Laso, asteburuko protagonistak
Amezketakoa bete-betean sartu da txapelketan, Jose Javier Zabaletari errepasoa emanda (6-22). Darioren aurka jokatuko du ligaxkako azken jardunaldian. Unai Laso, aldiz, finalerdietan da jada, Altunaren garaipenari esker.
2024/04/28 - 21:56
Altunak Zabaletaren aurka lortutako garaipenak (6-22) finalerdietarako txartela eman dio Unai Lasori
Amezketako aztia jaun eta jabe izan da Eibarko Astelena pilotalekuan jokatutako partidan. Zabaleta 3 eta 0 aurreratu da, baina Altunak partida hautsi du 0 eta 13ko partzialari esker. Etxarrengo atzelaria finalerdietan sartzeko aukerarik gabe geratu da.
2024/04/27 - 22:23
Unai Lasok bigarren puntua lortu du, Dariori 11 eta 22 irabazita
Nafarrak sakean oinarritu du garaipena. Errioxarrak lehen zatian ondo eutsi dio Lasori, baina 9-9 berdindu ostean, nafarra jaun eta jabe izan da.
2024/04/24 - 22:30
Altunak eta Zabaletak materiala aukeratu dute igandeko partida garrantzitsuari begira
Jokin Altuna eta Jose Javier Zabaleta izango dira aurrez aurre Eibarko Astelena pilotlekuan. Finalerdietarako txartela lortzeko partida erabakigarria izango da, Zabaletak Darioren aurka galdu baitzuen (22-17), eta Altunak Lasoren aurka (7-22).
2024/04/23 - 18:02
Dariok eta Lasok larunbatean jokatuko duten partidarako materiala hautatu dute
Labriten arituko dira nor baino nor gehiago. Puntu bana dute, aurreneko jardunaldian garaipena lortu baitzuten, eta, hortaz, larunbatean garaile irtengo denak aukera handia izango du finalerdietarako sailkatzeko.
2024/04/22 - 16:35
Unai Lasok bueltan dela erakutsi du, Altuna III.aren aurkako erakustaldian
Aldakan izandako ebakuntzaren osteko urte gogorraren ostean, Unai Lasok maila bikaina erakutsi zuen igandean, Altuna III.a zazpi tantutan utzi eta gero.
2024/04/21 - 21:16
Lasok Altuna jipoitu du lehen jardunaldia itxi duen partidan (7-22)
Nafarrak erakustaldia eman du Bilbon, Bizkaia pilotalekuan. Laso Altuna baino askoz gehiago izan da jokoaren arlo guztietan, eta lehen puntua eskuratu du.
2024/04/20 - 22:51
Zabalaren garaipenak finalerdietarako txartela eman dio Iñaki Artolari
Errioxarra 11 eta 22 gailendu zaio Joseba Ezkurdiari Labriten jokatutako partidan, eta nafarra ia aukerarik gabe geratu da azken jardunaldiari begira.
2024/04/20 - 13:50
Artolak hanka eta erdi du finalerdietan, Elordiren aurka erakustaldia eman ostean (8-22)
Iñaki Artolak bi partidatik bi irabazi ditu Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkan. Bigarren jardunaldian, 8-22 irabazi dio Aitor Elordiri, erakustaldia emanda. Horrela, A multzoko liderra da, eta ia bermatuta du finalerdietarako txartela.
2024/04/20 - 01:58
Artola nabarmen gailendu zaio Elordiri (22-8)
Iñaki Artola hasieratik amaierara arte izan da nagusi Aitor Elordiren aurka jokatu duen partidan, eta garaipen nabarmena lortu du (22-8) final-laurdenetako ligaxkako bigarren jardunaldian, Azkoitiko frontoian.
2024/04/17 - 19:12
Inolako kexarik gabeko pilota aukeraketa Ezkurdia-Zabala partidari begira
Labrit frontoian larunbateko partidari begira material hautaketa egin dute Ezkurdiak eta Zabalak. Biak ala biak lehen neurketa galtzetik datoz eta gustura agertu dira pilotekin.
2024/04/16 - 20:49
Altuna-Lasok eta Elordi-Artolak materiala aukeratuta asteburuan jokatuko dituzten partidetarako
Altunak eta Lasok Bizkaia pilotalekuan jokatuko dute final-laurdenetako ligaxkako lehen partida igandean, eta, Elordi eta Artola Azkoitian neurtuko dira ostiralean, ligaxkako bigarren jardunaldiko norgehiagokan.
2024/04/14 - 22:17
Artolak 10 tantotan utzi du Ezkurdia (22-10) final-laurdenetako ligaxkan
Iñaki Artolak aise irabazi dio Joseba Ezkurdiari Astelena pilotalekuan (Eibar). Alegiako aurrelaria oso fin aritu da, eta ezin hobeto ekin dio Buruz Buruko Txapelketako ligaxkari.
2024/04/13 - 23:01
Dariok mendean hartu du Zabaleta, sufrituta bada ere (17-22)
Dario Gomezek Buruz Buruko Txapelketako ligaxkako lehen puntua eskuratu du, Jose Javier Zabaletari 17-22 irabazita, Labriten. Zabaletak gaizki jokatu du partida erdia baino gehiago, Dariok 10 tanto egin ditu jarraian, eta errenta hori ondo baliatu du amaieran.
2024/04/13 - 14:49
Elordik lehen puntua lortu du Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkan, Zabala 22-20 menderatuta
Aitor Elordi egungo txapeldunak garaipena bereganatu du Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldian, Javier Zabalari 22 eta 20 irabazita. Beraz, lehen puntua eskuratu du Elordik.
2024/04/13 - 01:26
Elordik Zabala gainditu du final-laurdenetako lehenengo jardunaldian (22-20)
Partida berdinduta egon da, azken momentura arte. Hala ere, azkenean, Elordik bere egin du Ogueta frontoian buruz buru jokatutako partida.
2024/04/10 - 18:12
Artola eta Ezkurdiak materiala aukeratuta asteburuko norgehiagokorako
Artola eta Ezkurdiaren neurketarako materiala prest dago igandean Eibarko Astelena frontoian jokatuko den partidarako.
2024/04/09 - 19:50
Elordi-Zabalak eta Zabaleta-Dariok materiala aukeratuta asteburuan jokatuko dituzten partidetarako
Elordi eta Zabalak Ogueta pilotalekuan jokatuko dute partida ostiralean, eta, Zabaleta eta Dariok Labriten larunbatean. Neurketa horietako material aukeraketa izan da astearte goizean.
2024/04/08 - 16:53
Zabaleta eta zazpi aurrelari, Buruz Burukoaren final-laurdenetan
Nafarrarekin batera, Altuna III.a, Elordi, Ezkurdia, Artola, Peña II.a, Zabala eta Dario lehiatuko dira, ostiralean Gasteizen hasiko den final-laurdenetako ligaxkan.