Laso eta Albisu izango dira Altuna eta Ezkurdiaren aurkariak Binakako final handian
Baikoko bikoteak Elordi eta Zabaleta kanporatu ditu (21-22), 21-17ko emaitza iraulita.
Unai Lasok eta Jon Ander Albisuk Binakako Txapelketako finala jokatuko dute martxoaren 29an Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdiaren aurka.
Baikoko bikoteak finalerdi ikusgarri bezain estua irabazita lortu du finalerako txartela, Aitor Elordi eta Jose Javier Zabaleta mendean hartuta (21-22), Logroñono Adarraga pilotalekuan.
Polemika ere ez da falta izan. Laso aldageletara joan da partida 21 eta 20 izan denean, eta Aitor Elordi oso kexu agertu da Baikoko pilotaria, bere hitzetan, beharrezkoa den baimena eskatu gabe atera baita kantxatik.
Finalerdia gorri hasi da, Elordi eta Zabaleta 3-0 aurreratu baitira lehen minutuetan. Hala ere, aurkariek berehala konpondu dute egoera eta 4na eta 5na jarri dira eta hortik aurrerako aldeak ez dira oso zabalak izan.
15 tantora berdindu ostean, 18 eta 15 aurreratu dira berriro gorriak eta finalerako bidea gertuago izan dute. Laso, hala ere, bikain aritu da aurrean, eta Albisuk ere bere onena eman du atzeko koadroetan, azken txanpan arazo fisikoak izan dituen arren.
21 eta 17 aurreratu dira Elordi eta Zabaleta. Dena alde izan dute hor finalera sailkatzeko. Baina Baikoko bikoteak ez du amore eman. 21-20koarekin Laso aldageletara joan da, aurkarien haserrea piztuz, antza, beharrezkoa den baimena eskatu gabe joan delako.
21 tantora berdinduta
Finalerdia 21 tantora berdindu dute Lasok eta Albisuk eta azkenean garaipena eta finalerako txartela eraman dute, 0 eta 5eko azken partzial bikaina lortuta.
Ondorioz, martxoaren 29an Nafarroa Arenan jokatuko den finalean, Altuna-Ezkurdia eta Laso-Albisu bikoteak izango dira, nor baino nor gehiago.
Zure interesekoa izan daiteke
Elordi, oso haserre: "Arauei jarraituta, Zabaleta eta ni egon beharko ginateke finalean"
Aitor Elordi oso haserre agertu da Laso eta Albisuren aurka Binakako finalerako txartela galdu ostean. Azken tantoetan, gertakari polemikoa izan da. Laso aldageletara joan da baimenik gabe, eta, arauei jarraituz, zigortua izan beharko litzatekeela adierazi du Aspeko pilotariak.
Dario eta Ezkurdia nagusi Jakaren eta Iztuetaren aurka (7-22)
Dariok eta Ezkurdiak mendean hartu dituzte Jaka eta Iztueta finalerdietako ligaxkako hirugarren jardunaldian (7-22). Gaurko partidak ez zuen garrantzirik sailkapenari begira, Jaka eta Iztueta aukerarik gabe geratu baitziren aurreko astean; Altuna eta Ezkurdia, berriz, finalean dira.
Peña II-Salaverri II eta Murua-Gabirondo bikoteek jokatuko dute Binakako Serie B-ko finala
Peña II.ak eta Landak 10-22 irabazi die liderrak ziren Dario eta Lozari. Hala, azken horiek bigarren partidaren zain geratu dira, baina Muruak eta Gabirondok 2-22 irabazi diete Salaberria eta Gaskueri, finalerako bigarren txartela lortuz.
Jokin Altunak ez du larunbatean jokatuko Tolosan, eta Dariok ordezkatuko du
Ezkaraiko aurrelaria Ezkurdiarekin batera arituko da, eta Jaka eta Iztueta izanen dira aurkariak, Binakako Txapelketaren finalerdietako ligaxkaren hirugarren jardunaldian. Altuna III.a eta Ezkurdia finalerako sailkatuta daude jada, eta Jakak eta Iztuetak ez daukate final hori jokatzeko aukerarik.
Jon Ander Albisuren eskuak onera egin du eta igandeko finalerdia jokatuko du
Igandeko finalerdiko material aukeraketa egin dute gaur Adarragan, Logroñon. Albisuren eskuin eskua izan da mintzagai nagusia. Ataundarrak aitortu digunez, “sentsazioak onak dira, hobera egin dit”, baina “zaila izango da %100ean iristea”.
Altunaren eta Ezkurdiaren iritziz, "errespetu falta" da Nafarroa Arenan entrenatzeko aukerarik ez izatea
Laura Pausiniren kontzertua dela eta Altuna-Ezkurdiak eta klasfikatzen den bigarren bikoteak ezin izango dute Nafarroa Arenan entrenatu finala baino lehen. Hau da finalistek gaiaren inguruan duten iritzia.
Altunak ez du erabaki asteburuan jokatzeko moduan izango den
Altuna III-Ezkurdia eta Jaka-Iztueta bikoteek asteburu honetan jokatuko duten Binakako Txapelketako finalerdietako partidarako materiala hautatu dute astearte honetan, Tolosako Beotibar frontoian. Jokin Altunak aitortu duenez, ez daki ziur jokatzeko moduan izango den ala ez, eskuak minduta dituelako.
Altuna-Ezkurdia, lehen bikote finalista
Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdia Binakako Pilota Txapelketako finalean izango dira, asteburuan Unai Laso eta Jon Ander Albisu mendean hartu ostean.
2025-2026ko Binakako Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Hasierako ligak 14 jardunaldi izango ditu. Ondoren, play-offa jokatuko dute hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatutako bikoteek. Finalerdietako ligaxka izango da gero, eta, azkenik, finala, martxoaren 29an.