Zenbat final jokatu dira Nafarroa Arenan?
2026ko Binakako Txapelketako finala Nafarroa Arena pilotalekuan jokatuko da. 2018an inauguratu zutenetik, 6 final handi jokatu dira bertan; hortaz, igandekoa 7.a izango da. Honatx laburpen arin bat.
Zure interesekoa izan daiteke
350 bat sarrera geratzen dira Nafarroa Arenan igandean jokatuko den Buruz Buruko final handirako
Gehienak, 300 inguru, goiko kantxakoak dira, eta 114 euro balio dute; beheko kantxako 50 bat sarrera inguru eskuragarri daude, 140 eurotan bakoitza. Nafarroa Arenako beste zonalde guztietan, ordea, Iñaki Artolak eta Dario Gomezek jokatuko duten finalerako sarrerak agortu dira.
2026ko Buruz Buruko txapelduna berria izango da
Irabazten duenak irabazten duela, igandeko Buruz Buruko finaleko txapelduna berria izango da. Ez Dario Gomezek ez Iñaki Artolak ez dute orain arte halakorik lortu; beraz, lehen aldia izango litzateke bientzat.
2026ko Buruz Buruko Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
2026ko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 3an hasiko da, eta maiatzaren 31n bukatu. Finala Nafarroa Arenak hartuko du.
Lasok hirugarren postua eskuratu du Larrazabal erraz menderatuta (22-8)
Maila handiko partida jokatu dute Unai Lasok eta Iker Larrazabalek Tolosako Beotibar pilotalekuan, baina nafarrak nagusitasun osoz irabazi du neurketa (22-8). Horri esker, 2026ko Buruz Buruko Txapelketan hirugarren sailkatu da Bizkarreta-Gerendiaingoa.
Unai Amiano, Buruz Buruko txapeldun erakustaldia emanda (7-22)
Unai Amianok maisutasunez irabazi du B Serieko Buruz Buruko txapela Labriten, Ander Murua 7-22 mendean hartuta. Hasiera parekatua izan bada ere, neurketak kolore urdina hartu du berehala, eta irundarra erabat nagusi izan da partida osoan.
Muruak eta Amianok finaleko material aukeraketa egin dute Labriten
B Serieko Buruz Buruko finala jokatuko dute Muruak eta Amianok larunbatean Labriten. Piloten aukeraketa egin dute gaur eta azaldu dutenez, bi finalistak gustura daude materialarekin.
Artolak jokatuko du Buruz Buruko finala, Laso nagusitasunez garaituta (22-13)
Iñaki Artolak 22-13 irabazi dio Unai Lasori Buruz Buruko Txapelketako finalerdiko partidan, eta Alegiako pilotariak bigarren urtez jarraian jokatuko du final handia. Artolak hasiera bikaina eman dio neurketari, 16-2 aurretik jarrita, eta Laso 17-10era gerturatu bada ere, sendo eutsi dio bere jokoari, eta garaipen argia eskuratu du horrela.
Muruak eta Amianok jokatuko dute Serie B-ko finala
Ander Muruak eta Unai Amianok jokatuko dute Buruz Buruko Serie B-ko finala. Lehen finalerdian, Murua 12-22 nagusitu zaio Alberdi II.ari. Bigarrenean, aldiz, Amianok gogor jokatu behar izan du Rekalde 22-17 garaitzeko.
Errioxako Zirkuitua aurkeztu dute, Adarragan
Txapelketa Errioxako zortzi herritan jokatuko da, maiatzaren 16tik uztailaren 4ra.
Dariok eta Larrazabalek pilota oso biziak aukeratu dituzte, Adarragan igandean jokatuko duten finalerdirako
Pilotari arabarraren iritziz, errioxarra faborito da txapela janzteko; Dariok, baina, nabarmendu du kantxan erakutsi beharko dela hori. Garaipena eskuratzen duenak aurrenekoz jokatuko du Buruz Buruko finala.