Ezkurra-Azpiroz eta Aldabe-Barrenetxea bikoteek erraz gainditu dituzte aurkariak laugarren jardunaldian
Aldabe eta Barrenetxea, garaipena lortu ondoren. Irudia: EITB
Ezkurra II.ak eta Azpirozek garaipen argia lortu dute Aiestaran VII.aren eta Juanenearen kontra, bi jokotan (6-15 eta 8-15) gailendu baitira Erremontari-Sagardoaren Txapelketako laugarren jardunaldian, Galarreta pilotalekuan. Aparteko norgehiagoka jokatu gabe bikote nafarrak aurkariak egurtu ditu. Paulo Aiestaranek Goikoetxearen hutsunea bete eta debuta egin du txapelketan. Erremontista hernaniarrari nabaritu zaio erritmo falta.
Ezkurra eroso ibili da lehen jokoan, eta erritmoa berak markatu du. Aburuzako bikoteak dantzan jarri ditu aurkariak, eta atsedenaldira abantaila politarekin joan dira jadanik (3-8). Erremontistak berriro kantxaratu direnean, ez da deus aldatu, eta Alorreneako bikotea ezinean aritu da. Horrela, nafarrak aise nagusitu dira (6-15). Gainera, Aritz Juaneneak ez du sakearekin batere asmatu.
Bigarren jokoan, zertxobait hobetu dute Alorreneako ordezkariek, baina ez da nahikoa izan, Aburuzakoen maila berdintzeko. Juaneneak merituzko bi hormabiko polit egin ditu, baina Ezkurra jokoan sartzen zen bakoitzean aldea egin du berriro. Doneztebeko aurrelaria eta Uitziko atzelaria atsedenaldira berriro aurretik markagailuan joan dira (4-8).
Alorrenea sagardotegiko bikoteak Goikoetxearen baja, sabeleko arazoekin, asko nabaritu du. Paulo lotuta aritu da partida osoan zehar. Horrela, bikote nafarrak erraz irabazi du bigarren jokoa eta neurketa (8-15).
Aldabe-Barrenetxea, nagusi
Era berean, jardunaldiko bigarren partida bi jokotan erabaki da. Aldabek eta Barrenetxeak erraz hartu dituzte mendean Segurola eta Larrañaga (4-15 eta 9-15). Atzelari hernaniarrak erakustaldia eman du sakearekin, eta pilotakada askoko tanto oso gutxi izan dira neurketan.
Lehen jokoan, Endika Barrenetxeak ikaragarri asmatu du sakearekin, eta Kemen Aldabek ederki lagundu dio bere atzelariari, baina aparteko distirarik gabe. Dena alde izan du Oialume Zarreko bikoteak; izan ere, 0-4koan Larrañagari pilota batek ihes egin dio, eta zuzenean bere aurrelariaren aurpegira joan da. Beñat Segurola aldageletan sartu da, eta nahiko azkar itzuli da kantxara. Hala ere, aho barruan odola sumatu duela aitortu du.
Partidari berriz heldu diotenean, Barrenetxeak, txokotik sakea eginda, min handia egiten jarraitu du. 4-10ekoa jokoko tantorik lehiatuena izan da, eta hori ere Oilaume Zarrekoen alde erori da. Petritegiko ordezkariak ezinean, eta Aldabe eta Barrenetxea zuzenean joan dira 15. kintzera (4-15).
Bigarren jokoan zuzenago hasi da bikote gipuzkoarra, eta 2-0 aurretik jarri da. Baina Endika Barrenetxeak berriz sakea bereganatu eta aitaren batean 2-8koa jarri du markagailuan. Atzelari hernaniarrak sakearekin musika jartzen jarraitu du. Jokoko atsedenalditik bueltan, Petritegiko bikote gipuzkoarra etsita zegoela zirudien, Barrenetxearen sakeekin nazkatuta. Hala ere, erreakzio txikia izan eta Oialume Zarreko bikotea estutu dute.
Hormabiko bikain batekin 7-13koa egin du Segurolak, Aizarnazabalgo aurrelariak neurketan zehar egindako tantorik onenean. Bederatzi egin dituzte gipuzkoarrek, baina Lekunberriko eta Hernaniko erremontistak ez zeuden barkatzeko, eta bigarren jokoa eta norgehiagoka irabazi du (9-15). Barrenetxeak 14 tanto sakez egin ditu partidan.
Zure interesekoa izan daiteke
Ansa: “Txapel honek badauka pisua garaitu ditugun aurkariak ikusita”
Imanol Ansa eta Aritz Zubiri, “Erremontari”-ko txapeldunak, Miramonen izan dira gaur. Zubirik azaldu du ilusio berezia egiten dion txapela dela “Azken Erremontari eta, seguraski, nire azken txapelketa” izango baitira. Ansak Nafarroako Erremontista taldeari eskaintzen dio txapela. Izan ere, alargun geratzen dira erremontistak aurten eta haiek izan dira ateak iriki dizkietenak.
Ansa II-Zubiri, Erremontariko txapeldun!
Ansa II-Zubiri bikoteak irabazi du “Erremontari” txapelketaren seigarren edizioa. Hiru jokotan garaitu diete Aldaberi eta Barrenetxea IV.ari (12-15, 15-12 eta 8-5). Bikote moreari ondo atera zaio prestatutako estrategia eta “sekulako txapela” bereganatu dute.
Ansa eta Zubiri, Erremontariko txapeldun, finala irauli eta Aldaberi eta Barrenetxeari irabazita
Kemen Aldabe eta Endika Barrenetxea nagusitu dira lehen jokoan (12-15), baina bigarrenean Imanol Ansak beste martxa bat sartu du (15-12), eta Bereziartuko ordezkariek joko erabakigarria behartzea lortu dute. Hirugarrenean detaile txikiek erabaki dute neurketa.
Finalistak konforme geratu dira aukeratutako materialarekin
Barrenetxea IV.ak, Aldabek, Ansa II.ak eta Zubirik “Erremontari” txapelketako finalean erabiliko duten materiala aukeratu dute. Urdinek pilota biziak aukeratu dituzte, txapelketa guztian zehar bezala. Moreek, berriz, baxuagoa, arinagoa.
Miriam Arrillaga eta Nora Mendizabal, epaile lanetan aitzindari
Miriam Arrillaga eta Nora Mendizabal Galarreta pilotalekuaren historia luzean epaile lanetan aritu diren lehen emakumeak dira. Pilotariak dira biak eta epaile izatearen esperientziarekin gustora, erremontean ere saiatuko liratekeela adierazi dute.
“Erremontari” txapelketako finalerdiko hiru tantorik onenak
Josetxo Ezkurrak eta Imanol Ansak egin dituzte “Erremontari” txapelketako finalerdiko hiru tantorik ikusgarrienak.
Ansak eta Zubirik finalerdia hiru jokotan irauli eta finalerako txartela lortu dute
Urnietarrak eta uitziarrak Ezkurra eta Azpiroz garaitu dituzte hiru jokotan (15-8, 14-15 eta 3-8), Galarreta pilotalekuan. Norgehiagoka oso gorabeheratsua eta emozioz betea izan da.
Imanol Ansa: “Oso partida zaila altxatu dugu; zorteko sentitzen naiz finala bizi ahal izateagatik”
Imanol Ansak eta Aritz Zubirik “Erremontari” txapelketako finala jokatuko dute Kemen Aldaberen eta Endika Barrenetxearen aurka. Ezkurra II-Azpiroz bikotea hiru jokotan garaitu ostean lortu dute hori (15-8, 14-15 eta 3-8).
Aldabe eta Barrenetxea IV.a, aurkariak nortzuk izango zain
Kemen Aldabe eta Endika Barrenetxea "Erremontari"ko egungo txapeldunak dira. Datorren asteleheneko finalaurreko emaitzaren zain daude, aurtengo finaleko aurkariak zeintzuk izango diren jakiteko.
Ansak eta Zubirik pilota baxuen aldeko apustua egin dute, Ezkurrak eta Azpirozek, berriz, biziak aukeratu dituzte
Hernaniko Galarreta pilotalekuan, bi bikoteek Erremontari saioko finalerdietarako materiala aukeratu dute. Ligaxkako bigarren jardunaldian, Doneztebekoa eta Uitzikoa nagusitu ziren. Aurreko koadroetan lehia bizia espero da.