Buruz Burukoa
2024/05/21 - 22:47
Agirrek eta Larrazabalek materiala hautatu dute B Serieko Buruz Buruko finalerako
Agirre eta Larrazabalek pilotak aukeratu dituzte Labriten larunbatean jokatuko duten B Seriko Buruz Buruko finalerako.
2024/05/20 - 17:00
Altuna III.ak bosgarren aldiz jokatuko du Buruz Buruko finala
22-10 irabazi zion amezketarrak Artolari asteburuko finalaurrekoan. Hala, Buruz Buruko final handia jokatuko du datorren ekainaren 2an, Bilbon, Lasoren kontra.
2024/05/20 - 15:21
Zabalak, min hartuta, ez du Buruz Buruko txapelketako hirugarren eta laugarren posturako partida jokatuko
Aspeko pilotariak eskuetako minez amaitu zuen Lasoren aurkako finalerdia joan den larunbatean; beraz, ez da igandean Zestoan izango.
2024/05/19 - 21:47
Altuna III.ak bosgarrenez jokatuko du Buruz Buruko Txapelketako finala
Jokin Altunak 22-10 menderatu du Iñaki Artola Buruz Buruko Txapelketako bigarren finalerdian. Ondorioz, Amezketakoa Unai Lasoren aurka ariko da txapelaren bila ekainaren 2ko final handian.
2024/05/19 - 20:47
Altunak jokatuko du Buruz Buruko finala Lasoren aurka, finalerdietan Artola menderatuta (22-10)
Jokin Altunak bereganatu du finalerako txartela, txapelketako bigarren finalerdian Iñaki Artola 22-10 garaituta. Amezketakoa nagusi izan da hasieratik amaierara arte.
2024/05/18 - 22:29
Unai Lasok Buruz Buruko finala jokatuko du bigarrenez, Javi Zabala mendean hartuta (22-12)
2022ko txapeldunak aurreikuspenak bere ditu eta errioxarrari aise gailendu zaio Labrit pilotalekuan jokatutako partidan.
2024/05/18 - 22:29
Unai Lasok Buruz Buruko txapelketako finala jokatuko du
Nafarra 22 eta 12 gailendu zaio Javi Zabala errioxarrari Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatutako lehen finalerdian.
2024/05/18 - 16:46
Larrazabalek eta Agirrek jokatuko dute Buruz Buruko B Serieko finala
Iker Larrazabalek eta Asier Agirrek jokatuko dute B Serieko Buruz Buruko Txapelketako finala. Larrazabalek 8-22 irabazi zion Salaberriari lehen finalerdia; Asier Agirrek, aldiz, 22-19 menderatu zuen Egiguren V.a bigarren finalerdian.
2024/05/16 - 20:37
Altunak eta Artolak hautatu dituzte igandeko finalerdirako pilotak
Jokin Altuna eta Iñaki Artola aurrez aurre izango dira Buruz Buruko txapelketaren finalaurrekoan. Donostiako Atano III. frontoian egindako material aukeraketarekin bi pilotariak gustura geratu dira. Finalerako txartela jokoan egonda, ez da argi geratu nor den faboritoa.
2024/05/14 - 20:45
Laso eta Zabalak materiala aukeratu dute finalerdietako neurketarako
Lasok eta Zabalak material hautaketa egin dute Labriten larunbatean jokatuko den Buru buruko finalaurrekoetako partidarako.
2024/05/13 - 18:57
Altunak eta Dariok emandako ikuskizuna
Altunak Dario irabazi zuen (22-19). Dariok erakustaldi izugarria egin zuen eta Altunari zailtasunak jarri zizkion Buruz buruko final erdietako ligaxkako partida irabazteko.
2024/05/12 - 22:36
Jokin Altuna finalerdietan da, Dario partida ikusgarrian menderatuta (22-19)
Amezketako pilotariak Iñaki Artola izango du aurkari igandean Atano III.a pilotalekuan jokatuko den finalerdian.
2024/05/11 - 22:19
Lasok aise irabazi dio Zabaletari (10-22)
Unai Lasok erraz menderatu du Jose Javier Zabaleta larunbat arratsaldean Labriten jokatutako partidan. Garaipena lortuta joango da Laso Zabalaren kontrako finalaurrekora. Zabaletak, ostera, ligaxkan partidarik irabazi gabe esan dio agur txapelketari.
2024/05/09 - 21:48
Altuna eta Dario, igandeko partida erabakigarrirako prest
Igandean, Astelena frontoian, Dariok eta Altunak partida erabakigarria jokatuko dute finalerdietarako txartela eskuratzeko. Galtzen duena kanpoan geratuko da. Materiala ordea, ez da aitzakia izango.
2024/05/08 - 19:33
Javi Zabala: ''Nire helburu nagusia txapela irabaztea da''
Javi Zabalak Buruz Buruko Txapelketako finalerdia jokatuko du, Ezkurdiak Elordiri irabazi ondoren. Errioxarrak Unai Lasoren aurka neurtuko ditu indarrak maiatzaren 18an Labrit pilotalekuan. Eskuin eskua egoera onenean ez izan arren, Aspeko pilotaria itxaropentsu agertu da partidari begira.
2024/05/07 - 23:21
Zabaletak eta Lasok materiala hautatu dute larunbateko final laurdenetako azken jardunaldirako
Zabaletak eta Lasok ez dute ezer jokatzen partida honetan, alde batetik, Laso final erdietan sailkatuta zegoen jadanik eta Zabaleta txapelketatik kanpo gelditu zen. Hala ere, biek % 100 emango dute larunbatean Labriten.
2024/05/06 - 16:42
Elordik ezin izango dio txapelari eutsi
Ezkurdiak 10-22 irabazi dio Elordiri, baina biak finalerdietatik kanpo geratu dira. Emaitza horri esker, Javi Zabala errioxarra finalerdietan sartu da eta Unai Laso izango du aurkari.
2024/05/05 - 22:47
Ezkurdiak 10-22 irabazi dio Elordiri, baina biak finalerdietatik kanpo geratu dira
Emaitza horri esker, Javi Zabala errioxarra finalerdietan sartu da eta Unai Laso izango du aurkari.
2024/05/04 - 22:45
Artolak aise irabazi dio Zabalari Labriten (22-8)
Final-laurdenetako azken partidan, Iñaki Artola Javi Zabalari gailendu zaio (22-8). Alegiakoa finalerdietarako sailkatu da, ligaxkako neurketa guztiak irabazita; errioxarrak, ordea, Elordik Ezkurdiaren aurka galtzea behar du sailkatzeko.
2024/05/02 - 23:15
Ezkurdiak eta Elordik hautatu dituzte iganderako pilotak
Igandean Joseba Ezkurdiak eta Aitor Elordik indarrak neurtuko dituzte Bizkaia Frontoian. Larunbateko Artolaren eta Zabalaren arteko partidak baldintzatuko du neurketa, izan ere, errioxarrak irabaztekotan biak finalerdietatik kanpo egongo lirateke. Materialarekin "gustura" geratu dira.