Zegama-Aizkorri lasterketaren XXI. edizioa, maiatzaren 29an
Maiatzaren 29an egingo den Zegama-Aizkorri Mendi Maratoiaren XXI. edizioaren atarian, arduradunek prentsaurreko bat eman dute Gipuzkoako mendiko proba enblematiko horren xehetasun guztiak aurkezteko eta ezagutarazteko. Proba hori, Gipuzkoako gogorrena, puntuagarria izango da Golden Trail World Series 2022rako, eta aurreko edizioetan bezala, espezialitate horretako atleta onenak erakarriko ditu.
Bi urteko pandemiaren ondoren, Zegama-Aizkorri 2022 formatu tradizionalean eta ohiko egunean itzuliko da. Aratz mendigunean eta Aizkorri mendilerroan barrena egiten den mendi ertaineko ibilbideak Euskal Autonomia Erkidegoko gailurrik garaienetako lau zeharkatzen ditu: Aratz, Aizkorri, Aketegi eta Aitxuri. Zegama herritik (296 m) Otzaurteko gainera (652 m) jotzen da, eta mendate horretatik aurrera mendi bide eta bidexka ederretatik igarotzen da ibilbidea, zuhaiztietan –gehienean hariztietan–, harkaitz biziko eremu malkartsuetan eta goi mendietako larreetan barrena. Ibilbide teknikoa da, zailtasun handikoa, eta 5.472 metroko desnibel metatua du, 8 orduko gehieneko denbora, 42,195 kilometroko luzera eta 500 parte-hartzaile guztira.
Zegama-Aizkorri lasterketak beste bi proba izango ditu: alde batetik, Kilometro Bertikalaren VIII. edizioa, maiatzaren 27an Zegaman egingo dena 16:00etatik aurrera; Zegamako plazatik irten eta Iraulen amaituko den proba horrek 3.000 metroko ibilbidea du, 1.015 metroko desnibela eta guztira 200 parte-hartzaile izango ditu. Bestaldetik, XI. Zegama-Aizkorri Junior Trail proba izango dugu. Maiatzaren 29an, goizeko 10:30ean, hasiko da, eta urtez urte gero eta jarraitzaile gehiago ditu. Junior Trail proba zailtasun ertaineko proba da, 10,4 km ditu guztira, 1.016 metroko desnibela eta 100 parte-hartzaile.
13 kontrol-puntu eta horniduragune
Ibilbidea behar bezala seinaleztatuta egongo da, banderatxoak eta baliza-zintak ondo ikusteko moduan jarrita. Gainera, kilometroko erreferentziak egongo dira ibilbide osoan zehar. Probaren garapenean, antolakundeak 13 kontrol-puntu jarri ditu, eta nahitaezkoa da horietatik pasatzea, arauzko igarotze-kontrolak egiteko. Halaber, 13 horniduragune gehi helmugakoa jarriko dira. Puntu horietan produktu energetikoak eta freskagarriak eskainiko zaizkie parte-hartzaileei (ura, fruta, barrak eta edari energetikoak, besteak beste).
Lasterketa gehiena edertasun natural handiko inguruneetan egiten da, eta, beraz, guztion betebeharra izango da ingurunea zaintzea, hondakinak kontrol-eremuetatik kanpo botatzea saihestuz. Horretarako, zabor-edukiontziak jarriko dira kontrol postutik 100 metrora gehienez.
Zuzenean, eitb.eus-en, ETB1en eta ETB4n
Lasterketa zuzenean ikusi ahal izango da eitb.eus-en streaming bidez eta ETB1en, 8:45etik aurrera. eitb.eus bidez oso-osorik eskainiko da lasterketa, ETB1en, berriz, emanaldiak etena izango du 9:45ean, eta berriro itzuliko da zuzeneko emankizunera ordubete geroago, 10:45ean. Ordubeteko tarte horretan emisoak ETB4ra egingo du paso.
Zegama-Aizkorriko maratoia Sancti-Spiritu inguruan ikusteko aukerak
Lehenengo aukera da autobus bat hartzea eta gainerako ibilbidea oinez egitea. Izan ere, 07:30ean eta 08:00etan autobusa aterako da Zegamako plazatik eta trenaren geralekura igoko da. Gidarien laguntzaz, interesdunak Sancti Spirituraino zuzenean eramango dituen pista hartuko da; Sancti Spiritu inguru hori lasterketaren puntu mitikoa da, eta Supporter Point-a jarriko da bertan. Bideak 6,3 kilometroko luzera du, eta 450 metroko desnibel positiboa.
Bigarren aukera honako hau izango da: Zegamako plazatik abiatu, eta Sancti Spiritura igo oinez, Done Jakue bidea jarraituz, gezi horiz markatuta baitago. Guztira, 6,9 kilometroko igoera da, 661 metroko desnibel positiboarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko maiatzaren 17an jokatuko da XXV. Zegama-Aizkorri mendi maratoia
Mendi maratoirik entzutetsuenak urtarrilaren 12an irekiko du aurretiko izen-ematea, eta otsailaren 20an zozketatuko ditu dortsalak.
2026an ez da Ehunmilak ultratrail lasterketa egingo
Ehunmilakeko antolatzaileek iragarri dute 2026an ez dela lasterketarik egingo, antolatzaileen egoera pertsonala eta zailtasun ekonomikoak direla eta. Proiektuari heldu nahi diotenek atea zabalik dutela gaineratu dute.
Aitor Ajuria eta Lide Urrestarazu nagusitu dira Gorbeia Suzien lasterketan
Gorbeia Suzien probaren 12. edizioak euskal korrikalariak izan ditu protagonista. Aitor Ajuria izan da gizonik azkarrena, eta emakumezkoetan, garaipena lortzeaz gain, errekor berria ezarri du Lide Urrestarazuk.
800 korrikalaritik gora lehiatuko dira Gorbeia Suzien mendi-lasterketan
Gorbeia Suzien mendi-lasterketa larunbatean jokatuko da, Zeanurin. 800 korrikalari pasatxo lehiatuko dira, bi distantziatan: 32 kilometrokoan eta 21 kilometrokoan. Proba zuzenean ikusi ahalko da, 08:45etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
Gorbeia Suzien, mendi-lasterketa bat baino gehiago
Gorbeia Suzien mendi-lasterketaren 12. edizioa lehiatuko dute larunbat honetan, irailaren 27an. Zeanuriko plazan hasita, 32 kilometroko ibilbide gogorra egin beharko dute parte-hartzaileek.
Eba eta Magali ama-alaben sentipenak, Gorbeia Suzien lasterketaren atarian
Eba eta Magali ama-alabak dira, eta mendi-korrikalariak. Magali izan da urte askoan ama iritsi zain egon dena; orain, ordea, lekukoa eskuz aldatzen hasi da. Haien sentipenak kontatu dituzte elkarrizketa honetan.
Sara Alonso atletak agur esan dio denboraldiari, behi batek eraso egin baitio
Gertakaria entrenatzen ari zela jazo da. Korrikalari donostiarrak hainbat kolpe hartu ditu, eta saihets bat hautsita dauka. Horrenbestez, iragarri du amaitu egin zaiola lasterketen denboraldia.
600 bat parte-hartzaile arituko dira, igandean, 2025eko Camille Extreme lasterketan
Izaban hasi eta amaituko da proba, ibilbideak 32 kilometro izango ditu, eta desnibel positiboa 2.000 metrotik gorakoa da. Asteazkenean aurkeztu egin dute, Iruñean.
Sara Alonso Zegama-Aizkorriko garailearen amets gozoa
Sara Alonsok 2025eko Zegama-Aizkorri mendi-lasterketa irabazi zuen. "Ametsa beteta" geratu dela adierazi du, eta garaipenak indarra eman diola datozen erronketan ere podiuma bilatzeko.
Elhousine Elazzaoui eta Sara Alonso nagusitu dira Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren 24. edizioan
Elhousine Elazzaoui marokoarra eta Sara Alonso donostiarra gailendu dira Zegama-Aizkorri mendi maratoian, biek ala biek indar erakustaldia eginda. Lehen aldiz irabazi dute, gainera, mendi lasterketa entzutetsua.